Antton Iztueta, UEMAko lehendakaria
Udaletxeetako langileen euskara maila da ikusten dugun arazorik larriena»
ARGIA. Noiztik zara UEMAko lehendakaria?
ANTTON EZEIZA. Sortu zenetik lehendakari bat behar zen, eta ni aukeratu ninduten.
A. Zein izan da zure lana bereziki?
A.E. Batez ere, aldiro egiten ditugun bilerak prestatu eta bideratzea. Horretaz gain, antolatu dugun plangintzari jarraituz, gehiengo euskalduna duten zenbait udalerritara joan, beraiek ere elebakarrak bilakatu daitezen denborarekin. Horretarako gure teknikaria den Iñaki Arregirekin aritzen naiz hara eta hona.
Bestetik Mankomunitatea asentatzea ere nahi dugu, bereziki, duela oso gutxi sortu bait da eta oraidik lekua bilatzen gabiltzalako. Hau berria da, eta etenik gabeko lana eskatzen du.
A. Zer nolako arazoak ikusi dituzue bisitatutako herrietan?
A.E. Praktikoak breziki. Gu ez ginen aldarrikapen politiko edo antzekorik egitera joan. Euskararen aldekoak gara. baina gu ez ginen horretara joan, dauzkagun arazoak poliki poliki konpontzera baizik. Mankomunitateko partaideek udaletxeetako langileen alfabetatze maila bat eskatzen dute, eta hori da bisitatutako herrietan ikusi dugun arazorik handiena. Biztanle gehienak euskaldunak izan arren idazkariek ez dutela beharrezkoa den euskara maila.
Obrak egiteko lizentzia eskaerak egiterakoan ere arazo berdina ikusi dugu. Arkitektu edo ingeniari baten beharra denean, ez dago euskaraz bere lana egin dezakeenik.
A. Zertan dira Eusko Jaurlaritzarekin izan dituzuen harremanak?
A.E. Ados daude gure lanarekin. Egoeraren azterketa bat egin behar dugu, eta Jaurlaritzari aurkeztu, hori ardatz bezala hartuz arazoa konpondu asmoz
Amagoia Iban
32