«Bi urte barru agentzia kate baten barruan egongo gara»


1993ko apirilaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Pedro Aurtenetxe, Aurman agentziako nagusiari elkarrizketa
«Bi urte barru agentzia kate baten barruan egongo gara»
Pedro Aurtenetxe, Aurman agentziako nagusia
E dozein euskal herritarrek ezagutzen du Pedro Aurtenetxe Bilboko Athleticeko lehendakaria izan zelako. Publizitatearen munduko gizona da Aurtenetxe, Bilboko Aurman agentziako nagusia.
ARGIA. Aldera dezagun publizitatearen egoera iazko udan eta aurtengo udaberrian.
PEDRO AURTENETXE. Aurrikusia genuen urte oso ona ez zela izango 1992a, eta ikusi denez % 3 bakarrik hazi da publizitatearen fakturazioa. Igoera handiek ez gaituzte hainbeste ukitzen enpresa ttiki eta ertainak, eta krisiak ere gu baino gogorrago kolpatu ditu multinazionalak. Auto enpresa handi batek bakarrik 7-8.000 milioi pezeta faktura ditzake, eta horien salmentak aurtengo urtarrilean % 50 jaitsi badira, ikusten duzu zein ondorio jasango dituen bere publizitatea daramanak.
Aurtengoa iazkoaren tankerakoa ikusten dut nik, eta zerbait aldatzekotan mundu guztiak `negar' gehiago egitea dela esango nuke. Denak jarri dira ados aurtengoa urte txarra izango dela erabakitzeko, eta komunikabideok gauzen beste irudi bat eman beharko zenukete. Madril eta Bartzelonan jende pila ari da kaleratzen agentzietatik, fakturazio-langile kuota mantentzearren.
A. Ekonomilari guztiek aurtengo kostuen kontrola areagotzea proposaten dute, eta publizitateak nozitu behar du hori.
P.A. Enpresa batetik bestera aldatzen da. Oinarrizko industria, tailer handiak eta abar, krisiak gogor erasotu ditu eta horiek egiten zituzten mailing-ak, zuzeneko marketina, aldizkari teknikoetan gastatzen zutena... hor nabarituko da. Inprimategietan nabaritzen den legez. Baina beste enpresa askok beren produktu bakoitzaren prezioan dute publizitate kostua sartuta, saltzeko beharrezkoa dutelako. Eta hauek publizitatea egiten jarraitu beharra daukate.
A. Aurtengo eta hurrengo urterako nola aurrikusten dituzue zuen etxean gauzak?
P.A. Guk eskaintzen duguna zerbitzua da, eta honetan gauzak garbi eduki beharra dago: iaz 100 egin didan bezero batek beretzat hainbat ordu dedikatzea eskatzen dit, eta aurten kontu hori 70era jaisten bazait ezin dizkiot horregatik ordu gutxiago eskaini. Bezero horrek egin didan jaitsierak zenbait mozketara behartu nau _orri gutxiago edo medio gutxiagotan eta abar_ baina gauzak ikertu eta prestatzeko lehengo orduak eta lana eskatzen dizkit. Estuago gabiltza denok, baina langileak gutxitzeko dinamikan sartuz gero azkenean bezeroak nozitzen du kaltea. Guk ez dugu ez horretan ezta prezioen gerran ere sartu nahi, ezer ez baitute konpontzen.
A. Prezioen gerra handi bat nabari da ez bakarrik komunikabideen aldetik, baita agentzien artean ere.
P.A. Madril eta Bartzelonan hori oso nabarmena da: agentzia gehienak % 15ean aritu ordez % 10ean ari dira. Diferentzia handia al da? 20 edo 30 milioi pezetako kontuetan bai. 800 edo 1.000 milioiko bezeroekin gauzak beste modura ikusten dira: 1.000 milioiko bezeroarekin % 10ean ari bazara pentsa dezakezu 750 milioiko bat duzula % 15ean eta aurrera, baina horrelakorik ez duzu hemen. Hiriburu handietan prezioen gerraz gain elkarri tekniko eta exekutiboak kentzeko gerra dago, beren kalitatearekin batera beren bezeroak harrapa baititzakezu.
A. Madril eta Bartzelonako agentzia handien artean konpetitzeko zein eremu duzue hemengoek?
P.A. Hemen badituzte beren sukurtsalak batzuek, baina ezberdintasun nabarmena zerbitzuan datzala esango nuke, urte osoan bezeroaren arazo eta egoerarekiko duzun hurbiltasunean. 30.000 milioi pezeta fakturatzen dituen multinazional-adarraren medioak ez dituzu, mundu mailako egitura baten babesa, edozein tresna eta edozein pertsona harrapatzeko posibilitatea.
A. Europan konpetitzeko handi horietakoren baten babesa edo bestela sozioren batzuei lotzea beharko duzue.
P.A. Europa mailako kate batzuekiko harremanetan gaude. Ez gara multinazionalen neurrietara iritsiko, baina bai tamaina egoki batera. Bi urte barru horietako kate batean egongo gara. Bestalde, medioekin harreman multinazionalak dituen beste enpresa batekin ere hizketan ari gara: gero eta gehiago, bezeroek publizitatea egin behar dute Europako beste lekuetan eta horietako medioen ezagutza zehatza duen jendearekin harremanetan egon nahi dugu.
A. Publizitate munduaren barnean ere aldaketarik gertatu da azken urteotan, medioen zentral direlakoekin eta.
P.A. Hasieran negozio gisa antolatu ziren, agentzia asko leku guztietara ezin zirelako ongi iritsi. Baina agentzia handiek lehendik antolatuak zituzten beren erosketa zentralak, eta horri erants iezaiozu horiek finantz erakunde handiei lotuak daudela. Eta denborarekin eskaintzetan sartzen hasi dira, agentziei kreatibitatearen alorra utziz. Beste bezeroei ere horrela lan egiten irakatsi diete. Gure alorrean sartu dira eta ez balio erantsiarekin, alderantziz baino.
A. Publizitatea komunikabide ezberdinetan banatuta, zer nolako bilakaera izango duela uste duzu?
P.A. Prentsa idatzia da beti erregea, eta hala izango da. Publizitatea neurtzen dugu, eta askotan ahaztu egiten ditugu egunkarietan azaltzen diren komunikatu eta agiriak. Ikusten ditugu egunkariak batzuetan beren %50 publizitatea dutela. Telebistek publizitate asko saltzen dute, baina hainbeste kate dagoenez eta espazioak bete beharragatik ahal duten prezioan saltzen ari dira. Iaz Espainian publizitatean inbertitu ziren 1.265.000 milioi pezetatik % 16,7 telebistetara joan zen, 13,5 egunkarietara, 9,7 aldizkarietara, 3,7 irratietara, 0,3 zinemara, 2,1 kanpo publizitatera eta gainerako % 54 beste medioetara.
A. Euskarazko astekari batetik nator, eta zuk publizitate inbertsioak planifikatzen dituzu. Emaidazu aholku bat: astekaria itxi egin beharko al genuke?
P.A. Hemengoak garenok, eta gure herria sentitzen dugunok, euskarazko prentsan egiten duzuen esfortzua aitortu egin behar dizuegu. Beste edozein aldizkari burutzeko esfortzu bera egin behar duzue, eta errentagarritasuna nik baino hobeto ezagutzen duzue. Zure herriaren alde lanean aritzearen satisfazioa gehitzen ez badiozue, errentabilitate gutxi. Faktore animiko hori hemengo programatzaileek gehixeago edukitzen dugu kontuan, baina Madrilgo programatzailea matematikoa da. Aurrera begira, populazioa euskalduntzen doan heinean, etorkizun oparoagoa daukazue. Hori bai, egun hori iritsi artean esfortzu guztia ezin da zuen bizkar bakarrik joan, faktore animiko hori besteok ere kontuan eduki behar dugu. Matematikara bihurtuz, Euskal Herriko publizitate merkatuan ongi sartzeko astero 20.000 ale saldu beharko zenituzkete.
Pello Zubiria
20-21

GaiezEkonomiaerbitzuakBesteak
PertsonaiazAURTENETXE1
EgileezUBIRIA2Ekonomia

Azkenak
Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Eguneraketa berriak daude