"Jaurlaritzaren Ahultasun Politikoa Madrileko Negoziaketak Erakutsi Digu"


1992ko uztailaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jose Elorrieta, ELA sindikatuko idazkari nagusiari elkarrizketa
Jose Elorrieta
"Jaurlaritzaren Ahultasun Politikoa Madrileko Negoziaketak Erakutsi Digu"
Euskal Langileen ALkartasuna (ELA) silndikatuko idazkari nagusia da 1988tik. Jose Elorrietak Deustuko Unibertsitatean ekonomia ikasketak burutu zituen gero bere enpresa sortzeko baina 1977tik aurrera, enpresa itxi eta sindikalismorantz jo zuen. Beste garai batzuk ziren, nor ausartzen zen orduan EAJ eta ELA ren arteko aldentzea gertatuko zela esaten?
ARGIA. Enpresaria al zinen lehen?
J. ELORRIETA. Bai.
A. Ez da oso normala enpresari bat sindikalista izatea.
J. E. Konpromezu sindikala hori baino lehen heldu zen, ikasle nintzenean. Kontuan hartu behar da garai hartan, gure konpromezua sindikala izateaz aparte, abertzalea ere bazela. Ikasketak burutu eta dinamikak beste gauza batzuetara eraman ninduen baina beti ere nere printzipioak mantendu nituen. Franko hil zenean eta gauzak beste era batera egin zitezkeela ikusita, sindikalismorantz jo nuen. Irailean 15 urte betetzen ditut 'ofizio' honetan.
A. Langileek garai bateko klase konzientzia eta elkartasuna mantentzen dute?
J.E. Arriskutsua da gauzak mitifikatzea, pasatutako garaiak gaurkoak baino epikoagoak izan direla pentsatzea. Garai hartako lan egoera ere oso desberdina zen, ez zegoen langabeziarik, kontrato guztiak mugagabekoak ziren. Gaur egun, lanari eutsi edo mantentzera derrigortuak gaude, lanpostuaren kontua oso lehentasun pertsonala da eta egoera larri honek langile taldearen berdintasuna, homogeneitatea apurtzen du. Elkartasuna ez da pentsamolde edo jarrera bat besterik gabe, elkartasuna egoera berdintsu baten konzientzia edukitzea da.
Garai hartako ezaugarri asko gaur egun atomizatu edo apurtu egin dira. Aldaketa asko gertatu dira: zerbitzuen nagusitasunak langileen tipologia aldatu du, emakumearen sarrera lan merkatuan nahiz eta diskriminazio kulturala handia izan, kobertura, lan segurtasuna... Guzti honek sindikalismoari eragin dio. Dena den, maiatzaren 27an ikusi ahal izan zen klase konzientzia eta elkartasuna oraindik ere mantentzen direla, beste egoera batzuetan, noski.
A. Euskal Herriak hiru errealitate politiko eta ekonomiko desberdinak bizi ditu. Nola bideratu sindikalismo bateratua denontzat?
J.E. Zaila da, gainera ikuspegi abertzaleaz ezaugarri politiko eta soziologikoak nahasten badituzu, are zailago. Baina nik uste dut hiru errealitate horietaz aparte beste errealitate batzuk daudela. Bizkaia eta Gipuzkoa ez dira berdinak gune industrialei dagokienez, oinarrian gauza komun asko izan arren. Araban beste arazo batzuk planteatzen dira, industria nahiko berria da eta politikoki ere beste errealitate bat somatzen da. EAE Nafarroarekin konparatuz, desberdintasun hauek areagotu egiten dira administrazio desberdinak aurkitzen ditugu eta sindikatuen aldetik ere EAEn ematen den homogeneitatea ez da mantentzen. Eta mugaren beste aldeko sindikalismoak eta lan egiteko moduak hemengoarekin ez daukate zerikusirik.
Baina sektorialki aztertzen baduzu, arazo berdintsuak aurkituko dituzu. Arrantza dela, langabezia, sektore publikoaren gorakada.
A. Askotan esan duzu euskal industriaren arazoa teknikoa baino politikoa dela. Horrek zer salatzen du, Euskal Herriarekiko Madrilek duen politika edo euskal administrazioen politika eza?
J.E. Gauza biak. Azken boladan nahiko argi ikusi da Madrilek ez diola hemengo ekonomiari laguntzarik eman nahi. Ikusi da altzairu berezien negoziaketetan zer gertatu den, ikusi da trasferentziei dagokionez zein den euren borondatea. Momentu honetan konpetentzia oso garrantzitsuak euren eskuctan daude, Instituto Nacional de Empleo (Lanaren Instituto Nazionala), Segurantza Soziala eta abar. Horrek gure gaitasuna mugatzen du.
Bestalde, errealitate honen ondorioz, konklusio batzuk atera behar ditugu. Madrileko jarrera hori bada, asumitu egin behar dugu. Asumitzeak ez du onartze esan nahi, baina jarrera hori aldagai bezala hartu behar dugu eta hortik aurrera plangintza zehaztu behar da. Orain arte hemengo politika edo estrategia industriala Madrileko gobernuarekin akordio batzuk lortzera mugatu da eta horrek, gaur egun, porrot egin du. Gure ustez, Madriletik jaso dugun eratzunaren ondorioz, hemengo estrátegia industriala berplanteatu behar da. Eusko Jaurlaritzak badauzka horretarako zenbait tresna.
A. Eusko Jaurlaritzak politika industrialik ez duela esan nahi duzu?
J.E. Plangintza egon da, baina neurri handi batean porrot egin du, plangintza aurrera eramateko Madrilekin solaskiderik ez dugulako lortu. Hau horrela bada estrategia berria eta beste parametro batzuetan planteatu behar dugu. Zein parametrotan? Hain zuzen Eusko Jaurlaritzak politikoki eman dezakeen parametroetan eta horiek ahal den guztia erabili eta agortu.
A. Eusko Jaurlaritzan bi erizpide erabiltzen dira, EAJrena eta PSOErena.
J.E. Horrek ere, arazoa politikoa dela adierazten du. Gure estrategia industriala politikoki blokeatuta dago. Une berdinean, Azuak gauza bat esaten du eta Jauregik kontrakoa.
A. Zer moduz EAJrekiko harremanak.? Aldendu egin zaretela dirudi.
J.E. Hori kazetariek esaten duzue. Ez dut horrekin esan nahi kazetariek gezurrak esaten dituzuenik... Azkenengo boladan ekintza batzuen lekuko izan gara: M-27a, aurretik politika industrialaren salaketa... Hanen inguruan, batez ere, ELAk izan dituen jarrerak erreakzio batzuk eragin ditu EAJn eta Eusko Jaurlaritzan, Ardanza lehendakariak greba orokorraren aurka botatako hitzak... Horrela gertatu da baina horrek ez du esan nahi gauzak okertu egin direnik. Sindikatu bezala funtzio batzuk betetzen ditugu eta zenbait ekintzen ondorioz kaleratzen dira horrelako gauzak. Sinkatu autonomo bat gara eta ekintza zehatz batzuen ondorioz horrelako gauzak gertatzen dira.
A. Altzairu berezien negoziaketa ere porrot politikoa izan da.
J.E. Honek ere Madrilek zein jarrera duen adierazi du. Eusko Jaurlaritzak argudiatzen du bere aldetik paperak aurkeztu dituztela baina trukean ez dutela ezer jaso. Honek Eusko Jaurlaritzaren ahultasun politikoa adierazi du. Altzairu berezien irtenbidea ez dugu lortu gure ez gaitasun politikoagatik. Gure indar politikoa ez da nahikoa izan edo ez dugu indar nahikorik egin gure helburuak lortzeko.
A. Acenor eta Bizakaiko Labe Garaien itzalpean hainbat enpresa daude, eta holetaz ez du inork hitz egiten.
J.E. Bai, horretarako 3-R plangintza dago. Abal batzuk zabaldu dira, 20.000 milioi pezeta, baina beste horrenboste behar da..
A. Horiek ez al dira betiko konponketak.?
J.E. Argi dago enpresa horiek laguntza ekonomikoa behar dutela baina hain makal daudenez batzuk itxi beharko dira eta beste batzuk ez. Baina hori diru laguntza bat da, ez politika industrial bat. Diru banaketa ondo egin behar da, baina hala egin arren lanpostuak galduko dira. Lanpostu horien mantenketarako politika industrial serio bat egin beharrekoa da. Une honetan, dena den, diru laguntza ezinbestekoa da, trasferentziak ere garrantzitsuak dira, azpiegiturarako laguntzak jasotzea, hemengo banku bat edukitzea inbertsioak bideratzeko, eta abar.
A. Garrantzitsua omen da harreman laboralen esparru autonomoa eratzea. Orain LABek elhar hizketa 'hor dagola' bota dizue. Zein asmo duzue?
J. E. Harreman laboralen esparru automo hori eratzeko asmo horrekin aspalditik gabiltza. 1979ko kongresuan planteatu genuen eta zenbait tresna martxan jarri ere. Marko autonomoa ez da abstrakzioa eta ez da zehazten den gauza bat ere, gauza asko dira. Nere ustez bukaezina da, prozesua da. Oraindik ere gauza asko falta dira, negoziazio kolektiboa, harreman instituzionalak, patronalik dugun ala ez...
Azken boladan LAB, UGT eta CCOOrekin elkar hizketatu gara, eta etorkizunean jarraitzeko asmoa dugu, euren proiektuctan esparru autonomo honek zein lehentasun duen jakiteko.
A. Sindikatuen ekintza bateratua edo sindikatuen batasuna krisian dago, zer gertatzen da? Zeintzu dira honen irtenbideak?
J.E. Krisia... horrelako hitzak nahiko absolutoak izaten dira. Epe bat itxi eta beste berri bati ekin diogu, eta horrela egiten denean krisia derrigorrezkoa izaten da. Baina hau ez da negatiboki aztertu behar, epe berriari nola ekiten diogun baizik.
Badirudi, greba orokorraren ondorioz, zenbaitzuk urduri jarri direla, estrategia bati bultzakada handia eman diogulako. Gure ustez, honek ez du bultzakada handi bat suposatu baina bai pausu oso garrantzaitsua. Gure ustez, sindikatu guztiekin hitz egin beharra dago, inor baztertu gabe, gure ateak zabalik daude eta honen ondoren bakoitzak egoera nola ikusten duen jakin nahi dugu. Argi dugu, erritmo batera edo bestera gureari eutsiko diogu, ez ditugu gure proiektuak baztertuko batasun sindikalaren prezioa ordaintzegatik. Batasun sindikala oso garrantzitsua da baina prezioaren arabera onartuko dugu. Negoziaketaren bidez puntu komun batera heldu behar gara eta honek esan nahi du, puntu hori bultzatzeko den denak mugitu beharko garela.
A. Alde batetik sindikatu abertzaleen batasuna onartzen duzue baina aldi berean UGTrekin ere kontaktoak egon dira esparru autonomo bat lortu ezkero, esparru estatala ere bultzatzeko.
J.E. Oso eztabaidagarria da zein lehentasun edo erritmorekin planteatzen diren ekintzak. Nik ez dut esan arrazoia dugunik, agian gure ekintza ez da nahikoa beste batzuentzat, eztabaidagarria da.
Gauzak abenturismorik gabe aztertu behar dira. Gure indarra zein den ikusita, zein den gure lehetasuna, zein den gure egoera eta aukera batzuk erabat baztertzea ez dela ona, gauza bat planteatzen da.
A. Zer gertatuko da 1993an Euskal Herrian?
J.E. lkusiko dugu. Gauza asko egin beharko dira eta kezkatzeko arrazoiak badaude...
A. Baikorra al zara?
J.E. ELAko beste baten hitzak erabiliko ditut: nik itxaropena ez dut galtzen baina ez naiz baikorra.
Myriam Gartzia

NORTASUN AGIRIA
Loiun jaio zen baserri batean. Txirrindularizalea da, batez ere, 'marinozalea' delako. Baserriko kultura izan arren herritartzat du bere burua. Algortan bizi da bi alaba ditu. Udan Londresen egongo da familia baten etxean ingelesa ikasten. Bere tesi doktorala ekonomilari marxisten ingurukoa da
34-38

GaiezEkonomiaSindikalginSindikalist
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
PertsonaiazELORRIETA1
EgileezGARTZIA3Ekonomia

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude