«Bidaietako argazkilaria baino gehiago, argazkiak ateratzen dituen bidaiaria naiz»


1992ko otsailaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Xabi Oterorekin argazkigintzari buruz
XABI OTERO
«Bidaietako argazkilaria baino gehiago, argazkiak ateratzen dituen bidaiaria naiz»
Txikitatik bidaietan hasi zen argazkilari honek eremu geografikoari dagokionez nahiko lan mugatuak egin ditu: Afrika, Kanada eta Euskal Herria. Baina hori erabaki pertsonala izan da. Pertsona lasaia eta baketsua iruditu arren, bere bizitzaren zuzendari eta antolatzaile bakarra izan da borondatez.
ARGIA. "Sahara" zure liburuko hitzaurrean agertzen denez, ilobak, gidaria eta "milquinientos"a hartu eta Tangerrera eraman zintuzten zuen amonak. Zortzi urteko mutikoa zinen, baina bidaiak zugan eraginik izan al zuen?
XABI OTERO.Gurasorik gabe joatea inportantea izan zela gogoratzen dut, baina horrelako bidaia egiteko gure amonak zituen zergatiak ez ditut inoiz jakin; Baztangoa zen, eta ez zuen bidaiatzeko ohiturarik. Bere txokotik ezer gutxi atera zen. Batzuetan Madrilera joaten zen gure ama bisitatzera. Eta bat batean, Andalucia eta Afrikarantz abiatu zen iloba guztiekin. Ez dut inoiz ulertu zergatik aukeratu zuen Afrika, zeren eta berak beti kontatzen zuen mairuek gerra garaian egin zutena, oilaskoak jaten zizkietela eta abar. Eta gero, bera Afrikara joan zen mairuak berriro ikustera. Auskalo zer zuen emakume honek buruan! Oso bitxia zen.
A. Zer gogoratzen duzu bidaiaz?
X.O. Hamabost egun egon ginen. Gogoratzen dudan lehenengo bidaia da, eta argazki makina eraman nuen. Oso txikia zen, baina argazki batzuk atera nituen, nahiz eta gero ia ezinezkoa izan ezer ikustea. Baina bidaiak hunkitu egin ninduen. Gero, Afrika berraurkitu dut, eta askotan joan naiz. Lehen bidaia hartan ere, argazkilaritza bazen neretzat zerbait, nahiz eta inkonszientea izan.
A. Nola hasi zinen argazkiaren munduan?
X.O. Gure etxean aitak eta aitonak argazkizaleak ziren eta horregatik kamerak eta filmagailuak betidanik ikusi ditut etxean. Gure aitonak Amerikatik 16 milimetrotako filmagailua ekarri zuen. Behin anaiak argazki makinetako katalogo bat ekarri zuen etxera eta ni hori ikusi ondoren argazki makina eskatzen hasi nintzen, Erregeen egunerako, ahal izan nuen aldi guztietan... baina ez nuen lortzen. Lehena Londresen lortu nuen 14 urterekin, Kodak Instamatic bat. Baina lehenengo kamara 18 urterekin erosi nuen. Lagun batek Canariasetik ekarri zidan eta 7.000 pezeta ordaindu nuela uste dut. Madrilen soziologia lehenengoz eta gero kazetaritza ikasten hasi nintzen bitartean, argazkiak egin eta agentzietara bidaltzen nituen. Azkenean horrek emaitzak eman zituen, eta gero eta argazki gehiago eskatzen zizkidaten. Segidan bidaia bat antolatu zen Afrikara. Ikasketak utzi eta argazkiak egitera joan nintzen. Gainera, basamortua lehenagotik ezagutzen nuen. Bueltatzerakoan, inor ez ezagutu arren, irudigile eta argazkilari lanetan hasi nintzen. Hasieran Amnistiaren Aldeko Batzordeetarako zerbait egin nuen. Donostiako Etor argitaletxean, "Punto y Hora"n eta «Egin» egunkarian egin dut lan. Denetarik egin dut.
A. Noiz atera zenuen lehen liburua?
"Ohian bat, murgildurik" 1984ean argitaratu nuen. Honen ondoren beste liburuak atera ditut, baina ez dira nahikoa bizitzeko, eta horregatik beste hainbat liburu enkarguzkoak izan dira (Eusko Jaurlaritza, Iruñeko Udala eta Diputazioak). Zure liburuak saldu egingo direla pentsatuz kaleratzen dituzu eta ez da horrela gertatzen. Liburuek 6.000 pezeta balio dutela ikustean, jendeak oso garestiak direla erranen dizu, baina gero afari batean berbera ordaintzea ez zaie inporta. Hau hezkuntza arazoa da. Nik jendearen mentalitatearen aldaketa gertatzea espero dut.
A. Liburuak zuk zeuk argitaratuta libreagoa zara?
X O Lana gustora egiteko balio dute. Gogoko duzun gaia hartu eta errealitatea bihurtzen duzu. Bestela, argazkiak egiten eta biltzen urteak pasatzen dituzu baina artxibategian egonda ez dute ezertarako balio. Beste batek nere liburuak kaleratzea itxaron beharrean nik argitaratzea erabaki dut. Gainera enkarguzko lanak belaxka dabiltzanean, liburuen sostengua geratzen zaizu aurrera segitzeko. Horrez gain, buruan dauzkazun proiektuetan pentsatzeko eta prestatzeko denbora duzu. Nere liburuak eginez stressa neregandik urruntzen dudula uste dut. Independentzia ematen dizu. Bakarrik liburu hauek egitean kontrolatzen dut prozesu osoa.
A. Nola aukeratzen dituzu liburuen gaiak?
X O Oso erraza da. Ez dut aukeraketa egiten. Gaiak leku ezagunetara mugatuta daude. Hau da, ezagutzen ditudan lekuetan egin ditzaket argazkiak, eta oraingoz Afrikan eta Kanadako Labrador-ean egon naiz soilik. Beraz, nere liburuak leku hauetan dautza. Indiara joango banintz, hurrengo liburua India titulupean ager daiteke baina momentuz hori ez da gertatu. Hala ere leku guztietan jendearekin harremanetan jartzea bilatzen dut. Hemengo artisauekin askotan egoteak beste kulturetako pertsonekiko erlazioak erraztu dizkit, zeren eta langile hauek oso bitxiak direnean lana izaten bait da beren konfidantza lortzea.
Argazki onak egiteko giro egokia lortu behar duzu, eta hori pazientziaz egin behar da. Herri bakoitzaren tradizioak eta ohiturak errespetatu behar dira. Maliko peuleak edo Labrador-eko jendeak zure presentzia onartzeko denbora behar du. Dena dela, eta galdera erantzuteko, gaien aukeraketak pertsonen izaerarekin zerikusia daukala esango nuke. Neri Afrika eta Kanada gustatzen zaizkit.
A. Zertara joaten zara?Argazkiak ateratzera edo bidaiak egitera?
X.O. Ni bidaiaria naiz batez ere, eta han nagoenez argazkiak ateratzen ditut. Orain dela gutxi hamabost egun pasatu genituen Londresen eta ez nuen argazki bat ere atera, nahiko alferra naiz.
A. Enkarguzko liburuen artean zein da gehien gustatu zaizuna?
X.O. Esaterako "Iruñea Pamplona" liburua enkarguzkoa zen eta nik argazkiak bakarrik kontrolatzen nituen. Beste guztia haiek erabakitzen zuten. Horregatik, Diputazioaren lurralde ondareei buruzko liburua egitean gustorago ibili nintzen, nahi nuena erakusteko askatasuna nuen eta. Baina gehienetan epeen barnean eman behar dituzu argazkiak, eta une horretako nagusiak gauzak bere erara egiten behartzen zaitu. Emaitza egokia da, baina ez da nere baitakoa.
A. Zein duzu proiektu hurbilena?
X,O Maliri buruzko liburua egin nahi nuen, baina Labradorrera itzultzeko gogo handia daukat. Hango herri txiki bateko eskimalei (inuitak) argazkiak egin nahi dizkiet, bi gizonei bereziki, aintzinako ohiturak eta tradizioak gordetzen dituzte eta: lerak txakurrez daramatzate, egurra lantzen dute... Inuitak aurkitzea Euskal Herriko upelgileak topatzea bezain lan zail eta neketsua da. Beste proiektuen artean, Baztan eta Euskal Herriari buruzko liburuak izango lirateke. Oraingoz bakarrik burutazioak dira baina gustora egingo nuke Euskal Herriari buruzko liburua, paisaiak eta hainbat gauza erakutsiz. Gainera, orain arte ez da gauza handirik argitaratu arlo honetan. Schommerrek egindako liburua besterik ez dago, eta neri ez zait asko gustatzen.
A. "Otero" estiloa sortu duzu?
X.O. Ez baina nere obra ezagutzen dutenek identifikatu egiten dute. Badakite nere argazkiak lasaiak eta giro txukun eta koloretsukoak direla, eta orduan "Otero" estilokoak direla esatea ez da zaila.
A. Zure argazkietan garai batean, ``Sahara" argitaratu zenuenean hain zuzen, muntaiaren teknika askotan erabiltzen zenuen. Honegatik kritika asko jaso zenuen, ezta?
X.O. Nik ez dut inolako arazorik argazkiak manipulatzeko orduan. Gogoa badut edo horrela ateratzea erabakitzen badut, egin egiten dut eta kito. Batzuek kritikatu naute, baina gero horiek muntaia erabili izan dute. Tontakeria bat da, zeren zuri beltzez lan egin arren, errebelatzerakoan, beti nolabaiteko manipulazioa gertatzen da grisen tonoak erabakitzerakoan. Jende asko dabil muntaiak egiten jakin gabe, eta hori bai dago txarto.
A. Zuri beltzez edo kolorez?
X.O. Kolorea eta diapositibak. Zuri beltzez ez dut ia ezer egin. Hasieran erabiltzen nuen dirurik ez nuelako, baina kolorea nahiago dut dudarik gabe. Marrazkietan ere kolore urdinak izugarri gustatzen zaizkit.
A. ``National Geographic" aldizkariarekin noizbait lan egin duzu?
X.O. Ez, eta orain ez lidake hainbesteko zirrararik sortuko haiekin lan egiteak. Labradorren egon nintzenean aldizkari honetako argazkilari eta tekniko batekin topo egin nuen. Haiek erreportaia bat prestatzen ari ziren, eta egin zituzten 15.000 argazkietatik aldizkarian 7-8 besterik ez ziren agertu. Gainera, argazki batzuk eskatzeko deitu zidaten. Argazkilariaren erreportaia urpekoa zenez, ez zuen beste motako argazkirik atera. Eta ez zen argazkilariaren errua izan, aldizkariarena baizik. Nere kabuz joatea nahiago dut.
Amaia Nabaskues
NORTASUN AGIRIA
1953ko irailaren 30ean Iruñean jaioa baina izatez San Adrianekoa da
Herri txikietako plastikozko frontoi berriei amorru handia die, apurtzaileak direlako
Bere artxibategian 12 000 diapositiba inguru dago
Argazkilarien artean Peter Turner eta Mapplethorpe aipagarri ditu baina izen askorik ez daki
Iruñetik ihes egingo du apirilean, eta bere txoko berria Baztan bailaran dago
Kotxe istripu larriaz errekuperatzen ari da
Argazkiak ez ditu berak errebelatzen
34-38

GaiezKulturaArteaArgazkigintArgazkilar
PertsonaiazOTERO1
EgileezNABASKUES1Kultura

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude