Alfonso Sastre, idazlea: «Honelako manifestu elkartuak oraindik beharrezkoak dira»


1993ko maiatzaren 30an
Alfonso Sastre idazleari elkarrizketa
Alfonso Sastre, idazlea: «Honelako manifestu elkartuak oraindik beharrezkoak dira»

ARGIA. Zer garrantzi izan dezake beste askoren artean sinatu duzun manifestu honek? Ba al du zentzurik egun?
ALFONSO SASTRE. Argi dago, adierazpen askatasunaren garaian gaudela dirudien arren, oraindik mota honetako manifestu elkartuak beharrezkoak direla. Iritziak zenbait egunkaritan argitara daitezke, baina zalantzarik ez talde batek sinatutakoa bada, iritzi horrek indar handiagoa hartzen duela. Agian ez indar gehiegi, segituan kontsumitzen direlako iritzi hauek, baina guretzat garrantzitsua da, adierazpen askatasuna arriskuan ikusten baitugu batzuetan.
A. Hainbat adibide salatzen dira manifestu horretan.
A.S. Uste dut manifestuaren garrantzia hor datzala. Oso kasu konkretuak salatzen ditugu. Diru publikoak hain era irregularrean bideratzea guztiz salagarria da.
A. Batez ere instituzioen aurka doa manifestua, baina medioetako profesionalek ez ote dute baita beren erru zatia?
A.S. Egia da guztiok dugula erantzukizuna gertatzen diren gauzetan, baina boterearen indarra hain da handia, ezen profesional soil moduan esateko gutxi baitugu erabakiak hartzerakoan. Guri galdetu gabe hartzen dira erabaki instituzional politikoak. Gure artean egon daitezke bereizketak gauzak egin eta esateko eran, baina manifestu honek horretarako ere balio du, profesionalak beren oskoletatik atera eta kontzientzia pixka bat hartzeko.
Amagoia Iban
33

GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEgin
GaiezKomunikabidAdierazpena
PertsonaiazSASTRE1

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude