"EAJren emaitzarik nagusiena beste alderdiekiko lankidetza izan da"


1991ko maiatzaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bilboko alkatea den Jesus M. Duñabeitiari elkarrizketa.

Jesus M. Duñabeitia, Bilboko alkatea EAJren izenean:
"EAJren emaitzarik nagusiena beste alderdiekiko lankidetza izan da"
ARGIA. EAJk udalan desarroilatutako lanari zer deritzozu?
J.M. DUÑABEITIA. Ona izan da eta legealdi bakoitzak hobetuko du udalaren egoera. Elkarrekin bizitzen eta Bilboren aldeko aldeko lanak koordinatzen ikasten ari gara. EAJren emaitzarik nagusiena beste alderdiekin lankidetza sakontzea izan da.
A. Zelan dakusazu zure lana bost hil hauetan?
J.M.D. Nire pentsaerak eta kriterioak jaraitu ditut. Giroa larri samar zebilen, udala normaltasunera eramaten saiatu naiz eta lortu egin dela pentsatzen dut. Egoera hau gertatu egin da, nire gain hartu dut eta alkate izateaz harro nago. Zerbitzen ari naiz, ez agintzen.
A. Zelan ikusten duzu udal etorkizuna?
J.M.D. Gero eta garbiago. Udalaren harremanak beste erakundeekin estutzen doaz. Bilboko Udalak ezin du bakarrik bizi, sostenguak behar ditu.
A. Zenbat diru behar du Bilboko Udalak eta zein da lehenengo premia?
J.M.D. Diru pila, mugarik gabe. Planteiamendu ekonomikoen falta nabaria da eta Bilbok Komunitate Autonomikoaren udalik nagusiena izanda behar handiagoak ditu. Nik dirua marjinazioarekin bukatzeko erabiliko nuke. Jende asko sufritzen ari da.
A. Gorordo gogoratuz Ortuondo ez da apala, grisa kontsideratua izango al da?
J.M.D. Ortuondok gaitasuna dauka eta mintzatzeko prest dago. Gainera pertsona bere lanagatik ezagutua izan behar da, eta bilbotarrok lan horiek ikusiko ditugu. Horregatik ez da beharrezkoa populista, apala edo grisa izatea. Lan isila egin behar da, hainbeste hitzegin gabe.
A. EAJk gehiengoa lortuko du maiatzaren 26an?
J.M.D. Nik uste dut baietz, horregatik gaude borrokan abertzaleok.
A. Gorordo ordezkatzea oso gogorra izan da?
J.M.D. Gogorra da Bilboko alkatea izatea, arazoak oso handiak eta zailak direlako. Bilboko alkate bezala dudan penarik handiena da, ezin izango dugula arazo guztietara heldu.
A. Nork okupatzen du lehenengo postua: alderdia edo Bilbo?
J.M.D. Hau galdera! Alderdiarentzat inportanteena Bilbo da, beraz nik alderdiaren norabidea jarraitzen Bilboren onerako dedikatu ditut esfortzuak.
A. Gorordok Bilbo EAJren aurretik jartzen zuen.
J.M.D. Gorordo Gorordo da eta Duñabeitia Duñabeitia.
Amaia Nabaskues
13

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazDUÑABEITIA1

Azkenak
Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Eguneraketa berriak daude