«Itsasoa ez da garaitzen, erabili egiten da»


1991ko uztailaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Luis Ugarte itsas gizonari elkarrizketa
JOSE LUIS UGARTE
«Itsasoa ez da garaitzen, erabili egiten da»
Boc Challengen, bakarkako nabigazio lasterketan parte hartu du Jose Luis Ugarte getxotarrak. 62 urte dituela, 140 egun, 16 ordu, 31 minutu eta 11 segundutan munduari bira eman dio eta epealdi honetan itsasoa izan da bere lagun bakarra. Munduko lasterketa gogorrenean zegoelarik, lau ordu lo egin ditu egunero, 5.000 kaloria irentsi ditu, hagin bat galdu zuen brankako strayak aurpegian jo zionean, balea batekin topo egin zuen, icebergsen artean ibili da erruleta errusoaren antzera... Juan Sebastian Elkanoren jarraitzailea.
ARGIA. Zer ikasi behar da bakarka munduari bira emateko?
J. L. UGARTE . Esperientzia handia izan behar da. Boc Challenge lasterketa egiteko, nik, aurretik, beste lasterketa ozeanikoak egin ditut. Lehendabiziko lasterketa, bakarka egin nuen lehenengoa, 1979an izan zen. Ordutik hona bost lasterketa ozeanikoetan parte hartu dut, hau da, Atlantiar Ozeanoa zeharkatu dut, bakarrik eta honelako itsasuntzi batean.
Beste hainbat gauzetan bezala, ezin da goitik hasi eta Boc Challenge oso gogorra, konplexua eta esperientzia handia eskatzen duen estropada da.
A. Baina, zu lehendik ere marinela zinen.
J. L. U. Bai. Ni merkatal marinela izan nintzen 40. hamarkadatik 1960 arte. Gero itsasoa utzi eta negozio bat eratu nuen lehorrean, itsasuntziekin zerikusia zuena. Baina, itsasoaren etzipena dela eta, mota honetako lasterketetan parte hartzen hasi nintzen.
A. Noiz erabaki zenuen Boc Challengen parte hartzea?
J. L. U. Lasterketa hau 1982an hasi zen. Ordurarte lasterketarik gogorrena Plymouthtik Newporterainokoa zen. Honetako partaideek hura oso erraza eta beste zailago eta luzeago bat antolatu behar zela pentsatu zuten. Niri, hasieran, erokeria zela iruditu zitzaidan, une horretan, lasterketa mota hanetan parte hartzen duten itsasuntzi berezi hauen gida sistemak, hau da, itsasuntziaren kontrola, lema automatikoak, etabar... ez zirelako oso onak, haizezkoak ziren eta ez zuten emaitza onik eskeintzen. Dena den, lasterketaz oso interesatua nengoen eta 1 986an errepikatu zenean pentsatu nuen hurrengoan parte hartuko nuela.
Argi dago, nire lagun guztiek bertan parte hartzen dute, elkarrekin urtetan ibili gara estropadetan eta bertan egon behar nintzen. Lana eta negozioak utzi nituela, une hau aprobetxatuz, "orain da egiteko momentua eta egingo dut", esan nion neure buruari.
A. Eta, nola lortu zenuen azpiegitura, itsasuntzia, parte hartzeko diru laguntza?
J.L.U. Ez zen oso zaila izan. BBVri proposatu nion Bilboko edo behintzat euskal enpresa baten diru laguntza jasotzea gustatuko litzaidakeela eta ez nuela nahi Banco Santanderengana jo diru laguntza hau eskuratzeko. Badirudi, honek min apurtxo bat egin ziela eta, bestetik, BBVko lehendakaria itsas klubeko bazkidea denez, Administrazio Kontseiluan hitz egin eta gero, eta propagandistikoki interesgarria zela ikusita, onartzea erabaki zuten. Gainera, nik aurkeztutako aurrekontua ez zen gehiegizkoa, lasterketa honetan parte hartzen duten besteekin konparatuz. BBVek Expo 92en inbertsioak egin dituenez, azken hauek ere sartu zuten. Dena den, Expokoek ere, gauza oso interesgarria bezala hartu zuten, eurek ere itsas abentura bat ospatzen dutelako, Colonen bidaia. Itsas ekintza hau zela eta, pentsatu zuten munduari bira ematen dion lehengo euskal marinelak, Juan Sebastian Elkanoren garaitik, V mendeurrena gogoratzeko oso era egokia
A. Munduko itsaso guztiak garaitu dituzu?
J L.U. Ez. Itsasoak ez dira garaitzen. Hori da irakurleak erakarri nahi duen kazetari baten esaera. Ez, itsasoak ez dira garaitzen. Itsasoa erabili egiten da. Itsasoa izan da betidanik erabilgarria, aintzinean lehorreko bideak onak ez zirenean itsasoa zen merkantziak edo pertsonak garraiatzeko biderik erabiliena. Horregatik diotsut, nik ere erabili egin dudala, itsasoa eta haizea.
A. Lasterketaren zein unetan esan zenuen "ezin dut gehiiago"?
J.L.U. Definitiboki ez nuen inoiz esan. Capetownen (Cuidad del Cabo) sartu nintzenean itsasuntzian aberia garrantzitsua izan nuen oso atzeratuta gelditu nintzen, orduan pentsatu nuen bidala jarraitzea baina lasterketatik aparte, nire kabuz. Egin behar nuen gauza bakarra hornizio nahikoak eskatzea zen. Baina, beno mementuko gauza izan zen.
A. Balea batekin topo egin, icebergsen artean gidatu... benetan esaten diduzu ez zinela inoiz egon etsitzeko zorian?
J.L.U. Ez, ez da egon ezer horrela pentsatu arazi didana. Kontatu dizudana ezik. Itsasoa bare zegoen, desmoralizatuta sentitzen nintzen, betidanik oso estropada onak egin ditudalako eta orduan atzeratuta nengoen. Egia esan, zorte txarrak eragindako desmoralizazio momentua izan zen.
A. Oso optimista zara, hainbat abentura pasatuta...
J.L.U. Beno, bai, egia esan lasterketa mota hauetan parte hartzen dugunok oso optimistak gara, ez gara erraz adoregabetzen. Pertsona bereziak gara, eta esaten dizut, une hura ere segituan pasatu zen, gero hobeto pentsatuta, esan nuen, "a zer tontakeria".
A. Borrokalariak?
J.L.U.- Bukatu arte.
A Eta zein izan zen unerik zoriontsuena?
J. L. U. Etxera heldu nintzenean. Buena Esperanzako Lurmuturra, Hornoseko Lurmuturra eta Leewin Lurmuturra pasatu bakarka, belauntziz, eta hori eginda etxera edo Newportera heldu nire bizitzako momenturik garrantzitsuenetarikoa izan da.
A. Lasterketa honetan parte hartu duen lebendabiziko euskalduna izan zara, horrek zerbait suposatzen du?
J.L.U. Ez. Lehendabizikoa izateak ez. Garrantzitsua da egitea aberia aipagarririk gabe, arazorik gabe eta abandonatu gabe. Atera ginen 25tatik, 18 heldu ginen, hau da, 7k abandonatu zuten. Heldu garenok zorte handia izan dugu, adibidez Indiako hegoaldean gutako askok bertan gera gintezkeelako. Naufragatzea oso erraza zen, baina zortea izan dugu. Amaitzeaz oso asebete sentitzen naiz.
A. Suposatzen dut honelako lasterketa batek azpiegitura izugarria behar duela, itsasuntziari zein lehorreko logistikari dagokienez.
J.L.U. Bai. Adibidez, itsasuntzia bereziki bakarkako lasterketa mota hauetan parte hartzeko egina dagoelako. Oso garestia da, erabiltzen diren materialak oso garestiak direlako.
. Adibidez?
J.L.U. Materialak oso sofstikatuak dira, sofistikatuenak ez izan arren. Lasterketan parte hartu duten itsauntzi batzuek sofistikatuenak erabili dituzte. Teknologiaren karrera bada mugagabeko lasterketa.
Itsasuntzi honek, bost sei bat urte izango ditu eta ondorioz, zaharkitua dago.Lasterketa irabazi dutenek oso teknologia aurreratua erabiliaz aparte, bi edo hiru urteko itsasuntziak dira, pisu gutxiagokoak eta bizkorragoak.
A. Eta lehorreko logistika?
J.L.U. Oso garrantzitsua da. Adibidez lehenengo etapan, Newportetik Cape towneraino, teorian itsasuntzia Newportetik ateratzen denean perfektoa dago. Gero, bidean, gauzak apurtzen doaz, eta gauza horiek ahal den bezala konpontzen dituzu, baina Capetownera heltzen zareneko itsasuntzia untsituta dago. Forman jarri behar da dadin.
Itsasuntziari dena eskatzen diogulako, maximoa, dozein egoeratan abiadura handiena eskatzen diogu, adibidez ekaitzak erabiltzen ditugu abiadura handiagoa lortzeko. Eta itsasuntziak guzti hau sufritzen du. Orduan, lehorrean itsasuntzia konpontzeko norbait egotea beharrezkoa da, eta baita mota guztietako tresna aurreratuak ere.
A. Hainbeste tresna modernok, ez dio nabigatzeari lilura kentzen?
J.L.U. Bai, betidanik horren kontra egon naiz, baina orain nahiko etsituta nago. 1983ra arte honelako tresnak erabiltzea estropadetan debekatua zegoen, baina iparramerikarrek, azkenean lortu zuten arriskua gutxitzen zela atxakiarekin. Orain denok erabiltzen ditugu, norbaitek ez baditu erabiltzen desabantailan dagoelako. Adibidez, portura heltzerakoan lainoa badago, aintzinako metodoa erabiliz, marinel onena sartuko da lehenago eta postuak irabaz ditzake. Orain, tresna hauek erabilita lasterketa ez dago marinelaren esku, teknologirenean baizik.
A.- Ez al da tristea hainbeste egun itsasoan bakarrik egotea?
J.L.U. Guztiok egin duzu noiz bidaiaren bat bakarrik, ezta?
A. Ez
J.L.U. Ba egin ezazu eta ea bueltatzen zarenean galdera berdina egiten didazun.

NORTASUN AGIRIA
Munduari bira ematea gustatuko litzaioke Juan Sebastian Elkanoren bitartekoekin
Hurrengo proiektua, munduari bira ematea, baina geltokirik gabe
Bere kolorea itsas urdina da
Lehorrekoa baino itsasokoagoa da Jose Luis Ugarte
Bela gabeko itsasuntzia, beso gabeko pertsona da
Itsasoari errespetoa zor diogu, ez beldurra

Myriam Gartzia
34-38

GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazUGARTE4
EgileezGARTZIA3Kirola

Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude