«Euskal kultura ez doa aurrera; gure saltsan egosten ari gara»


1993ko maiatzaren 16an
Ramon Zallo, EHUko irakasleari elkarrizketa
«Euskal kultura ez doa aurrera; gure saltsan egosten ari gara»
Ramon Zallo, EHUko Informazio eta Zientzia Sozialen Fakultateko irakaslea:
Komunikazio ekonomian aditua, «El mercado de la cultura» liburua kaleratu berri du Gakoa argitaletxearen eskutik. Bertan, nazioarteko ikuspegia eskaintzeaz gain, euskal kulturaren diagnostikoa eta aurrera begirako urratsak aztertzen ditu. ETBri buruz ere hainbat lan burutua da. Guzti honetaz luzatu zitzaigun Leioan egindako elkarrizketan.
ARGIA. Euskal kulturaren azterketa egiten duzu kaleratutako azken liburuan. Zertan da bere osasuna?
RAMON ZALLO.
Gauza bat da euskal kultura eta bestea euskal kulturaren produkzioa. Kulturari dagokionez, gorabehera handiak nabari daitezke. Leku onean ditugu pintura eta eskultura. Okerrago gabiltza ikuskizunen alorrean. Ez daukagu idazle askorik. Saiakera indartsu bat falta zaigu...
Industriari begira, bideogintzaren alorra haztera doan errealitatea badugu ere, ez dago ekoizpen enpresa indartsurik. Musikaren atalean, gure merkatua zaintzen da, zortzi ekoizpen enpresa ditugu eta horietarik zenbait kanpora zabaltzen ari dira. Sormenerako posibilitate handiak ikusten ditut baina hori goratzeko nahiz sustatzeko, azpiegitura egokiak falta zaizkigu. Horretan datza erronka.
Kultura arloko erronka, industria mailakoa ere bada. Izan ere, etorkizunari begirako ardatzei dagokienez, kulturaren industria funtsezkoa gerta daiteke, batipat ikusentzutekoena.
A. Kontsumoa eta menpekotasuna bat al dira?
R.Z. Euskal kulturaren kontsumoetan arakatuz gero, datu deigarriak aurki daitezke: ikusten ditugun filmeen artean % 0,05 baino ez dira euskal zinemari dagozkionak. Literaturan ere portzentaia oso baxua da. Musikan zerbait hobetzen da, baina eragin gehien duten produktuak ingeles kulturatik eta espainiarretik datoz. Eta ETBn, etxean egindako programen kopurua interesgarria gertatzen den arren, ez dugu sarrerarik fikzioaren alorrean, kasu.
Gurea bezalako kultura minoritario bati, estaturik gabeko nazio bati, arazo handiak dakarzkio etorkizunak _ezin ahaztu bestalde, arazo soziolinguistiko larria dugula tartean_. Eta dependentzia izugarria dugu. Kanpora zabaltzeko moduko ekoizpenak landu behar ditugu, eta gauzak honela, euskal kulturak ez du aurrera egiten. Gure saltsan egosten ari gara. Datozen hamar urteotako beharrak aztertuko dituen politika mailako diseinu kulturala falta da.
A. Estrategia horrek zertan funtsatu beharko luke?
R.Z. Lehen fase batean, Eusko Jaurlaritzak, herri mailako ekimenak, talde txikiak eta ekitaldi asko laguntzen zituen. 1990etik aurrera, erabateko bira eman eta azpiegituretara jarri da. Nire irudiz, herri mailako talde txikiak, zentralizatu gabeak, homologatu gabeko instituzioak eta kultura egin nahi duen jende normala bultzatu behar dira, eta horretan jarri lehentasuna, oraindik egituratu gabeko herri honetan. Horrelakorik ez da ikusten. Eliminatzera jotzen da, dirua instituzio homologatuetara eraman eta besteak ahaztuz.
EAEko kultura aurrekontuen bilakaera begiratzen badugu, gero eta diru gutxiago zuzentzen dela konturatuko gara. Xahutzen dena ez da egokiro xahutzen. Berdin diot diputazio eta udaletxeei buruz; diru asko baliatzen dute, baina «zirko» itxura salduz.
Bigarren ardatza azpiegiturak jorratzea litzateke. Baina nolakoak bultzatu behar ditugu? Erakusleihoari begirakoak? Zabalkundera zuzenduak? Hain zuzen ere, egiten direnak ez dira produktiboak; ekoizpen azpiegiturak sortzera jo beharko genuke. Eusko Jaurlaritzak gaizki jokatzen du. Eta berdin diputazioek, nahiz eta gehiago begiratzen dieten ekimen txikiei. Ez dago, ez dakusat, planifikaziorik.
A. Zerk beharko luke lehentasuna?
R.Z. Etorkizuneko kultura bilgune nagusi batetaz ari bazara, ikusentzutekoen alorrean ikusiko nuke lehentasuna. Mundu honek arlo askotara zabaltzen ditu besoak, publizitatea dela, diseinua, enpresen mundua, telebista, zinema... egungo kulturan dominatzailea da eta ezin diogu uko egin.
A. Egun bizi dugun gatazka politikoaren eragina azpimarratzen duzu kulturaren egoera aztertzeko orduan.
R.M. Eragin handia du. Bakoitzak bere etiketa duen herri honetan, egoera politikoak ez du lagundu adierazpen askatasuna, sormena, artisten arteko elkargune zabalak sortzeko orduan. Diskriminaziorik gabeko kulturaren aldeko bultzadarik ez da eman.
Administrazioetatik diskriminazioa jorratu da, batzuen alde eta besteen aurka egin da. Gizarte mailan ere polarizazioa nabaria da. Hau honela, gatazka politikoak erabat baldintzatzen du sormena eta etorkizuneko kulturaren industriaren garapena.
A. Lurraldeen arteko borroka eta lehia gaindituko lukeen planifikazioa ere faltan botatzen duzu.
R.Z. Bilbo, Guggenheim eta Musika aretoarekin kultura mailako hiriburua izatea bilatzen da. Teorikoki, eta eskema batzuen arabera, Gipuzkoa jotzen zenean horretarako. Akats bera nabari daiteke bietan. Izan ere, kultura hiriburuak hirurek behar lukete izan.
EAEko hiru herrialdeen arteko adostasunez hainbat iniziatiba garatu ditzakegu, ikusentzutekoen alorreko industriari begira. Ordea, egun ez da posible eta ez dago diru publikorik, gainera. Dirua erakusleihoari begira xahutzen da. Hor duzu Guggenheimen kasua.
A. Euskararen aldeko apusturik egiten al da?
R.Z. Nik ezetz uste dut. Sinbolikoki jokatzen da. Herri honetan euskaldunak % 25 izanik, proportzio horretako saioa egin beharko litzateke, gutxienez, komunikabideetan, publizitatean, prentsan, zinemagintzan... Komunikabideak errealitate soziolinguistikoaren atzetik joatea hondamena iruditzen zait. Zera, irratian egiten denaren % 10 ere ez dago euskaraz. Berdin telebistan. Eguneroko prentsa ere % 3ren inguruan dabil. Euskara erabat diskriminatzen da. Aurkako esfortzua egin beharko litzateke, egun egiten ari dena baino askoz ere zabalagoa.
A. EITBri buruzko ikerketarik ere egin duzu. Aho askotan entzuten denaren aurka ez dela txarra aipatzen duzu.
R.Z. Ezta ona ere. Audientziei buruzko jarrera markatuegia dauka, eta honen aurrean kalitateari gehiago erreparatu beharko liokeela uste dut; hasierako helburuak hobeto zaindu eta ez hainbeste merkatuaren kriterioak.
Ikusleak bilatzea ondo dago, baina lehenbizi zerbitzu publikoa izatea bilatu behar du. ETBren planteamendua alderantzizkoa da. Ikusle kopuruari lehentasuna eman eta hortik aurrera zerbitzu publikoarena nola-hala eraman.
Politizatua dagoela uste dut. Programaziori dagokionez, gehiago nabari da hori azaltzen ez diren programetan. Informatiboetan berriz, argi eta garbi ikusten da EAEko gobernukideen aldeko mezuak mamitzen dituztela, bereziki EAJrenak.
A. Euskal kulturarekin uztartzen al da ETB?
R.Z. Zenbait programa bai, eta gehiago lehen katean bigarrenean baino. ETB-2k euskal gizartearen irudi zuzenagoa ematen du, baina.
A. Nola dakusazu EHUren bidea eta etorkizuna?
R.Z. Arazo asko dituen unibertsitate gaztea da gurea. Barberaren garaian hazkundea ezagutu zuen. Ekonomikoki ongi hornitua baina finantza aldetik iskanbilatsua gertatu zen: zertan inbertitu kriteriorik ez zegoen. Gestio presidentzialista batean oinarritua bestalde, Troiako gerratea bihurtu zen hura.
Orain nolabaiteko barealdia ezagutu dugu. Gestio irizpideak zuzentzera egin dute, kontrol demokratikoa asko hobetu da. Ordea, arazo hainbat sortu dira, irakasleak direla, diru murrizketak... Izan ere, urritasunera eraman gaituzte, iniziatiba berri asko hipotekatuz.
Dugun funtzionari eredua ez da gure unibertsitatearentzat egokiena. Honen aldatzeko kontsentsua beharrezkoa da, inork ez dezake aldaketarik inposatu. Egun bizi dugun irakasle asoziatuen gatazka, eurek planteatzen duten moduan, erratua dago eta oinarrian dagoen arazoa konpontzeko aukerarik ez du ematen. Hasieratik irakasle asoziatuen mugimendu zabal harekiko _sindikatuen onarpena jaso zuena_ elkartasuna galdu da. Inork gutxik onartzen du oraingo mugimendua unibertsitatean. Ez du funtsean dagoen arazo arrazionaltzeko aukerarik ematen.
J.J. Petrikorena
48-49

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazALLO1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


CAF Palestinan eraikitzen ari den trenbidearen bigarren fasea hasi izana salatu dute

Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.  


Eguneraketa berriak daude