Erramun Osari elkarrizketa AEKren egoeraz
«Ez dugu euskaltegi bat bera ere itxiko»
Erramun Osa, AEK-ko Bizkaiko arduraduna:
ARGIA. Zein arrazoi aipatu ditu HABEk ebazpena martxan jartzeko?
ERRAMUN OSA.
Lanpostuen sorrerarako burutu den akordio inter-instituzionala dela eta, HABEk bere aurrekontuetan jasandako % 4ren murrizketa. Oraindik zehaztu gabe bazegoen ere, aurtengo aurrekontuetan HABEk 110 milioi pezetako dirulaguntza aurrikusten zuen euskaltegi libreetako 10.000 ikasleentzat.
A. Zer dela eta, beraz, aurrikusitako hori orain atzera botatzea?
E.O. HABE akordio instituzional horretaz euskaltegi libreei dirulaguntza kentzeko baliatu da. Martin Etxeberriak esan zigunez, HABEren ikuspuntutik, lehentasuna udal euskaltegiek dute, bigarrenik hitzarmenpeko euskaltegi homologatuek, eta azkenik euskaltegi libreak daude. Irakasleen titulazio arazoak eta abar aipatu dituzte, baina 1989tik AEKn sartu diren irakasle denek titulazio baldintzak bete dituzte.
A. Ebazpena gauzatzen baldin bada, euskaltegiren bat itxi beharra izango al da?
E.O. AEK-k ez du euskaltegi bat bera ere ez itxiko. Herri honetan euskara ikasteko borondatea duen pertsona heldurik dagoen bitartean jarraituko dugu. Urtetan izandako gorabeherekin ere, AEK-k proiektu sendoa du, euskaldundu eta alfabetatutako milaka ikasleak horren lekuko.
Alberto Irazu
23
Laura Iparragirre | Ekhi Petriati | Euskal Herriko Gazte Feministak | Euskal Herriko Bilgune Feminista
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIA.eus - Mastodonen partekatzea
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.