«Madrilek, transferentziak ukatuta, motzean lotua du Eusko Jaurlaritza»

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Imanol Murua, Gipuzkoako diputatu nagusi ohiarekin Autobiaz eta EAz.
Imanol Murua, Gipuzkoako diputatu nagusi ohia:
«Madrilek, transferentziak ukatuta, motzean lotua du Eusko Jaurlaritza»
Urte asko egin ditu Imanol Muruak politika munduan, hamazazpitik gora. Baina diputatu nagusi aukeratu zutelarik, Irurtzun-Andoain autobidearen gatazka sortu zenetik egin da, akaso, famatuen. Gipuzkoako diputatu nagusi ohiari pasatu zaizkio hasierako haserreak, eta urteotako gozo eta mingotsak oporretan ahaztu nahi doitu. Eli Galdosi utzi dio aulkia.
ARGIA. Nondik uste duzu joko duela hemendik aurrera autobidearen arazoak?
IMANOL MURUA. Lehengo erizpideari segitu beharko liokete nere eritziz. Hori argi zegoen lehen ere; Batzarre nagusietan bildutako indar politiko guztiak ados ginen. Aurki diputaziora helduko direnekin bilera egitekoak gara. Adjudikazioen nondik norakoak eta zergatiak ikusi beharko ditugu. Nere aldetik, adjudikazioak egin ez balira, korporazio berria sartu eta gauzak berriro aztertzen hasiz gero, uda pasatuko zen ezer egin aurretik. Datozenek oraingoa baino sistema hobea bilatu nahi badute, guk planteatzen dutena aztertuko dugu, eta koherente izaten saiatuko gara.
A. Eli Galdosek trazadua ez zuela ezagutzen esan zuen diputatu nagusi izendatzerakoan...
I.M. Gero aklaratu zuen. Neri harritu zitzaidan, trazadua denok ezagutzen bait dute batzarreetatik. Ez zuen hori esan nahi, baizik eta azken adjudikazioa eta gora behera horiek ez zituela ezagutzen.
A. Istiluak areagotu egingo omen dira.
I.M. Kontuan izan behar da trazadoa pasatzen den lekuetan, udal gehienak konforme daudela. Denak ez badira ere, gehienak ez dira trazadoa aldatzeko gogoan. Espropiazioetan ez da bat ere arazorik izan. Hauteskundeetan trazadoaren alde zeudenak goraka egin dute. Beraz, istiluak sortu nahi dituenak sortuko ditu. Nork bere jokaera dauka. Lurraldeak bere posturak ditu, eta bukaera arte defendatuko dituela uste dut. Gauzak gogortzen badira, hilketarik balego edo bonbak... Lurraldeak zer pauso eman behar duen aztertu beharko du, eta diputazio eta batzarre nagusietan haiek hartzen duten posturaren arabera hartuko dugu guk ere gurea.
A. Hain argi baldin baduzue autobide ofizialaren aldekoa dela gehiengoa, zergatik ez duzue erreferendumik nahi?
I.M. Askotan esan dugu arrazoia. Garbi dago zeintzu dauden autobidearen alde eta zeintzu kontra. Kontrakoek, HBk eta Lurraldeak demagun, indar handia dute, hauteskundeetan ikusi ahal izan den bezala, baina aldekoek askoz handiagoa dute. Egindako sondeoek garbi adierazten dute erreferenduma eginda ere, autobidearen aldekoa litzatekeela gehiengoa. Baina ez dut uste erreferenduma egin behar denik. Prezedenteagatik alde batetik eta lege aldetik bestetik. Beste herrietan, erreferendumak, parlamentuan jokoan dauden indarren artean oreka handia dagoenean, edo zalantza handiak daudenean egiten dira. Ez da hemengo kasua. Horretarako erreferenduma egingo balitz beste gauza askotarako ere egin beharko litzateke. Zergatik ez erreferenduma Bilboko portuarekin, edo Anoetako estadioarekin, beste errepideren bat egin behar denenan... Erabaki guztiak erreferendum bidez hartu behar al dira?
A. Diputazioari transferentziak ukatu izan zaizkio...
I.M. Ez da horrela. Transferentziak Eusko Jaurlaritzari ukatzen zaizkio. LTHren bidez argi dago transferentzietatik zer den diputazioarena eta zer Eusko Jaurlaritzarena. Gakoa ez da diputazioari transferentziak ukatzea. Gakoa da gure komunitaterako oso inportanteak diren transferentziak ukatzea, behin transferituta, diputazio eta Eusko Jaurlaritzaren artean ez da arazorik. Madrilek ukatu egiten dizkigu, ez dizkigu transferitu nahi. Urarena, esate baterako, oso garrantzitsua da, ez diru aldetik bakarrik, baita planifikazio aldetik ere. Hemen urtegi bat edo saneamendurako obra bat egin nahi denean, Madrilek eman behar digu baimena. Urtebete behar izaten da obrak hasten diren arte. INEM ere oso garrantzitsua da, langabeziari aurre egiteko dugun armarik inportanteena. Gu hor gabiltza dirua jarri eta ahaleginak egiten, baina INEMek transferitu beharko luke dirua. Transferentzia garrantzitsuak daude gure etorkizunerako ezinbestekoak direnak. Orain arte ez dira konpondu Eusko Jaurlaritza eta Madril. Nere ustez, Madrilek ez ditu transferentzia horiek esportatu nahi.
A. Diputazioa estu da beraz.
I.M. Ez da diputazioa estu dabilena, baizik eta Eusko Jaurlaritza. Madril, transferentziak ukatuta, motzean lotua du Eusko Jaurlaritza. Azken urteetan ez da transferentziarik izan, behar beharrezkoak zaizkigula esanda ere.
A. Zer etorkizun ikusten diozu hirukoitzari?
I.M. PSOEk egin dituen deklarazio guztien arabera, argi dago hankaz gora jarri nahi duela hitzarmena. Ez dirudi hiru alderdien artean interes hori dagoenik. Buruzagi guztiek esan dute hirukoitza sakondu eta indartu egin behar dela, baina EAJ-PSOE hitzarmenak ez du ezertarako ere lagundu. Gauzak zaildu egin ditu. Garbi dago PSOEren jokoa zein den, nahikoa da egunotako egunkariak irakurtzea zer jokotan ari den ikusteko. PSOEk, bera jartzeko bota nahi du hirukoitza hankaz gora. Horixe bakarrik faltako litzaiguke.
A. Ajuria Enean orduan bada nahikoa saltsa.
I.M. Ez naiz aspaldian izan bertan, baina badakit eztabaida handiak dituztela. Nahikoa inhokerentea izan da dena. Gobernu hirukoitza genuen Gasteizen, bestalde Gipuzkoan ere gobernu hori lasai egiteko moduan ginen, gobernabilitatea segurtatzeko moduan. Hemengo iskanbila EAJk diputatu nagusia nahi zuelako gertatu da. Ramon Jauregik hala azaldu zuen "EI Mundo"n! EAJk obsesioa zuela horretarako. Jon Esnal Batzarre nagusietako lehendakariak ere, horixe bera esan zuen. Ez dakit zeintzuk diren arrazoinak hirukoitza ez sinatzeko. Ez zait iruditzen gobernabilitaleagatik denik, inolaz ere. Ez dirudi horrela gobernabilitate handia lortu dutenik. Araban oraindik borrokan dabiltza, eta hemen ere gobernabilitate askoz ere gutxiago lortu dute hirukoitzarekin baino. Donostian zer esanik ez. Hori marka askoz ere handiagoa izan da.
A. EAri ez al zaizkio Eusko Jaurlaritzako karterarik ingratoenak tokatu?
I.M. EZ nuke hala esango. Behar bada zailenak tokatu zaizkio. Oliveri hor ari da borrokan, egoerari buelta eman ezinik. Baina nik badut itxaropena. Oliveri ezagutzen dut eta dagoen jendearen ahalmena ere ezagutzen dut. Gauzak konponduko dira piskanaka.
A. Ez dago bere esku bakarrik konpontzea.
I.M. Diru mugak izaten dira alde batetik eta bestelako oztopoak ere badira. Zeintzuk justu ez dakit. Bat behintzat, aurretik datorrena. Lehen sozialistak egonak dira, eta lehendik hartutako erabakiei buelta ematea ez da bat ere erraza. Garbi dago sozialistek duten ikuspegia eta guk edo Oliverik daukaguna ez direla berdinak. Baina hori ez dago aldatzerik egun batetik bestera. Nik itxaropen handia daukat. Herriarentzat hobeto dago Heziketa Oliveriren eskuetan sozialisten eskuetan baino.
A. Itxaropentsu zaude, baina ingurua erdalduntzen ari dela dirudi.
I.M. Azkenengo paktuen ondotik nabaritu da hori. Gure gizartea plurala dela diote denek. Baina pluralitate horretan, Gipuzkoan eta Bizkaian gehiengoa abertzalea da. Paktu honen bidez abertzalea ez den alderdia indartzen badute, eurek bezala pentsatzen dutenak ere indartu egiten dira. Horrek esan nahi du españolismoa indartzeko posiblitateak daudela. Ez zuten horretarako aukerarik abertzaleak bildu izan bagina, eta herriak nahi zituen hitzarmenak egin izan bagenitu. Oraindik ere nabari da haserrea kalean. Gehiengoak nahiago zuen abertzaleak indartzea eta hori posible zen.
A. LAn ere badituzue eztabaidak HBrekin biltzeko aukera zela eta.
I.M. Ez. Haserreak eta, noski azaldu direla. HBrekin ditugun diferentziak kenduko balira, eta hori ez dago gure eskutan, dudarik ez dago. Guk gauza asko eta asko ditugu HBrekin batera egiteko modukoak. Baina gure batzarrean erabakia oso garbi geratu zen. Hilketak dauden bitartean eta kondenatzen ez dituen bitartean, geuk aukeratutako instituzio demokratikoen erabakiak onartzen ez dituen bitartean, argi dago erabakia. Noski, ez dizut esango asanbleatan denak berdin pentsatzen dutenik, behin debatea egin ondoren erabakiak hartzen dira, eta erabakia argi eta garbia izan zen.
Asko sentitzen dut gertatzen ari dena. Ni neu abertzalea sentitzen naiz, eta beste askok ere ni abertzalea naizela sinisten dute, HBkoek ere bai. Muga horiek salbatzen saiatu beharko dugu denok, bai guk eta bai haiek. Horri irteera emanez gero, nik ez dut eragozpenik. Bestela, HBrekin diputazio honetan dugun eztabaida bakarra autobidearekin izan dugu. Euskararen inguruan eta, berdin pentsatzen dugu. Izango dira HBko batzu ni baino euskalzaleagoak direnak eta eta nik baino gehiago defenditzen dutenak... baino gutxi!
Autobiaren gatazka sortu zen arte oso adiskidea nintzen HBko batzurekin. Gatazka honekin gauzak okertu egin dira. Nik ez dut ezer Elkororen kontra. Berak ere ez dut uste nere kontra ezer pertsonalik duenik. Bakarrik, postura desberdinak ditugula autobiaren arazo honetan eta ETAren biolentziaren horretan. Ni neu izango nintzateke pozarik handienetarikoa hartuko lukeena muga horiek gaindituko bagenitu.
A. Zer etortizun du EAk?
I.M. Orain oposizioan egongo gara, eta ahal dugun bezala eta dakigun bezala egingo dugu. Oposizioan gauzak zailak dira, baina gu lanean ohituta gaude. Gure proiektuak aurrera eramateko asmotan gara.
Garbiñe Ubeda
"Hitzarmenen bidez abertzalea ez den alderdia indartzen badute, españolismoa bultzatzeko posibilitateak daudela esan nahi du".
"Oposizioan gauzak beti zailak dira, baina gu lan egiten ohituta gaude".
8-10


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakDiputazioak
GaiezEkonomiaerbitzuakAzpiegituraAutobideakLeizaran
PertsonaiazMURUA1
EgileezUBEDA1Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude