Gonzalo Sánchezekin arte galeriei buruz
Gonzalo Sánchez: «Gizarteak arte galerien elkarteari buruz duen informazioa hobetu nahi dugu»
ARGIA. Iragan astean hasi zen arte galerien denboraldi berria.
GONZALO SANCHEZ. Orain dela urtebete inguru, arte garaikidea lantzen dugun galeriak elkartu eta sortu genuen AGACE (Euskadiko Arte Garaikideko Galerien Elkartea). Sei galeriak sortu genuen talde bat, eta orain zortzi gaude guztira: Bilboko lau, Iruñeko bat, Gasteizko beste bat, eta Donostiako bi. Elkartzeko garaian, gizartearekiko dugun kornunikazioa hobetu nahi genuen. Gure lana ezagunagoa izateaz gain, arte garaikideaz kezkatzen den gutxiengoa ondo informatua egon dadin, gutxiengo hau gero eta handiagoa izatea lortu asmoz.
Denon artean burutuko diren programak egin nahi ditugu. Joan den astean eman genion hasiera lehenengoari. "Euskadi garaikidea'' lemapean, hiru ekitaldi izango dira guztira. Urriaren 6an, elkarteko galeria guztiek batera inauguratu zuten denboraldia.
Bestalde, gizarteak elkarteari buruz duen informazioa hobetu asmoz, erakusketa gida bat argitaratu dugu. Bertan, hurrengo hiru hilabeteetako elkarteko galerietako egitarauak, baita museo nahiz areto inportanteenetakoenak ere agertuko dira. Gida dohainik banatuko da turismo bulego, hotel, taberna, liburudendetan eta abar.
Azkenik, denon artean egingo den inaugurazioa dela eta, zenbait hitzaldi eta ekitaldi antolatuko dugu Hego Euskal Herriko hiriburu bakoitzean. Elkartekoa ez den edozein arte galeriak parte har dezake programa honetan.
60