"Asko interesatu zait pasioa aztertzea"


1991ko apirilaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Luis Daniel Izpizua idazleari elkarrizketa
Luis Daniel Izpizuak atera berri du «Rosamunda» izeneko nobela
"Asko interesatu zait pasioa aztertzea"
Zumaiar honen«Rosamunda» nobelan itxura eta moralaren azpitik harreman sexualak, maitasuna, pasioa eta emetasuna agertzen dira. Idazle honek lehendik bi ipuin liburu ditu argitaratuak. Bata euskaraz, «Izuztarri» izenekoa eta erdaraz bestea, «Con mis amigos».
ARGIA. Bi ipuin liburu idatzi ondoren, orain nobelari ekin diozu. Alde handia al dago?
L. D. IZPIZUA. "Rosamunda" idatzi baino lehen ipuin batzuk eta nobela bat ere idatzita neuzkan, denak espainolez. Hauek nire kajoiean sartuta daude. Gero, euskaraz idazteari ekin nion. Ipuin batzuk idatzi nituen eta zenbait artikulo "Literatur Gazeta" izeneko aldizkarian argitaratzeko. Antzerkia idatzi nuen baita ere, euskaraz eta espainolez. Beste nobela bat espainolez, eta azkenean nobelako bidean sarturik nagoenez gero, euskarazko nobela idatzi dut orain.
A. Zuk zer nahiago duzu?
L.D.J. Gustorago idazten dut nobela ipuinak baino. Luzatzeko joera dut. Izan ere, ipuinak idazten ditudanean ere luze samarrak ateratzen bait zaizkit.
A."Rosamunda" kaleratu berri duzun elaberrian beti harreman sexualak eta maitasuna agertzen dira. Zer azaldu nahi izan duzu?
L.D.A. Niri maitasuna baino, asko interesatu zait beti pasioa aztertzea, pasioa zer den bere alde onak eta txarrak aztertuz. Gainera beti pentsatu izan dut kalterako dela pasioa. Gure bizitzan gertatzen den gauzarik ikaragarriena da. Gauzarik ederrena izan daiteke baina pasio handiak beti heriotzan bukatzen direla uste dut Azken batean, edertasuna nolabait harrapatzea da niri interesatzen zaidan gauzarik handienetako bat.
A. Zure nobelan astotan agurtzen dira maitasunik gabeko sexu harremanak. Zer ikusten duzu hauetan?
L.D.A. Nik uste dut maitasuna gauza anbiguo samarra dela. Seguraski maitasunik gabeko gauza dela ematen du botere harremanak agertzen direlako. Maitasun harremanak botere hartemanak dira nolabait, hau da, batak bestearengan beti nolabaiteko boterea sortzen duela.
A. Gaur egungo gure gizartean nahiz besteetan gertatzen al da hori?
L.D.A. Bai, edozein lekutan gerta litezke horrelako egoerak. Gaur egun bizitza nahiko klasifikatuta dago. Baida nik uste dut pasioa, poesia eta maitasuna edonork beregan dituen gauzak direla. Nahiz eta inguruak joera hauek neurtu eta murriztu. Dena den, nik ez dut pasioa erreibindikatzen, aztertu baizik.
A. "Rosamunda"ko pertsonaia nagusiak Joxe eta Martin dira. Biek nortasun ezberdina dute, baina batak bestearen beharra sentitzen du. Zer dago pertsonaia bakoitzaren baitan?
L.D.A. Joxe haurtzarotik tontotzat hartzen zuten bere ingurunean eta Martin berriz oso argia da. Zenbait kasutan argia baino beste batzutan berriz ibiligabea, esperientzigabea. Hala ere biek elkarren beharra sentitzen dute. Nik uste dut, gaur egun horretan galtzen dugula geure burua. Besteen beharra sentitzen dugu, eta askotan ez dira guk espero bezain onak izaten behar ditugun laguntza horiek.
Martinek, maitasunaren bidez oreka bat lortzen du. Maitasuna beti izan da bere borroka bizia. Inguruak bere burua dudatan jarri erazi izan du baina azkenean lortzen du bere nortasuna. Nik komatxoen artean jarriko nuke nortasun hitz hau, baina nolabait bere oreka lortzen du.
Bestalde, Joxeren oreka posible bakarra zera da, heriotza eta hofixe da lortzen duen oreka. Azkenean Jotxek, nahiz eta txikitatik tontotzat hartua izan, bere argitasuna erakusten du.
A. Pablo, nobelan agertzen den beste pertsonala garrantzitsu bat da.
L.D.A. Pablok ere bere oreka lortzen du bukaeran fraile sartzen denean. Pabloren pertsonaia oso interesgarria da. Pablok pasioa bizi du, Baina izeneko emakume batekin. Zartada jasotzen du, batez ere emakumeak idealizatuak dauzkalako eta bere larruan anbiguedadea dagoelako, nobelako ia pertsonaia guztietan bezala. Azkenean absolutoaren beharra sentitzen du. Nik uste dut erlijiotasuna ikusten dela nobela honetan, nahiz eta erlijio ortodoxoa ez izan.
Lortu behar zuena erlijioaren bitartez lortzen du. Hala ere erlijiotasun honek mistikotasunerantz jotzen du.
Niri erlijioa asko interesatzen zait, nire gaztaroa erlijioa oso inportantea izan zen. Esan genezake nolabait erlijioak moldatu egin gaituela. Askotan aurka jarri izan gara, eztabaidatu izan dugu baina nolabait bere baitan bizi gara. Guztiok gara erlijiosoak hala edo nola, eta maitasuna erlijioa bizitzeko modu bat izan daiteke. Erlijioa eta maitasunaren arteko lotura ere aztertu nahi izan dut.
A. Elaberrian, nahiz eta beti anbiguedadea agertu, artasuna eta emetasuna bereizten dira.
L. D. I. Eztabaidatzen da artasuna eta emetasuna zer den. Gizarte honetan batez ere emetasuna ez dago ondo ikusia, ez bakarrik emakume izatea, baizik eta gizonari zenbait jokabide ikusten zaionean. Emetasun piska bat somatzen denean gizonaren bizimoduan, nahiko kritikatua eta torturatua izaten da gizon hori.
Guztiongan dago emetasuna, batzutan bizitzaren momentu guztietan agertzen da eta bestetan une batzuetan bakarrik. Nik horixe utzi nahi nuen garbi, guztiongan izaten dela emetasun hori.
"Rosamundan" era askotako pertsonaiak ikusten dira, eme samarrak direnak, matxistak, macho integralak... eta nik guztietan ikusten dut emetasun puntu hori.
Artasuna ez zait batere gustatzen. Gizontasuna, gizona izatea ordea, bai. Beharbada ni ideologia zahar samarrekoa naiz. Baina gizontasuna, gure artean ulertua izan den bezala erreibindikatzen dut.
A. Espainolaz idatzitako nobela bat duzu. Zerbait aurrera dezakezu horretaz?
L.D.I. Espainolez bi nobela ditut idatziak. bat aspaldi samar idatzi nuen eta bestea duela denbora gutxi. Lehenengoa nobela luze bat da eta bertan Euskal Herriko egoera aztertzen dut. Argitaletxe batetara eraman nuen eta esan zidaten luzeegia zela. Nik momentu horretan ez neukan ezer publikatua, eta esan zidaten garestia izango zela eta nik ez neukala izenik, eta hortxe gelditu zen.
Ni ez naiz ibilizen 1iburu bat idatzi eta berarekin bueltaka. Liburu bat amaitzen dudanean hortxe dago, bukatuta dago, eta beste batekin hasten naiz.
Bigarrena ez dut uste argitara daitekeenik, batez ere, ez delako oso konbentzionala. Ez nuke jakingo non kokatu, ez dakit nobela, antzerki edo zer arraio den. Beharbada denetarik izan daiteke. Ez dut istorio bat kontatzen, fantasiaz beterik dago. Ihauterietako jai bat deskribatzen dut eta bertan pertsonaia batzuk maskaratu egiten dira eta bakoitzak norberaren maskararen nortasuna hartzen du. Pertsonai horien artean zenbait pertsonai historiko agertzen da.
Nahiko xelebrekeria iruditzen zait eta ez dut uste oso publikagarria izan daitekeenik.
Joxi Goikoetxea
42-43


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakDANIEL1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazDANIEL1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude