«Genozidioaren aurrean aukera bakarra autodeterminazioa dugu»


1993ko maiatzaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Afrika Berriaren bozeramaileei elkarrizketa
«Genozidioaren aurrean aukera bakarra autodeterminazioa dugu»
Makundu Akinyela eta Akinyele Umoja, Afrika Berriaren bozeramaileak:
Makundu Akinyela, Malcolm X Oinarrizko Komiteen koordinatzaileordea eta Akinyele Umoja, Afrika Berria erakundeko sortzailetariko bat eta erakunde honen garapen ideologikorako arduraduna ditugu. Jarrairen eskutik heldu dira Euskal Herrira masa mugimendu eta erakunde hauen helburuak azaltzera. Afrika Berria nazioaren autodeterminazioa lortzea da helburuotako bat.
ARGIA. Zer da Afrika Berria?
A. UMOJA. Afrika Berria guk aldarrikatzen dugun estatu-nazioa da. Honek gaur egun EEBB diren Loussiana, Mississippi, Hego Carolina, Alabama eta Georgia hartzen ditu.
M. AKINYELA. EEBB eta Afrika Berriaren arteko desberdintasunak handiak eta asko dira. Egitura gramatikala, sintaktikoa eta fonologia desberdinak ditugu, esate baterako; estatubatuarrek ingelesaren eragina eta guk Afrikaren eragina dugulako. Hizkuntza propioa ere badugu, ebonics edo afrihs izenekoa. Bestalde, oso desberdinak gara giza harremanei dagokienez. Guk afrikar eredu sozial batzuk mantendu ditugu eta, esklabutza eta arrazakeriaren ondorioz, beste batzuk sortu ere. Gure artean, adibidez, komunitate harremanak oso garrantzitsuak dira eta familia handietan, klan gisakoak, oinarritzen gara. Estatubatuarrek familia eredu itxia dute eta gu baino askoz ere indibidualistagoak dira.
Datuek nabarmentzen dituzte gure arteko desberdintasunak. Desberdintasun ekonomikoak handiak dira. 1990eko datuen arabera, EEBBetako zurien langabezia tasa % 4,1ekoa zen eta afrikar berrien artean % 11,3koa. Beste adibide bat: gizon zurien per capita errenta 30.500 dolarrekoa zen, afrikar berri gizonezkoena, berriz, 22.167koa. Emakumeen artean, zurienper capita errenta 20.759 dolarrekoa zen, eta Afrika Berriko emakumeena aldiz, 18.838. Berdin gertatzen da heziketa, osasuna eta gizarteko beste hainbat eremutan. Afrika Berriko familietan guraso biek lan egiten dute, beharrezkoa dutelako; aldiz, zurien artean, aukera eta erosotasun ekonomiko kontua da. Neokolonialismoaren ereduak dira.
A. Nola ulertzen duzue autodeterminazioa?
M.A. Malcolm X Oinarrizko Komiteetan bi dira ikuspuntu nagusiak autodeterminazioari buruz eta afrikar berrien etorkizunaz. Batzuek Afrikara itzultzea nahiago dute, jatorrizko herrira; eta beste batzuek uste dute egokiena dela EEBBetan independentzia lortzea eta Afrika Berria izeneko estatu-nazioa gauzatzea. Dena den, gure borrokaren helburua Afrika Berriaren autodeterminazio eskubidea lortzea da, eta horretan denok gaude ados. Eskubide hau eskuratuta, erabaki ahal izango dugu zein den etorkizunerako aukera.
A.U. Gu ados gaude Malcolm X Oinarrizko Komiteekin, baina gure ustez, genozidioaren aurrean daukagun aukera bakarra autodeterminazioa da; eta Afrika Berria estatu-nazioa eraiki behar dugu. Gure erakundeko partaide izateko baldintzak dira independentzia eta garapen sozialistaren aldekoa eta zapalkuntza sexistaren aurkakoa izatea. Ezinezkoa da jende gehienarentzat Afrikara itzultzea, EEBBetan 40 milioi afrikar berri baikara. Bestetik, ez diogu sozialismoaren eredu estuari jarraitu nahi, baina kapitalismoa ere ez dugu nahi, gaur egun kapitalismoan bizi garelako; eta badakigu zer den hori. Jakina, sozialismo honek Afrika Berrian dauden beste nazio batzuei _indioak esate baterako_ errespetoa zor die, kolonialismoa ez da gure eredua.
A. Zuen helburuak lortzeko, borroka armatuaren aldekoak zarete.
A.U. Gaur egun ez dago baldintzarik gerrila edo borroka armatu bat mantentzeko. Horregatik, ez gara ekintza armatuetan oinarritzen, gure borroka mota masa borroka gogorra da, masa indarkeria. Dena den, beharrezkoa da masa borroka honi talde txikiek egindako ekintzekin laguntzea. Talde armatu bat badago erakunde, manifestaldi eta beste ekitaldi batzuen defentsarako.
A. 100 preso politiko dituzue. Zein egoeratan daude?
M.A. Kuban ere errefuxiatuak ditugu. Euren egoerari dagokionez, bakartzea ezartzen zaie, presoen sakabanatzea ematen da: batzuetan bakar bakarrik egoten dira eguneko 23 edo 24 orduz, ez daukate inongo bisita edo kanpo harremanik eta badaude tortura kasu dexente. Emakumeen artean, adibidez, bortxaketa kasu asko salatzen dira.
A. Zein paper betetzen du erlijioak zuen mugimenduetan?
M.A. Izpiritualtasuna gure kulturaren parte oso garrantzitsua izan da, eta zapalkuntza garaian babesleku eta bilgune bezala funtzionatzen zuen. Baina gaur egun, erlijioak banatu egiten gaitu; horregatik gure mugimenduan erlijio guztietako eta sinesmenik gabeko pertsonak daude.
A. Zein da zuen iritzia Rodney Kingen kasuko epaiari buruz?
M.A. Nire barnean eta Afrika Berriaren barnean dagoen sentimendua amorrua da. Lau polizietatik bi izendatu dituzte errudun, eta jipoia ikusi zuten polizia buruak ez dituzte epaitu. Injustizia hau dela eta, udaberriko matxinadak edozein momentuan errepika daitezke. Ez zen hala gertatu bigarren epaia kaleratu zenean okupazio polizial izugarria izan zelako, eta ez geniolako Estatuari aitzakiarik eman nahi berriro ere afrikar berriak kriminaltzeko.
A.U. Nahiko argi geratu da bi justizia mota daudela EEBBetan. Azken matxinadaren ondorioz, beste batzuen artean lau beltz epaituko dituzte kamioi gidari bati emandako jipoiagatik. Egingo den epaiketa ez da udal mailakoa ezta estatu mailakoa ere izango, Epaitegi Federalak epaituko ditu. Honek esan nahi du bizitza osorako egon daitezkeela espetxean. Epaiketa hau erabiltzen dute beste gazte batzuk beldurtzeko, matxinadetan parte har ez dezaten. Hau kasu ezagunena da, baina badaude bide bera jarraituko duten beste asko. Izugarrizko eztabaida eman zen polizien kasuan, nork epaitu behar zituenentz; ez da berdin gertatu lau gazte hauen kasuan. Fidantza oso txikia jarri zen polizientzat eta, aldiz, gazte hauentzat, oso handia. Ez hori bakarrik, gazte hauetako baten ama diruarekin agertu zenean, epaileak erantzun zion lehenbizi ikertu egin behar zela diru hori ez zela droga trafikotik ateratakoa. Amorrua sentitzen dugu.
A. Malcolm X eta Martin Luther King bi mugimendu desberdinen bozeramaileak ziren. Zein da bi mugimendu hauen gaur egungo egoera eta haien arteko harremana?
M.A. Martin Luther Kingen mugimendua eskubide zibilen aldeko mugimendua zen, kristauak eta Mahatma Gandhiren filosofiaren jarraitzaileak ziren. EEBBetan eta Konstituzioan sinesten zuten eta estatu honen jarrera arrazista apurka apurka aldatzen joango zela espero zuten. Baina Martin Luther Kingek gero eta gehiago ulertzen zuen arazoa EEBBetako sisteman zegoela, eta jarrera aldatu zuen.
Malcolm Xren mugimendua iparraldean sortu zen eta bertako apartheid-a desberdina da eta, beraz, mugimendua ere bai. Bestalde, musulmana zen eta ez zituen gauzak kristauen erara ulertzen; eta EEBBetako hutsune eta akatsak salatzen zituen. Salaketa hauen ondorioz eta Malcolm Xren eraginez, Martin Luther Kingen mugimenduaren ordezkari batzuek jarrera aldatu zuten. Malcolm X EEBBetatik atera zenean, elkartasuna adierazten zioten pertsonekin egon zen, hauetako batzuk zuriak izanik, Che Guevara eta Fidel Castro, adibidez.
Une honetan Malcolm X eta Luther King gauza berdintsu ulertzen hasi ziren. Aldi berean, Malcolm Xren filosofia hegoaldera zabaldu zen eta jende asko eskubide zibiletatik, giza eskubide eta nazio eskubideen defentsara pasatu zen. Gaur egun, bi mugimendu horiek batuta daude eta borroka bera burutzen dute.
Myriam Gartzia
14-17

GaiezGizarteaSektore bazHerri indig
PertsonaiazAKINYELA1
PertsonaiazUMOJA1
EgileezGARTZIA3Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude