«Surimiarekin eginiko angulak produktu sintetikoa dira»


1991ko azaroaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juan, Aginagako enpresa angulazale bateko kontabilitate arduraduna
«Surimiarekin eginiko angulak produktu sintetikoa dira»
ARGIA.- Dirudien bezain beste diru ematen al dute angulek?
JUAN. Ez, zeren eta gastu asko eskatzen dituzte haztegiek eta mantenimendu instalakuntzek. Gainera, guk arrantzaleei ordaindu behar izaten diegu, eta gero eta diru gehiago eskatzen dute. Arazoa urteen poderioz larriagotzen doa, ez bait dago ia angularik.
A. Hala ere, ez alda neurririk gabeko salneurri batzuetara heldu azken urteotan?
J. Nik uste dut salneurria ekoizpen gastuen arabera ez dela gehiegi puzten. Angulek lan eta gastu asko eskatzen dituzte. Guk ere zerbait irabazi beharko dugu.
A. Angulazale askok itsaskiekin gehitu dituzte beren negozioak.
J. Bai. Egiten diren instalazio guztiak egin ondoren ez bait da errentagarritasunik lortzen angulekin lanean aritzen zaren hilabete laburretan. Beste zerbaitetarako aprobetxa daitezke haztegiak.
A. Surimiarekin eginiko angula kaleratu behar dute orain. Zer deritzozu horri?
J. Egia esan, produktua kalean ikusí arte ezin da ezer esan. Baina hala ere, produktu sintetikoa da, eta ez dut uste benetako angulak berdintzea lortuko duenik. Merkeagoa izango da, bai, eta horrek bere eragina izango du gure bezeroen kopuruan. Baina ez dut uste kalitatea berdina izango denik.
A. Zein dira zuen bezero nagusiak gaur egun?
J. Estatu espainiarrekoa, beti bezala. Baina Estatu Batuetara eta Hego Amerikara ere angulak bidaltzen ditugu. Azken lurralde honetako bezeroek gainera potoratutako angulak eskatzen dizkigute. Guk, noski, ez dugu horrelakorik.
A. .Nola egiten duzue banaketa?
J. Kamioi multzo bat daukagu hemen inguruan ibiltzeko. Angulak urrutira bidali behar direnean, hegazkinak eta trenbide sareak erabiltzen ditugu.
A. Nolakoa da hemen gehien kontsumitzen den angula?
J. Hemen gehien jaten dena marra beltzeko angula lodia da. Oso goxoa da, eta haztegietan denbora dexente mantendua izaten delako azaltzen zaio marra beltz hori. Amerikako bezeroek, aldiz, nahiago izaten dute marra zuriko angula lodia. Ez da hain fina izaten, baina ez dakit zergatik, nahiago izaten dute.
Amagoia Iban
32

GaiezEkonomiaIndustriaJangaiak
EgileezIBAN1Ekonomia

Azkenak
Eguneraketa berriak daude