«Enpresa handien hierarkia ereduak porrot egin du»


1993ko urriaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jose Felipe Jarritu Jaurlaritzako Ekonomia Saileko zuzendariari elkar
«Enpresa handien hierarkia ereduak porrot egin du»
Jose Felipe Jarritu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria
Hego Euskal Herrian 2.000tik gora kooperatiba daude eta bizi dugun krisi testuinguruan, kooperatibismoa enpresa eredu konpetitibo bezala aurkezten da. «Langileak enpresari bihurtzea» eta «enpresan duten konpromezua handitu» dira kaleratzen ari diren leloak. Jose Felipe Jarritu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendariarekin aritu gara honetaz.
ARGIA. Kooperatiba eta Elkarte Anonimo Laboralak beste enpresa eredu batzuk baino egoera hobeagoan daude?
J.F. JARRITU. Teorikoki ez. Erreminta-makina arloak krisia bizi badu, arazoak izango dituzte EALetan, kooperatibetan zein kapital enpresetan. Bestetik, egia da kooperatibek badituztela berez, abantaila batzuk krisia errazago gainditzeko, barne malgutasuna dela eta. Kapital enpresetan, aldiz, enpresari eta langileen arteko harremanek beste izaera bat dute, konfrontazioan oinarritzen dira.
Langile batek enpresari funtzioa onartzen duenean, garrantzitsuena ez da egoera pertsonala, enpresa proiektua baizik. Beste lankideekin duen elkartasun proiek- tua da lehentasuna duena eta edozein lan egingo du hori aurrera eramateko. Hau da, kapital enpresaren irizpide berdinak mantentzen badira, kooperatiba horretan gauzak ez dira aldatuko. Kooperatibetan ematen den aldaketa nagusia kultura da, pentsamenduzkoa.
A. MCC eredu garbiena da. Kooperatibak eta EALak hirugarren sektorea bultzatzen ari dira. Euskal Herriak bizi duen industri eraispenaren aurrean, hori al da etorkizunerako aukera?
J.F.J. Etorkizuna ez, orainaldia da. Une honetan EAEko Barne Produktu Gordinaren portzentaia garrantzitsuena hirugarren sektoretik dator. Beraz, zentzu honetan logikoena litzateke ekonomia sozialak ere bide hori hartzea. Eta gertatzen ari da. Sortu berriak diren kooperatibak eta EALak, adibidez, hirugarren sektorean aritzen dira, nahiz eta hauek gure tradiozioagatik industri zerbitzuei oso lotuak egon.
A. Kooperatiben Lege berriak aldaketa asko ekarri ditu. Zeintzuk esango zenuke direla adierazgarrienak?
J.F.J. Lehenengo eta behin esango nuke lege hau mugimendu kooperatibistaren kontsentsuarekin lortu dela. Mugimendu kooperatibistak berak 82ko eta 87ko legeen aldaketa eskatzen baitzuen. Antolaketa aldetik behar asko zituzten kooperatibetan. Ildo honetatik, kooperatiben ezaugarri nagusiak _hau da, partehartze eta gestio demokrazia_ eta enpresa eraginkortasunaren arteko oreka mantzentzen saiatu gara. Legearen bidez, egitura arazoak konpontzeko bideak jarri ditugu; finantza ahultasuna, esaterako. Kooperatiba eredu berriak sortu ditugu, kooperatiba mistoak adibidez. Honek enpresan bazkide kapitalistak barneratzea ahalbidetzen du, beti ere hauek gutxiengoa izanik eta honen bidez kooperatibek dituzten finantza arazoak konpontzeko.
A. Bizkaiko Labe Garaiak kooperatiba bat bihurtuz gero, izango luke etorkizunik?
J.F.J. Bai, kultura aldaketa bat ematen bada. Europako Komunitateak jartzen dituen baldintzen artean altzairutegia mantentzeko kapital pribatuaren partehartzea da. Zergatik ez dira BLGko langileak dirua jartzen dutenak? Baina oso zaila da, mentalitate, antolaketa era, egoera aldatzea. Langile eta enpresaren arteko harremanak ez dira atzokoak, eta konfrontazio kultura honetatik laguntza eta kooperazio kulturara pasatzea ez da batere erraza. MCCk BLGk baino industria lanpostu gehiago ditu eta ondo gestionatuta dago eta ez da ezer gertatzen. Zergatik ezin da BLGrekin gauza bera egin?
A. Ohizko enpresarien krisia ere jasaten dugula esaten dute. Langileak dira etorkizuneko enpresariak?
J.F.J. Argi dago enpresari eta langileen arteko konfrontazio harreman hoiretatik, kolaborazio eta laguntza harremanetara pasatu behar dugula. Japonian eta EEBBetan hori egiten ari dira. Produkzio eredu berri baten aurrean gaude, zeinaren oinarriak kontsentsua eta partehartzea diren. Aldaketak denontzat izango dira berdinak, bai langile zein enpresarientzat. Frogatu da enpresa handien hierarkia ereduak porrot egin duela.
A. Hori ez al da langileei jarritako amarrua?
J.F.J. Ez dut uste. Gizarteak bere garapenerako buru batzuk behar ditu. Orain arte, horietako bat enpresaria izan da. Euskal Herriak, zuk esan duzun bezala, ohizko enpresarien defizita dugu, ez dago enpresaririk. Norbaitek bete beharko du hutsune hori, eta ez bada modu pertsonalizatu batean, era solidario batean izan beharko du. Ekonomia sozialari esker, enpresarien eredu berria sortu da, balore berriekin, solidarioa.
Myriam Gartzia
20-21

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazJARRITU1
EgileezGARTZIA3Politika

Azkenak
Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]


2025-08-04 | Gedar
“Sinpatiaren Festak” Lizarran: erasoak Bajadika alternatiboari

Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Fototekatik
Duela 40 urte...

1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


2025-08-01 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Ipuscua
Mila urte ‘Gipuzkoa’ izenaren idatzizko lehen aipamenetik

Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]


Eguneraketa berriak daude