"Garbizale Izateagatik, Aukera Berriak Ez Nituzke Baztertuko"


1992ko martxoaren 08an
Jesus Mari Errasi, Arrasateko Korporazio Koopeartibaren Kongresuko eta Fagor kooperatiboko lehendakariari elkarrizketa
Jesus Mari Errasti
"Garbizale Izateagatik, Aukera Berriak Ez Nituzke Baztertuko"
Arrasate Korporazio Kooperatiboaren Kongresuko eta Fagor kooperatibako lehendakaria dugu Jesus Mari Errasti. Badirudi urte berriak hainbat aldaketa ekarri dituela antzinako Arrasate Talde Kooperatibora edo, behintzat, horrela adierazi zen joan den urteko abenduan egindako III Kongresuan. AKK benetazko talde enpresariala bihurtzea da haien asmoa.
ARGIA. Zergatik aukeratu duzue "korporazio" figura taldearen epe berria zabaltzeko?
J.M. ERRASTI. Orain arteko Arrasateko Talde Kooperatiboa indartu eta formalizatu nahi izan dugulako eta, merkatu ikuspegitik aztertuta, taldea hobetzea eta berrantolatzea nahi izan dugulako. Honen bidez, kanpo merkatuan batasun irudia izateko asmoa dugu. Hauxe da, epe luzera, gure estrategia. Azkenean, berregituraketa berri honi "Arrasate Korporazio Kooperatiboa" deitu diogu, amankomuneko helburuak, Zuzendaritza eta estrategia erabiltzen duten enpresen korporazioa garelako, baina kooperatikoa izaten jarraitzen dugu.
Korporazio berri honetan egin den aldaketarik garrantzitsuena eskualdeko taldeetatik talde sektorialetara eman dena izan da. Eskualdeko taldeek sektore berdineko enpresen arteko harremanak oztopatzen zituen edo behintzat, harreman honek zailak ziren. Askoz ere errazagoa da bezero, teknologia edota produktu berdina duten enpresen arteko harremanak. Horiek dira guk Talde Sektorialak deitzen ditugunak. Honek duen helburu garrantzitsuena da bezeroei eta merkatuei aktibitate enpresarial bakarra eta hobea aurkeztea. Prozesu honetan talde sektorialen eta eskualdeko taldeen abantailak hartzea nahiko genituzke.
A. Eskualdeen baztertze horrek eta sektorializatzeak, ez du ekarriko eskualdeen desoreka?
J.M.E. Kontuan izan behar da eskualde bakoitzak errealitate desberdinak bizi dituela. Herri batzuetako taldeak oso finkatuta daude, eta esperientzia luzea daukate ere. Eskualde batzuk dira besteak baino handiagoak dira... Nik uste dut bilakaera horretan arazoak ager daitezkeela, leku batzuetan, adibidez, sektore horiek ez direlako oso garbiak izango. Edo eskualdeko taldeak indar asko izanda eta afinitatea ez bada oso argia, aldaketa horrek ez ditu nahi bosteko abantailak emango. Gerta liteke baina prozesua geldia eta malgua izango da.
A. Zuzendaritza batua ere aipatu duzu. Zer suposa dezake halako estrategia batek? Ez al da autoritarismoa eta hierarkizazioa nolabait formulizatzea?
J.M.E. Ez Zuzendaritza bateratua aipatzen dugunean, ez du diktadura bat ezarriko dugunik esan nahi. Korporazioa, antolaketaz, aparte, batez ere, lehen aipatutako epe luzerako estrategian datza. Orain arte talde kooperatiboak hutsune batzuk betetzeko sortu ziren bezala, banku bat edo seguruak, beste euskarri hau asmatu dugu beste koperatibei eta abarrei laguntza eskaintzeko. Honen bidez, kasurako, inbertsioak ere bideratuko dira Kartera Sozietatea figurapean. Zentzu honetan, Kongresuko Komisio Iraunkorra gobernu organua izango da. Orain arte ere, gobernu organua egon da eta funtzio hori betetzen zuen.
A. Eta dena, batez ere, europar merkatu bakarrean irudi trinko eta bateratua emateko.
J.M.E. 109 kooperatiba bildu gara, bertan 20.000 pertsonak egiten dute lan eta aurreko urtean 300.000 milioiko fakturazioa lortu dugu. Hori nola aurkeztu datorren urtean? Merkatu bakarrean? Talde sektorial batzuk enpresa bakarra bailitzan aurkeztuko dira, produktu edota zerbitzu berdinak eskainiz, baina Taldeak, sektorialak eta denak, ekimen bateratuak aurkeztu behar ditu, denon interesen araberakoa.
A. Bestetik, efikazia enpresarialaz hitz egin duzue argi eta garbi azkenengo Kongresuan. Honek kapital enpresa klasiko baten itxura hartzen ari zaretela esan nahi du?
J.M.E. Ez, ez da hori. Azken finean, sozietatea izan edo kooperatiba izan, merkatuan bizirauteko konpetentea izan behar da. Efikaziaz hitz egiten dugunean horretaz ari gara, konpetentzia hori barneratzeko bitartekoak jartzeaz. Beste gauza bat da enpresa mota, bokazioa edota estiloa. Efikazia enpresa guztietarako baldintza eta exigentzia da. Oso printzipio politak izan ditzakegu baina efikazia eta errentabilitatea luzera egiteko beharrezkoa dira.
A. Bestetik, Euskal Herriko egungo krisi egoerak, automozioan edota erraminta makinan batez ere, nola eragin dezake prozesu horretan eta, etorkizunari begira, Korporazioan?
J.M.E. Egia da, prozesua aurrera eramateko bide onetik joan behar dugula, hau da, trabatu gabe. Krisi egoera hau ez da momentu egokiena aldaketak egiteko baina nik esango nizuke prozesua beharrezkoa dela, edo behintzat, etorkizunerako garantia eta aukera gehiago ekarriko dituela.
A. Hor ere, lehen aipatu duzun Kartera Sozietateak garrantzi handia izango du, inbertsioen bideraketaz arduratuko bait da.
J.M.E. Oraindik ez da gauzatu baina nahiko proiektu hurbila da. Oso egokia da hemendik aurrera edozer egiteko kapitalaren beharra izango dugulako, burutu beharko dugun garapena abiadura handikoa izango bait da, behintzat orain artekoa baino handiagokoa. Oraindik proiektua sakondu eta zehaztu beharko da baina badakigu egokia eta interesantea dela.
A. Ildo horretatik ere, Birmoldaketa Fondoa interesatea izango da doikuntza edo ajuste desberdinak jasaten ari diren Korporazioko enpresetarako.
J.M.E. Interkooperazio Fondo Zentrala korporazioko talde guztien figura da eta elkartasun irizpidepean eratu da, elkarren arteko laguntzarako, alegia. Funtzioari dagokionez, birmoldaketa jasaten ari diren enpresei laguntzea izango da fondo honen helburuetariko bat. Kooperatiba bakoitzak emaitza desberdinak dituelako eta kooperatiba baten egoteak horrelako abantailak izan behar ditu, hau da, elkar laguntza. Korporazioko koopetariba guztiek euren emaitzen %10 jarriko dute Fondoan, Lankide Aurrezki Kutxak ezik, azken honek %20 jarriko bait du. Honen helburua proiektu berrietarako, egoera larrietarako... diru fondo bat edukitzea izango da.
A. Zer gertatuko da Kontsellu Sozialekin eta Kooperatibisten Taldearekin?
J.M.E. Proiektua lehen aipatu dudanarekin justifikatu da. Enpresak nola antolatu merkatuan duten egoera hobetzeko, hau da, norabide enpresariala aurkeztu da. Justifikazio honek ez du esan nahi beste guztia desagertuko denik. Beti esan dugu gure aktibitatea enpresariala eta soziala izan dela.
Organuaren garapenari dagokionez ez dira gauza gehiegi formalizatu edo orrietaratu eta estatutuetan derrigorrezko organuak jarri dira. Lehentasunak eskematikoki zehaztu ditugu. Kongresuan ere, gai horretaz hitz egiten egon ginen eta ikusi beharko da sozio/langileek nola parte hartu behar duten proiektu berri honetan.
A. Perestroika kooperatibo honekin ez al da mugimendu kooperatiboa desideologizatzen?
J.M.E. Proiektua aurrera eramateko dauden lehentasunak edo baloreak dira ideologia. Momentu honetan ez gaude hori eztabaidatzen, baizik eta nola antolatu behar den taldea.
Garai horretan ez genekien Europarekin zer suertatuko zen. Gaur egun, beste ideia batzuk sortzen dira, beste aukera batzuk dituzu. Nik uste dut zerbait galduko dela bidean baina kooperatibismoak dituen parte hartze eta bizitasuna mantentzeko zein metodologia edota tresnak erabili behar diren aztertuko ditugu.
Beste errealitate bat bizi dugu gaur egun. Mundua zabaldu egin da eta orain arte nahiko originalak baginen estatu mailan, gaur egun originalak gara baina mundu mailan. Ez dakit zer sor liteke hemendik aurrera baina guk betebehar edo balore batzuk ditugu eta garrantzitsuenetarikoa barne demokrazia eta horrek dakarren interlana edo proiekzio soziala da. Baina nere beldurra da jarrera garbizale horiek mantentzeagatik garatzeko aukerak galtzea. Euskal Herri mailan, gai garen neurrian, lan egiteko konpromezua daukagu eta horretarako eta garapenerako beste alternatiba eta aukerak batzuk agertzen badira, nik ez nituzke baztertuko.
A. Orain arte Arrasate Talde Kooperatiboak bi zutabe nagusi izan ditu. Bata kontzentzu soziala izan da eta bestea potentzia finatzariaren metatzea. Bi zutabe horiek eutsiko diezue?
J.M.E. Nik uste dut baietz. Esan dudana, gure printzipioak edo ideologia galtzen ari al gara? Benetan, nik uste dut, galtzaile handiak izango garela horrelakoak galtzen ditugunean.
Myriam Gartzia

NORTASUN AGIRIA
1946 urtean jaio zen Aretxabaletan. 1963an hasi zen lanean Taldeko enpresa batean. Aretxabaletako alkatea izan da. Futbolzalea, Aretxabaleta taldearen partidu guztietara joaten da. Mendia izugarri gustatzen zaio, eta lagunekin basoerdiak edaten ere oso gustora ibiltzen da.
35-38

Gaiez\Ekonomia\Kooperatiba\MCC
Pertsonaiaz\ERRASTI3
Egileez\GARTZIA3\Ekonomia

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude