«Kuotek erdi-erditik mozten dituzte azken urteotan burututako plangintzak»


1992ko azaroaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joxe Larrea, Iparlat S.A.ko lehendakaria:
«Kuotek erdi-erditik mozten dituzte azken urteotan burututako plangintzak»
ARGIA. Kanpotik datorren konpetentziak zer min egiten dio hemengo behi esne produkzioari?
JOXE LARREA. Min handia egiten dio. Normalean, uda garaian, kontsumitzen den esnea baino gehiago produzitzen da. Udako lau hilabeteak kenduz gero berdintsu aritzen gara, neguan faltan egoten garela. Azken urte hauetan, neguan, esne gutxi dagoenez, prezioak gora egin behar lukeen garaian, kanpotik, batez ere Frantziatik esnea sartzen da zulo horren betetzera, beti ere prezio apalenen markarik gabekoen lekua betetzera. Horri esker, orain, prezioek bere horretan darraite.
A. Erreformaren garaia heldu zaio EAEko nekazaritzari. Aurrerantzean kuotek aginduko dute. Zertan baldintzatzen dute kuotek esnearen etortizuna ?
J.L. Orokorki hartuta, edozein gai gehiegi produzitzen den garaian kuotak beharrezkoak dira. Berez txarrak direnik ez daiteke esan. Europak, azken gerraren ondoren laguntza handiak eman eta nekazaritza aurreratu bat sortu du, hemen geldirik edo ezer gutxi egin den bitartean. Soberakinak sortuko ditu honela. Europako merkatuan sartu garelarik arazo hori gurera ekarri digute. Hemengo baserritar eta ganaduzaleak nahiz eta haiekin buruz-buru kongetitu ahal izatea zaila izan, proiektuak burutzen hasi eta etorri dira beraz, kuota eta oztopo guztiak. Ahalik eta prezio hoberenean lehiatzeko ustiakuntza egokiak bultzatu eta haztera jo dugunean kuotak sartu dizkigute, erdi-erditik moztuz gure jarduna. Alderdi honetatik begiratuta kaltegarriak dira.
Horren aurrean egiteko ezer gutxi dute hemengo politikariek.
A. Iparlatek erantzun al die sortu dituen espektatibei?
J. L. Hasieran martxa onez hasi ginen baina gerora urte zailak etorri dira. Une honetan, duela bost urteko martxaz arituko bagina dirua irabaziko genuke. Esne pasteurizatuaren salmentaren kontua da guztia. Etekinik hoberena gertu saltzen duzun esneari ateratzen diozu, eta horrek behera egin du. Lehen, Gurelesan, 22 milioi litro inguru saltzen genituen. Gaur egun, 18 milioi saldu ezinean gabiltza. Iraupen luzekoa sartu da, eta alor honetan, zortzi edo hamar enpresa dabiltza gurekin lehian.
35


GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazLARREA2

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude