«Arrasaten Multimediaren Kontzertua Errotzeko, Arko Beharrezkoa Zen»

Arantzazu Loidi, bertsolaria eta "Arrasate Press" astekariko zuzendariari elkarrizketa
Arantzazu Loidi
«Arrasaten Multimediaren Kontzertua Errotzeko, Arko Beharrezkoa Zen»
Bertso munduan bera izan da orain arte aritu den emakume bakarrenetariko bat. Itzultzailea, kazetaria, bertsolaria eta orain "Arrasate Press" astekariko zuzendaria dugu Arantzazu Loidi. Euskal Herriko plaza gehienetan bertsolari modura ezaguna den honek esan digunez «neurriak jarri behar dizkiot lanari», agian hain gustoko duen lanean ari delako.
ARGIA. "Arrasate Press"en kazetari bezala aritu zinen zuzendaria izan baino lehen eta bitartean itzulpen lanetan ere ibili zara.
A. LOIDI. Bai, itzulpena eta kazetaritza batera ikasi nituen Itzulpen lanetan ibili nintzenean oso gustora egon nintzen, unea ere egokia zelako eta bestalde oso desberdina da kazetari modura ibiltzea eta oraingo lana. Taldean erabakitako gai bati buruz idaztea edo erantzukizunak izatea eta gestio lanak egitea guztiz desberdina da Dena den kazetaritza oso gustokoa dut eta ez diot idazteari utzi nahi Bestetik, "Arrasate Press"en bertan aldaketa handiak gauzatu dira lehen "Arrasate Press" AEDren barruan kokatzen zen eta egun ARKO sortu da eta honek zenbait aldaketa ekarri ditu, enpresa batean sartuta gaude
A. Arrasate Komunikabideak aipatu duzu. Zeon helburu lortu nahi duzue ARKOrekin?
A.L. Orain arte beste erakunde baten menpe egon diren bi komunikabide. "Arrasate Press" eta Arrasate Telebista gestionatzeko talde bat sortzea Orain arte ere, bat izan gara baina bi komunikabide bezala hartzen ziren Multimediaren kontzertua Arrasaten errotu dadin beharrezkoa zen batuketa hau gauzatzea alde batetik dauden energiak gehiego aprobetxatzeko eta bestetik bi proiektu hauei sendotasuna emateko Komunikabideak ez dira egun batean hartu eta hurrengoan uzten diren proiektuak
A. Irrati bat eratzeko proiektua ere bazegoen. Zer gertatu da horrekin?
A.L. Garai batean proiektu horretaz hitz egin genuen. Baina irrati frekuentzien banaketa osoa mugatua izan zen eta ez zen igortzeko lizentziarik lortu Orain berriro ere beste aukera bat ageru da udal bakoitzak irrati lizentzia bat emateko posibilitatea duelako. Gaia ikutzeko asmoa badugu baina eperik jarri gabe
A. "Arrasate Press"ek hiru urte t'erdi daramatza martxan. Zein da zuen balantzea herri aldizkariari buruz? Informazio iturriak agortzen al dira?
A.L. Iturriak agertu baino, gauzak topatzen jakin behar da, herriko berri batzuk eta berez albisteak ez direnak albiste bihurtzea, gure sekretua horretan datza: aktualitate berria topatzea eta gauzak ez agortzea Bestetik, aldizkariaren itxura nahiko erreta dago eta alde horretatik aldaketa batzuk sartzeko asmoz gabiltza eta ez itxuran bakarrik, baizik eta lantaldean, kolaborazio berriak lortzea, gai berriak... mila gauza berri daude egiteko. Aldatzeko ordua heldu da eta udazken aldera ageriko direla uste dut.
Bestetik, herri telebista bat alboan izateak badu bere eragina. Astekari garen neurrian eta herri telebista dugun heinean, gure albisteak beste era batean ematen saiatu behar gara. Alde batetik, albisteak zabaltzeko telebistak gu baino egunerokotasun handiagoa duelako eta albiste horiek guk zabaltzen ditugunerako atzeratuta daudelako.
A. Konpetentziaren kontuak dira.
A.L. Ez, ez da konpetentzia. Nik uste dut osagarriak direla. Batek uzten duena besteak aprobetxatzen jakin behar du, beste lekuetan egiten den bezala, ez gabiltza ezer berririk asmatzen.
A. Nola ikusten duzu herri komunikabideen bilakaera, batez ere, prentsa mallan?
A.L. Ahalegin handiak egin dira eta jendeak interes berezia agertu du. Oso fenomeno interesgarria izan da.
Harrera oso ona izan du orokorrean. Orain arte kaleratu den eztabaida izan da herriko edo eskualdeko infornazioa izan behar den. Agian, leku bakoitzean formula egokia topatzea izango da. Baina etorkizun handia duela uste dut, egunkari askok hurbiltasun hori irakurleari eskaintzen ez dutelako jakin. Bestetik, herri prentsa euskaldunak euskaraz irakurtzeko ohitukora zabaldu du eta bestela galdetu duela hiru urte edozein pertsona nagusiri ea bere burua euskaraz irakurtzen ikusiko lukeen. Publizitate mundua euskaraz mugitzea ere lortu dugu. Gaur egun, merkatariek ez dute galdetzen "'Arrasate Press'en publizitatea euskaraz egin behar dut?"
A. Euskalki eta euskara batuaren artean, zein uste duzu dela herri prentsarentzat egokiena?
A.L. Nere ustez formula egokiena batuaz idaztea da, baina inork ez du esan batua gauza itxia denik, eta idazten duenak euskalkiaren eragina izan behar du giro, esamolde, hiztegian... Hondarribian edo Arrasaten ezin da berdin idatzi. Baina ez naiz atzera jotzearen aldekoa, ez naiz euskalkietan idaztearen aldekoa. Euskalkiak jasotzearen aldekoa bai eta ahalegin handiak egin behar ditugu. Adibidez, aldizkarietako euskalki berdina duen jendeak batu eta erizpide batzuk jarri eta eskualdeko esaerak eta... benetan erabiltzen hasteko. Hor sekulako esperimentu politak egiteko aukera dago, komunikabide handi batean egin ezin daitezkeenak; baina hemen, "Arrasate Press"en egin daitezkeenak eta egin behar direnak, bestela denbora galtzen gabiltza. Neurria bilatzea da.
A. Nola ikusten duzu euskal prentsa orokorrean?
A.L Kopuruz behintzat izugarri handitu da, eta kopuru hori irakurtzen bada benetan adierazgarria dela uste dut. "Euskaldunon Egunkaria"ren fenomenoa oso positiboa izan da eta izan behar zuen laguntza ez edukitzea benetan tristea iruditzen zait. Egunkari bat nola mantendu behar den edo ez eztabaidan ibiltzea beste horrenbeste. Bestetik, nazio mailako egunkari batek eskaintzen ez duena herri aldizkariek eskainiko dute eta hori guk jorratu behar dugun bidea da.
A. Bertsolaritzan ibilitako emakume bakarrenetariko bat zara. Nola moldatu zara orain arte gizonezkoen iharduera izan den horretan?
A.L. Ni ondo sentitu naiz. Arazo gehiago izan ditut jendearen aldetik bertsolarien artean baino. Egia da bertsolaritzaren iharduera gizonezkoena izan dela. Eskemak apurtu ditut, ez emakumeen aldarrikapenak defendutu izan ditudalako, baizik eta emakumea naizelako eta emakume bezala pentsatzen dudalako. Nahi gabe.
A. Jendearekin arazoak izan dituzula esan duzu?
A.L. Bai. Behin herri txiki batean agure zahar batek esan zidan, "barkatu baina ni sekula ez naiz ohituko emakume ahots bat entzuten bertsotan". Nik oso ondo dakit bertso bera nik kantatu edo Sebastian Lizasok kantatzea ez dela gauza bera. Diferentzia nabarmena da. Eta horrek publikoarengan eragina baldin badu, edozein txapelketatan epaimahaian ere izango du, nahiz eta munduko epaimahairik objetiboena izan.
A. Berezia sentitu al zara?
A.L. Ez zait tratu berezirik eman, baina amorru handia ematen dit emakume naizelako bertso saio baterako deitu didatenean. Askotan deitu didate emakumeez osatutako bertso saioak egiteko eta beti ezetza eman dut.
A. Zergatik?
A.L. Alde batetik oso gaizki sentitzen naizelako, eta aukeratzeko posibilitatea dudan neurrian halako saioetara ez noala esango dut. Eta bestaldetik. ikusten dudalako bertsolaritzan ez dela egon emakume eta gizonen arteko desberdintasunik. Emakumerik ez da egon orain arte eta horregatik ez da modalitaterik egon. Gaur egun kirol guztietan emakume eta gizonen modalitateak daude, saski baloia, futbola... bertsotan ez da egon horrelakorik eta hori abantaila da, buru kontuetan berdinak garelako eta bertsotarako badaukagu nahikoa indar. Pentsatzen dut arriskutsua dela emakumeak bertso saioetan elkarrekin eta bakarrik jartzea, azken finean emakumeak bigarren mailan jarriko gaituztelako eta emakumeek ez dugu hori barkatuko.
A. Bertsolaritza matxista al da?
A.L. Bai, baina gizartea ere bada. Bertsolaritza atzeratuta dagoen arlo bat dela? Agian bai, baina hori gazteok aldatu behar dugu, ez emakumeok. gazteok baizik.
A. Badago gaur egun nesken harrobirik?
A.L. Ikusi besterik ez dago eskola arteko txapelketetan kopuruz oso antzera dabiltzala neskak eta mutilak... bertso eskola batzuetan neska gehiago daude. Txapelketen emaitzak ikusita ere neskak oso emaitza onak dituzte eta idatziz ere oso ondo... eta gehienetan emakumeak dira irabazle. Horrek zer edo zer esan nahi du.
A. Hainbeste emakume sartzeak aldaketak ekarriko al ditu? Bertsolaritzak ez al du berez aldaketa nahikorik?
A. L. Erreflexioa egiteko behar handia dago bertsolaritzaren inguruan. Kanpora asko zabaldu den fenomenoa da, komunikabideak orohar ematen dioten garratziaren eraginez. Bide berriak urratzen ari gara, gauza asko aldatzen... gauza asko daude aztertu beharrekoak eta Bertsolarien Elkartean eta bertsolarien artean sakontasunez aztertu beharreko eztabaidak.
Bertsolaritzaren funtzioa aztertu beharko litzateke, komunikabideetan eduki behar duen tratamendua, bertso eskolen papera ere aztertu behar da, artxibo bat egin beharra dago... mila gauza. Adibidez, Jon Sarasuaren jarrera Gipuzkoako Txapelketan lekuz kanpo atera zen. Ni sakonean berarekin ados nago baina formak eta lekua... ez dakit.
A. Buesaren formak onak al dira?
A.L. Gure gurasoek halako ahalegin eta esfortzu egin dituzte ikastolak sortzeko eta gu ikastoletara bidaltzeko... tristura ematen dit halako erantzukizunak dituen pertsonaia batek pentsatzen dituen gauza guztiak esateko ausardia izatea. Gauza bat da pentsatzea, baina harrigarria da duen karguarekin hain lotsagabea izatea. Izenik ez dauka eta dimisioa gutxi da halako tipo batentzat.
Xabier Letona

NORTASUN AGIRIA:
Aretxabaletan jaioa duela 25 urte. Bere bokazio frustatua masajista izatea da. Oso exigentea da bere buruarekin. Udalekuetan begiralea izan da baina azken bi urteetan ez da joan. Loreak, landareak eta umeekin jolastea ditu oso gustoko. Utopia asko ditu. Liburuen eperik gabeko itzulpenak egitea gustatuko litzaioke.
30-34

GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakHerri aldizArrasate Pr
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLOIDI1
PertsonaiazLOIDI1
EgileezLETONA1Komunikabid

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude