Martin Juanena: «Ikuiluko lanetatik, mikrofonoarekin solasera».


1993ko maiatzaren 23an
Martin Juanena, Aralar Irratiko esatariari elkarrizketa
Martin Juanena: «Ikuiluko lanetatik, mikrofonoarekin solasera».

Bi urte bete ditu dagoeneko Lekunberriko Kontzejuaren jabetzako Aralar Irratiak emititzen. Lehen urtean pertsona bat hartu eta gero bailarako bat liberaturik eta beste bat laguntza moduan hasi dira lanean. Jende askoren artean oihartzuna jaso du azken bolada honetan.
ARGIA. Nolatan hurbildu zinen irrati mundura?
MARTIN JUANENA. Baserrian betidanik entzun izan dut irratia, oso zalea naiz. Lekunberriko Kontseiluak eskaintza egin zidan, bailarako norbaitek eramatea nahi baitzuten, eta onartu egin nuen. Aziendak saldu eta buru-belarri sartu nintzen.
A. Zein laguntza mota du irratiak?
M.J. Nafarroako Gobernuak hiru milioi pezeta ematen dizkigu urtero irratia euskaraz egiteko. Baina tarteka erdal konturik ere sartzen da, protagonistaren arabera, baina % 10 baino ez da.
A. Emisioa, gaur egun, zabaldu egin al da?
M.J. Eguerdiko 12.00etatik arratsaldeko 5.00etara luzatzen da gure jarduna, astean sei egunetan, igandez jai harturik.
A. Bi urte hauetan lorturiko entzuleen izaera nolakoa da?
M.J. Normalean 30 urtetik gorako jendeak entzuten du (larunbatetan umeentzako saioa egiten du Adelina Zabaletak). Eta bailarako kontakizunak, pasadizuak eta gertaerak ere azaltzen dira. Hemen denok ezagutzen dugu elkar eta badago horrelako harreman berezi bat jendearen artean.
A. Zein gaik dute preferentzia?
M.J. Alde batetik, ni kirolzalea izanik, herri kirolek batez ere, eta bestalde berriei ere garrantzia ematen diegu, Euskadi Irratiarekin bat eginez eta gure bailarako berriak ere emanez.
A. Nola moldatu zara baserriko lanak utzi eta irratigintzan murgiltzeko?
M.J. Ni hitz errazekoa naiz eta ikuilu lanak utzita ez zait zaila egin mikrofono aurrean paratzea. Orain kazetari bat, Edurne Agirrezabala, etorri zaigu eta ezagutzen ez ditugun gauza askoren berri ematen ari zaigu. Programazioa aberastea da gure helburua. Konpetentzia handia dago leku guztietan baina merkatu bat zabaldu dugulakoan gaude. Nire aldetik, egunero bost orduz saioa aurrera ateratzeko konpromezua hartua dut eta gustura ari naiz. Baina lanez eta arduraz gainezka nago, ez baserrian bezala.
Jon Odriozola
63

GaiezKomunikabidIrratiaAralar irra
PertsonaiazJUANENA1
EgileezODRIOZOLA3Komunikabid

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude