«Historian ikusi da zatiketetan parte hartu duten gehienak ez direla otsoak»


1993ko abenduaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Euskadi ta Askatasuna" bildumako zehaztasunak
«Historian ikusi da zatiketetan parte hartu duten gehienak ez direla otsoak»
Luis Nuñez eta Iñaki Egaña, «Euskadi eta Askatasuna» bildumako egileetako bi:
Txalaparta argitaletxearen eskutik eta hainbat kazetari eta argazkilariren lanaz kalean dira jada «Euskadi eta Askatasuna» izeneko bildumako lau liburuki. Lasterrean argitaratuko dira beste lau eta baita lau bideo ere. Bilduma honetan ETAren historia aztertzen da, sortu zenetik gaur egunera arte. Zehaztasunak bildu asmoz Luis Nuñez lanaren koordinatzailea eta Iñaki Egaña hari nagusiaren idazlearekin aritu gara.
ARGIA. Bilduma hau azken urtera arte iristen da; ez al zaizue iruditzen distantzia txikiegia izan daitekeela gauzak objetibotasunez aztertzeko?
LUIS NUÑEZ. ETAren historia da, ETA gaur egun ere existitzen da, eta ondorioz, jendeak, normala denez, gaur egungo kontuak ere eskatzen ditu. Baina zentzu batean arrazoi duzu, agian hurbilegi gaude balorazioak egiteko, baina bilduma gertaeren kronika besterik ez da.
A. Nola garatu duzue ETAren historia?
IÑAKI EGAÑA. 1978tik aurrerako historia oraindik irekia dago, eta horregatik tratamentu ezberdina izan du. Lehenengo lau liburukitan gauza batzuk sakonago aztertuak daude eta protagonisten elkarrizketak ere badaude garaia biribiltzeko. Lehen zatian balorazioak egitea errazagoa da, eta horregatik sartu ditugu protagonista batzuk. Hori bigarren zatian ezin da egin oso irekia baitago, eta berotasun handia du. Tratamentua azkarragoa da, kronika da.
A. Zer dela eta entziklopedia itxurakoa?
L.N. Niri entziklopedia hitza ez zait egokia iruditzen. Batetik, ohituak gaude itxura honetako bildumei entziklopedia deitzera, eta zentzu horretan egokia da. Baina entziklopedia hitzak ikerketa lana, tesi bat esan nahi du eta ez da zabaltze lana. Gurea, ez da ikerketa lana, zabaltze lana baizik.
A. Liburu ugari egin dira ETAren inguruan. Zer berri ekar dezake honek?
I.E. Batetik, gaurkotasuna eskaintzen du. Orain arteko liburuak ETAren historiaren lehenengo zatikoak dira, eta guk oraingoa ere aztertzen dugu. Bestetik, garai bakoitzeko dokumentu interesgarrienak jasotzen ditu obrak. Elkarrizketak eta baita hildakoen biografiak ere berriak dira. Zerrenda mordo bat ere azaltzen da; alde horretatik gauza asko dira berriak. Beste liburuetan dauden gauza asko errepikatuko ditugula begi-bistakoa da. Beste liburuak asko erabili ditugu. Integratzaileak izan gara. Batzuetan ezker abertzalean oso itxiak garela esaten da eta nire ustez, lan honekin hori apurtzen dugu, gaia gogorra izan arren.
A. Bilduma hau egiteko orduan gauza berri asko ikusiko zenituen. Zer izan da gehien harritu zaituena?
L.N. Niri asko gustatu zitzaidan amnistiaren garaian Barne Ministerioak kaleratu zuen zerrenda erbesteratu guztiekin. Hori enbaxadetara bidali zen, eta izenen ondoan, bakoitzak exiliatua egoteko zer egin zuen azaltzen zen, eta benetan gauza bitxiak ageri ziren. Horrelako asko daude.
A. ETAren barnean urteetan banaketa ugari eman dira. Zaila izango da zatiketa hauek kontakizun grinatsua egin gabe azaltzea?
I.E. Banaketak gertatu diren garaian eztabaida ugariren sorburu izan dira, eta batzuk oso gogorrak izan badira ere, kronika egitean gauza hauek errespetuz tratatzea izan da garrantzitsuena. Historian ikusi dugu jende horietako hainbat bueltatu egin direla eta ikusi da gehienak ez direla otsoak. Gure nahia guztion iritziak azaltzea izan da. Lehenengo garaian banaketa ugari izan dira, gerora ez, eta ondorioz, distantzia historiko minimoa badago.
A. Elkarrizketak egiteak ez al dakar gaiaren pertsonalizazioa?
L.N. Gure helburua hain zuzen hori izan zen. Euskal Herrian sufrimendu asko izan da, istorio pertsonal ugari. Kontakizuna hotza da eta ondorioz, pertsonalizazio bat behar zen sentimendu horiek azaltzeko.
A. Dokumentu berririk eskaintzen al duzue?
L.N. Berriak testuan jasotzen ditugu. Gero orokorki tomo bakoitzean dokumetu interesgarrienak azaltzen dira. Hainbat dokumentu ezezagun kaleratu ditugu. Baina ez dago aurkikuntza berezirik, bilduma da garrantzitsuena eta ez zerbait berria ekartzen den edo ez.
A. Bilduman foto ugari daude. Ba al dago irudien aldetik oso deigarria iruditu zaizuen baten bat?
I.E. Entrenamenduak mendian Elorrrio inguruan eta hor azaltzen dira Mario Onaindia, Teo Uriarte eta beste zenbait pistola eta guzti. Argazki asko bitxiak dira eta beste asko berriak.
A. Ipar Euskal Herrian borroka armatuak ere bilakaera izan du, nola adierazten da hori liburuan?
I.E. Segimendua du liburuan zehar. Batetik bertako hildakoen biografiak ageri dira, baita egindako ekintzen zerrenda ere, eta une garrantzitsuak ere azaldu ditugu.
A. Borroka armatuak alde dramatiko ugari ditu. Irakurlea samintzeko arriskua al dago?
L.N. ETAren historiak alderdi negargarri handia du, baina baita pozgarria ere. Nik ez dut uste deprimentea izango denik.
A. ETAk oraindik bizirik darrai, bildumak ere aurrera jarraituko al du?
I.E. Jarraituko duela esatea gogorra da, arrazoiek ere hor dirautela adieraziko bailuke horrek. Ez naiz ausartzen hori esatera.
Aitziber Yarza
8-9

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHistoria li
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETABesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeTxalaparta
PertsonaiazNUÑEZ2
PertsonaiazEGAÑA6
EgileezYARZA1Kultura

Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude