«Nire ametsa hamar urte barru EHUn antzerki lizentziatura izatea da»


1993ko urriaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eugenio Arozena Antzertiko zuzendariari elkarrizketa
«Nire ametsa hamar urte barru EHUn antzerki lizentziatura izatea da»
Eugenio Arozena, Antzertiko zuzendaria:
Orain hamabi urte sorturiko Antzerti eskolak proiektu berri bati egin dio aurre: unibertsitate mundura eman du jauzia eta post-graduko bi ikastaro antolatu ditu. Eugenio Arozenarekin mintzatu gara orain arteko lanaren balorazioa egin eta proiektu berriaren xehetasunak jakiteko. Bide honetatik abiatuta, bere esperientziatik euskal antzerkigintzaren egungo egoeraren diagnosia egin digu elkarrizketa honetan.
ARGIA. Hamabi urteko esperientzia hau istiluz beterik bizi izan du Antzertik. Zein balorazio egiten duzu ibilbide polemiko honetaz?
EUGENIO AROZENA. Mila arazo izan ditugu, gure artean berria zen erakunde bat sortzen ari ginelako, baina ondorioak onak izan dira azkenean. Hasi ginenean ia ez zegoen talde profesionalik. Batzuek gaizki ikusten zuten Jaurlaritzak sortutakoa izatea eta, ondorioz, gatazka sortu zen. Diru-sarrerak heltzen hasi eta iragapen handia ematen zen: gaur egun orduko antzezle eta talde askok utzi egin diote eta gehienak berriak dira. Orekatzen eta hazten joan da gorputz hau. Ikasle izandakoak irakasle bihurtu dira. Kritikak asko erakutsi digu eta bilakaera sakona ezagutu dugu.
Formakuntza aldetik jauzi kualitatibo handia izan da unibertsitatean sartzea, Ameriketan eta Europan antzerkia unibertsitateari loturik dagoelako. Beraz, horrela, formakuntza unibertsaldu egin da. 1980an 20 antzezle euskaldun zeuden; egun 80 ditugu eta erdaldunak bezain onak dira.
A. Baina euskal antzerkigintzak bere bilakaera jarraitu behar zuen, eta badirudi aurrikuspenak ez direla erabat bete. Zergatik ez du egin aurrera?
E.A. Euskal antzerkigintzak fenomeno berezia bizi izan du, antzerki amateurraren porrota, alegia. Ipar Euskal Herrian ez da talde amateurrik gelditzen eta Hego Euskal Herrian bi baino ez dira aritzen. Erakundeen diru eskaintzak talde horiek desagertarazi ditu. Profesional bihurtu da, baina desoreka handia eman da. Beste antzerki-politika beharko litzateke. Eusko Jaurlaritzak, beraz, beste administrazioetako taldeei ere lagundu beharko lieke. Baina gogoeta sakona egin beharra dago amateurismoaren desagerpenaz.
A. Nola koantifikatzen da desoreka hori?
E.A. Ez da logikoa taldeen % 80 profesional izatea eta % 20 bakarrik amateurrak. Piramideak hiru pisu ditu: lehenik eta zabalena, zaletasuna; ondoren amateurismoa eta azkenik profesionaltasuna. Gutxi batzuk iristen dira hona. Baina hemen alderantziz gertatu da, goian profesional asko, eta amateurrak eta ikusleak oso urri. Denon errua da hori.
A. Zertan datza unibertsitate mailara eman duzuen jauzi hau?
E.A. Antzertik batez ere formakuntza bultzatu du azken bost urteotan. Orain, LOGSE atera dela eta antzerki formakuntza orekatu egiten da. Nahiz eta lege biribila ez den, unibertsitatearekin itun bat egin dugu eta elkarren osagarri diren post-graduko bi ikastaro antolatu ditugu. Unibertsitatera joz, mundu zabalera eta ikasle girora ireki da. Orain arte laguntzaile izan ditugun eskoletara joko dugu berrikuntza honen gorabeherak azaltzeko.
A. Ez al dizu beldurrik ematen, kontuan harturik EHUk eta unibertsitate orok dituzten arazoak eta jakinik oso urrun daudela gizartearen beharretatik?
E.A. Kezkagarria bada, noski; eta litekeena da formakuntza aldetik egungo maila jaistea, baina harrera aldetik asko hobetuko da, hizkuntz formakuntzari eta kulturari dagokienez, alegia. Harrera eza dela eta, ikasle asko, atzerrira atera beharrean, Madrilera joaten dira. Unibertsitateak, ordea, harrera maila hori areagotu egingo du, eta beste lekuetako joerak ezagutuko ditugu. Kanpora ateratzen hasiak gara eta bide hori jorratu egin behar da. Orain arte ez bezala, titulua ere jaso ahal izango dute ikasleek.
Nire ametsik handiena hemendik hamar urte barru Euskal Herriko Unibertsitatean teatro formakuntza lizentziatura izatea da. Horrek ez du ekarriko beste lan guztiak utziko ditugunik, baina urrats hori oso garrantzitsua da.
A. Kultura Sailetik Hezkuntza Sailera igarotzeak ez al dizu beldurrik ematen, jakinik zeintzuk dauden sail horretan buru?
E.A. Bai, baina ez dut uste gurekin sartuko direnik. Guk ikasketa elebidunak ematen ditugu _lan handia egiten ari gara asignaturak euskaratzen_ eta erdaldunek euskara ikasi beharko dute.
A. Zeintzuk izango dira irakasle?
E.A. Orain arte gurekin aritutakoak eta hasiko diren berriak ere, gaur egun oholtza gainean aritzen direnak alegia. Eskolen % 30 unibertsitateko irakasleek emango dute, eta % 70 profesionalek.
A. Oso kritikatua izan da Antzerti proiektu gisa; inoiz ez zirudien behin-betikoa zenik. Orain post-graduko ikastaroak antolatu eta hemendik urte batzuk barru zer gertatuko den galdetzen dute askok.
E.A. Hutsuneak ikaragarriak izan dira, horretan ados nago. Proiektua agian ez dugu behar bezainbeste finkatu, baina ahalmen mugatua dugula hartu behar da kontuan. Noraezean, ordea, ez gara inoiz ibili; Madril, Bartzelona eta atzerriko eskola proiektu asko ikertu ditugu, eta ez gabiltza horren erraturik.
Bestalde, lehen bi urteak antzerki-eskoletan egin eta gero Antzertira biltzeak ikasleen arteko desoreka zekarren, eta batzuetan ez zuen denborarik ematen programa osoa betetzeko.
A. Noizko osatuko da euskal antzerkigintzarentzat zirkuitua?
E.A. Hainbat bilera burutzen ari dira ildo honetatik, baina Antzertitik urrun, gure lana zerbitzua eskaintzea baino ez baita. Gaur egun Eusebio Larrañaga eta Mikel Etxeberria diputazioekin ari dira negoziatzen antzerki zirkuituaren osakera, eta epe labur batera gauzatuko da, taldeei urtean antzezpen kopuru handia ziurtatuko diena. Gainera, herriz herri antzokiak hasi dira irekitzen eta horrek bermatu egingo du zirkuituaren iraupena.
A. Kezkagarria da Gasteizko Jaialdia bezalako topaketa nagusietan euskarazko obrarik ez izatea.
E.A. Administrazio aldetik eta baita taldeen aldetik ere jaialdi horietan euren presentzia ziurtatua izatea aldarrikatu beharko lukete. Zabarkeria handia da hori hala gertatzea. In Fragantik bere azken lana Gasteizen ez estreinatzeko arrazoirik ez dut ikusten.
A. Ikuslerik ba al dago?
E.A. Egon badago, baina hezi egin behar da. Horretarako egokiena zirkuitua izatea da eta jendea ohitzea herrian aldiro antzezpenak izaten. Erakundeek ere dibulgazio handia egin behar dute. Hori bai, ordainsariak, baldintzak eta taldekideen kopurua berraztertuko beharko dituzte taldeek, krisiak jota baitago sektorea.
A. Zein izango da orain Antzertiren lana?
E.A. Antzerti ez da desagertuko, askok esan duten bezala. Kultura Sailari loturiko zerbitzua da eta beste eskaintzak ere baditu: liburutegia, artxiboa, dokumentazio zentroa, ikerketa, antzerki-taldeekiko harremanak, aholkularitza lana, dirulaguntzak... Bide eta proiektu berriak ere jorratuko ditu. Ez dut uste entitate berezirik izan beharko lukeenik, laguntza hutsa emateko sortua den zerbitzua da, besterik ez. Bestalde, Aktore Batasunarekin ere koordinatu nahian gabiltza, zerbitzuak eskaintzeko. Kanpotik ere talde eske etortzen zaizkigu...
A. Oso gutxi idazten da antzerki jeneroan euskaraz egun, eta antzeztu gutxiago.
E.A. Konponbide bakarra talde amateurrei lotzea da, profesionalek ez baitute egile berriekin batere arriskatzen. Bestalde, antzezpenarekin berarekin ere harreman handiagoa beharko lukete.
A. Formakuntzaz gain, ez ote litzateke bultzatu beharko antzerki idazleak eta ikertzaileak trebatzea?
E.A. Horixe da eman beharreko hurrengo urratsa. Eta euskal zuzendariak ere bultzatu behar ditugu. Era berean, haur eskolei antzezlanak hurbiltzen hasia da Jaurlaritza; premiazkoa da hemendik hastea. Oso une garrantzitsua da hau: formakuntzak unibertsitatera jo, zirkuitua sortzear, taldeak atzerrian arrakasta lortzen...
Ritxi Lizartza
46-49



GaiezKulturaAntzerkiaArgitalpenaAntzerti
PertsonaiazAROZENA6
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


2025-08-18 | Elhuyar
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList

Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura bateratuarekin: AviList. Prozesua gardena eta irekia izan da,... [+]


Eguneraketa berriak daude