«Instituzionaldu egin behar da Opera Denboraldia»


1993ko irailaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juan Jose Lopez de Maturana ABAOko idazkariari elkarrizketa
«Instituzionaldu egin behar da Opera Denboraldia»
Juan Jose Lopez de Maturana da ABAOko idazkaria
Juan Jose Lopez de Maturana da ABAOko idazkaria
Martxoa bitarte burutuko da iragan astean abiatu zen ABAOren opera denboraldi berria. Juan Jose Lopez de Maturana da ABAO Bilboko Operaren Lagunen Elkarteko idazkaria, eta berarekin izan ginen 42. edizio honetako lehenengo kontzertuaren bezperan. Aurtengo denboraldia antolatzeko garaian izan dituzten xede nagusiak azaltzeaz gain, jende askorentzat ezezaguna den opera mundua aztertzeko parada eskaini zigun ia zazpiehun opera emanaldi ikusi dituen donostiar honek.
ARGIA. Azken urteetako egitaraurik ausartena bezala aurkeztu du ABAOk denboraldi berria.
JUAN JOSE LOPEZ DE MATURANA. Bilboko opera ikusleak oso tradizionalak dira, hau da, opera italiarra maite dute, izar handiak; eta ABAOren 42 urteko ibilbidea ikusita, tituluak errepertorio horretakoak dira. Baina aurten inoiz jorratutako bi opera aurkeztuko ditugu: Belliniren «Il pirata», eta batez ere Wagnerren «Tristan eta Isolda». Berrikuntzak dira Bilboko entzuleentzat. Errepertorioa zabaldu egin nahi izan dugu. Agian jendeari ez zaizkio gustatuko obra horiek, baina arrisku horri aurre egin behar diogu.
Beste edozein jarduera artistikotan bezala, jendeak ohitu eta ezagutu egin behar ditu gauza berriak. Zerbait gustukoa izateko lehenik ezagutu egin behar da, eta ez bada programatzen ez da ezagutzen. Zirkulu hori hautsi egin behar da. Opera berriak pixkanaka ezagutzera emanez, oso tradizionala den ikusleen hodeiertza zabalduz. Hau da ABAOren helburua.
A. Bilboko Orkestra Sinfonikoak ez du parte hartuko 42. edizio honetan.
J.J.L.M. Opera emanaldiak aldez aurretik antolatu behar dira. Batzuetan zenbait urte lehenago. Bilboko Orkestra Sinfonikoak beste konpromezu bat zeukan eta ezin izan dugu opera denboraldira ekarri. ABAOrentzat funtsezkoa da Euskal Herrian dauzkagun bi orkestrak _Bilbokoa eta Euskadikoa_ jaialdiaren oinarria izatea.
A. Bilboko opera denboraldiaren etorkizuna ziurtatuko lukeen elkartea sortzeko asmoa duzue instituzio eta zuen ohizko babesle enpresen laguntzaz.
J.J.L.M. Urrats oso garrantzitsuak eman dira alde horretatik, baina hauxe da arazoa: dagoen ikuskari osoena da opera. Musika, kantua, antzerkia da; baleta izan daiteke; orkestra bat behar du, figuranteak... Hau da operak izan duen gorakadaren arrazoia. Kultur ikuskari hau jendearengana iritsi da, eta ez da moda.
Baina antolatzeko garaian aurrekontu izugarriak behar dira. ABAOk bultzatu du opera Euskal Herrian, eta sortu zenetik ezinbestekoak izan ditu dirulaguntzak. Antolatzaile bezala, arrisku ekonomiko handi bati aurre egin behar dio, hamar-hamabi egunetan burutzen zen jaialdi bat antolatzetik sei-zazpi hilabeteko iraupena duen denboraldia antolatzera pasatu garelako. Lehen, obra bakoitzaren emanaldi bakarra eskaintzen genuen, eta orain sei titulu berberekin hemezortzi egiten ditugu. 500 milioi pezeta behar dira denboraldia aurrera eramateko, eta ABAOk urtero izaten ditu aurrekontu eta antolaketa arazoak.
Instituzionaldu egin behar da opera denboraldia. Instituzioak, babesle enpresak, ABAO, publikoa, Arriaga Antzokia, hau da, operaren inguruan mugitzen den jendeak koordinatu, eta modu egoki eta finkoan jardun behar du ezagunak diren eta zehaztuta eta onartuta dauden konpromezuen bidez, operak egonkortasuna eta jarraipena izan dezan.
Eusko Jaurlaritzak oso ondo ulertu du guzti hau, eta Kultur Sailak erakunde guzti horiez osaturiko Bilboko Opera Kultur Elkartearen sorrera bultzatu du. Duela urte erdi gauzatu behar zuen proiektua, baina ez zen egin prozesuaren zailtasunak direla medio _asmo asko bateratu behar baitira_. Uste dut berriz ere martxan jarri dela, eta gauzatzen denean guztiz onuragarria izango da operarentzat.
A. Gaur egun, opera mundua ezezaguna da jende gehienarentzat.
J.J.L.P. Jaialdian, obra beraren hiru saio ematen dira, eta 6.000 pertsona inguru joaten dira. Musikak, oraingoz, jende gutxi biltzen du, baina pixkanaka jende gehiagorengana iristen ari da. Lehen esan dudan bezala, opera bakoitzaren saio bat antolatzen genuen lehen eta orain hiru. Hiru aldiz biderkatu ditugu saioak zazpi urtetan. Aipaturiko instituzionaltzea lagungarria izango da.
A. Goi mailako publiko murritza duen ikuskari itxura dauka operak.
J.J.L.P. Horrela da. Baina horren aurka borrokatu behar da, jendeari jeneroa ezagutzera emanez. Hitzaldiak, aurkezpenak egiten ditu ABAOk, ikastetxeetan bideoak erakutsi eta lehiaketak antolatu ditu haurrak Bartzelona eta Parisera jaialdietara joan daitezen. EHUrekin sinatutako hitzarmena dela medio ikasleek sarrerak merkeago lor ditzakete, eta denboraldiko entseiu orokorrak dohainik ikus daitezke.
Funtsean, kultura da opera. Kultur ikuskaria da, ez ikuskari soziala. Garai batean horrela izango zen, egoera ekonomikoa, politikoa eta soziala ezberdina zelako, baina orain kultur ikuskaria da. Zenbait ikusle joan daitezke dotore jantzita estreinaldietara, baina kultur arrazoiak direla medio joaten da ikusleen gehiengoa opera emanaldietara.
A. Hil honen hasiera aurkeztu zen Bilboko Opera Abesbatza, jenero hau soilik jorratzen duen lehenengo abesbatza. Deseginda dagoen ABAO abesbatzan aritzen ziren 28 kantari dira bertako partaide.
J.J.L.P. ABAOk abesbatza zeukan lehen, baina izandako hazkundea dela eta moldatu egin behar izan zuen abesbatza, eta moldaketek alde mingarriak ekarri zituzten. Denboraldiaren garrantzia dela medio, eta zeuden beharrak ikusita, elkarte bat sortzea erabaki genuen. Aurreko abesbatzaren zati batek sortu du Bilboko Opera Abesbatza, beraz, ABAOren abesbatzaren ondokoak dira.
Joxi Goikoetxea
42-44

GaiezKulturaMusikaMusika klasOperaElkarteakABAO
PertsonaiazLOPEZ DE1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude