"Leizaranen ez da betetzen EEEren nahitaezko prozedura"


1991ko martxoaren 03an
Jose Allende, ekologistari elkarrizketa
JOSE ALLENDE
"Leizaranen ez da betetzen EEEren nahitaezko prozedura"
Leitzarango autobia dela eta eztabaida luzea zabaldu da euskal gizartean, ekologiaz gain, demokrazia instituzional eta partehartzailearen arteko leizea, ingurugiro eraginen neurketa (IEN), eta datozen urteetarako eredu ekonomikoa dira besteak beste eztabaidagune. Euskal Herrian garapen industrial arautugabeak kalte ekologiko handiak sortu bazituen ere badira beste zenbait projektu handi erabat kolokan jarriak. Guzti honetaz hitz egin dugu Jose Allenderekin ekonomia irakasle eta ingurugiroaren zaintzan burrukatzaile ezagunarekin.
ARGIA. Azken bolaran Leizarango autobiaren eztabaidak bide berria hartu du, Jose Antonio Ardanzak berak esan duenez jokoan dagoena ez da azpiegitura lan bat nondik burutzea, ETAren gainetik instituzioen erabaki eta egiteko gaitasuna baizik. Zelan ikusten duzu egungo egoera?
JOSE ALLENDE. Horri prozedura eta eta ekinbidearen errotiko okertzea deritzot. Izan ere Instituzioek Lemoizko kasuan eraman zuten politika berea garatzen ari dira, dena bideratuz ETAk noiz eskuartuko duen zai. Hemen dena eramaten da jarrera manikeistetara, arestiko ETA ala Lemoiztik egungo ETA ala autobiara. Nik jokaera arrunt desegokia deritzot, batez ere herri erakundeen aldetik horren erantzun koherente eta arrazoizkoa egon denean, erantzun hori era askoz irekiagoan tratatu behar zuten. Lurraldea Koordinakundea eredu izan da Europa mailan, behin eta berriz saiatu izan da gaia arrazoizko bidetik eramaten, kriminalizazio garbia jasan duelarik ordaina.
A. Ekonominz aldizkarian berribi argitaratutako artikulu luze batetan kritika zorrotza egiten zenuen Leizarango kasuan instituzio berdina delako ideia bultzatu, eraiki eta IGNren jarraipena egin duena.
J.A. Projektu publikoa izatean gaia gaizkoatzen duten berezitasunak ditugu, eta honek are premiatsuago egiten du Administrazioak berak gaitasun eta neutralitate maila bat erakutsi duten erakunde independiente, pertsona adierazgarri eta unibertsitatearekin lankidetza bultzatzea. Ez da betetzen EEEren nahitaezko prozedura, egun ez dago ingurugiroari eragiten zaionaren adierazpenik. Leizarango autobian ez da bete europar araudia, ezta Estatu Espainiarrean araudi garatzen duen errege dekretua ere. Baldintza hauetan projektua automatikoki gelditu beharko lukete eta hastapenetara bidali.
Prozedura barruan ez da alderatu Lurraldea aukera ofizialarekin. Bazterrera utzi da prozedurak parekatze hori derrigortzen badu ere. Autobia zatitu egin dute, superportua zati dezaketen bezala, baina halako lan bat ezin onar daiteke zatika. Lur eremua hektareaka zatituz gero ingurugiroari egiten zaion eragina eta eremu osoa aztertuz gero ateratzen dena oso desberdinak dira. Kalte asko, eragin ugari iluntzen da. Zuk hartzen baduzu autobia bi puntu artean, eta hori onartzen baduzu, derrigortzen duzu beste atal guztiak hortik pasa daitezen. Ez dago autobidearen eragin aldarrikapenik, izan ere bost autobide dira onartutakoak.
EEEk anka sakon sartu du honetan, horregatik ez diote erantzunik eman nik egindako kexuari, artxibatu egin dute zio politiko hutsengatik. Haserregarria da EEEn tokian tokiko politika kojunturalei lehentasuna ematea beraiek sortutako legedia betetzearen gainetik. Honek aurrekasu arras arriskutsua sortzen du, EEErekiko mesfidantza eta serietate ezaren itxura bait dakar.
Ez da zilegi neu eta neure antzera lan honen aurka agertu garenok bortitz eta kriminaltzat jotzea. Eskubide osoa daukat legea hausten ari dela eta hori oso grabea dela esateko.
EA eta EEk, prozedura gordetzeko orduan nolabaiteko sentsibilitatea erakutsi dutenak, Europako berdeei kinu egiten dietenak, hemen ez eskatzea indarrean dagoen legedia betetzea ere oso grabea da. ETA deuseztatu nahi badute halako bideak erabilita aberrazioa da, prozedura demokratikoa gorde behar delako denaren gainetik. Instituzio hauek erakusten digute ETA prozedura osoaren gakoa dela, bitartekoak helburuen menpe jartzen dituztelako. Bost axola araudia betetzen ez bada, ETA hondatzera doaz.
A. Prozesu hau Lemoizen eman zenaren antzekoa liteke beraz...
J.A. Bai oso antzekoa urratsak kiri kirian betetzen ari dira. Orain dela egun batzu antolatu zuten manifestazioak antz handia dauka Ryan hil ondoren antolatu zutenarekin. Administrazioak ez zuen deitu behin ere Euskal Itsasalde Ez Nuklearraren Aldeko Batzordea bilera batera be, uko egin zioten beti elkarrizketa eta arrazoizko eztabari, bertoko dinamikak prozesuaren arrazoitzearen gainetik jarri zituztelako.
A. Hala ere bada desberdintasun nabari bat, hots Lemoizen kasuan ETAren ekintzak ehundaka zenba zitezkeen, eta Leizarango kasuan ezin daiteke horrelakorik esan.
J.A. Ikusi behar duguna da zein zen instituzioen portaera herri erakundeekiko ETAk eskuartu arte. Eztabaida ukatu dute behin eta berriro, eta hau da Nafarroan ere arazo askoren inguruan gertatzen ari dena. Kezkagarria da, baina aldi berean esperantzagarria, hiritargoak eta eragile sozialak erakutsi duten erantzunagatik.
Edozein herri demokratikotan hemengo eragile sozialek erakutsi duten bizitasuna onuragarria liteke norberaren garapena eraikitzeko prestutasuna darakustelako. Zerbait izatekotan demokrazia guttiengoarekiko errespetua da. Suizan birik baten daude bozketak, inongo alderdi politiko, botuen %18-20a edo 30a edukita ere, ez delako ausartzen herriaren etorkizuna mugatuko duen erabaki bat hartzen.
Egun Programa 2000 delakoan ere Oscar Lafontainek demokrazia partehartzaileaz hitz egiten du. Europan demokrazia partizipatiborantz jotzen dute, herritarrek herriaren eraikuntzan parte har dezaten alegia, eta ez daitezen muga lau urtetan behin botua ematera. Imagina ezazu inoiri bururatzen zaiola Burgosko katedralea bota eta bertan kubo erraldoi bat eraikitzea. Har dezake halako erabakirik pertsona edo alderdi politiko batek?
A. Naforroak, hondamen ekologiko guttien jasan izan duen herrialdea izanik, gatazka ekologiko latzak ezagutzen ditu egun. Hor daude ltoizko urtegia, Sakana eta Leizarango autobideak, Arangurengo zabortegia, Pirineotako parke naturala...
J.A. Nafarroako administrazioaren ekinbidea ezohizkoa da ez bakarrik Adurretik gorako Europan, Estatu Espainiarrean ere. Harrokeria itzela da, politiko kaxkarrek Nafarroako errealitateaz azterketa erabat mediatizatuek soilik eragindakoa. Hor sakonean Euskal Herriko gatazka politikoa datza.
Orain dela guttirarte esan ohi digute ingurugiroaren porrota aurrerakuntzaren ordaina zela, baina azken lau urteotan esaten digute urtetan esaten gabiltzana, hots astakeria zela, hondatzen ari garela ehundaka urtetan eraikitakoa. Ingurogiroa izango da hurrengo urteetarako gatazkagunea.
A. Lemoiz ala atxuloak...
J.A. Bazen jentea arrazoitu nahiean eta bazen jentea edozeinen gainetik ere horrek funtzionatuko zuela zioena. Hori egun ekinean dauden politikoek zioten, ondoren gorpuak baino ixilago geratu direnak. Garai hartan erabili zituzten argudioak erabat tajubakoak ziren. Arrazoia izan balute Euskal Herria munduko herri nuklearizatuena izan zitekeen, 4 erreaktoreak martxan izanda. Egun 10.000 megawatio inguru funtzionatuko zuketen, finantzial porrota zitekeen, salgaitza den gaineratiko kemena izango genuke. Gainera ekonomikoki ere salbatu behar izango genituzke.
A. Ze etorkizun ikusten diozu Lemoizko lanari?
J.A. Egunen baten erabaki behar izango dute zer egin, eta egin beharko dute herri honetako eragile politiko eta sozial guztiei tokia zabalduz. Planteiatzen bada ohizko zentrale termiko bat egitearen aukera, hori ezin dezake lagun batek erabaki gauetik goizera. Ohitu behar dugu projektuak kontrastatzen.
A. Kontrastatzea aipatzen duzularik, Bilbo inguruan Superportua eta Hiri Ordenamendurako Plangintza Orokorra (HOPO) bezalako lan eta egitamutzarrak azaltzen ari dira...
J.A. Superportuari dagokionez gauzak oso txarto egiten ari dira, sekulako izkutukeria egon da azken urteetan, gardentasun falta ikaragarria, eta superportua onartzea ezin dezake alderdi politiko batek lau urteko legealdian erabaki. Hastapenean aukeren planteiketa bat egin behar zuten eta ez da egin. Ez da bilatu entrepresari langile eta gizarte eragile zorrotzen eritzia, gaia ez da eztabaidatu. IEN neurketa bat egin beharko litzateke...
A. Euskal Herria tertzerizaziorantz abiatzen denean kontraesana dirudi alde batetik egitura industriala deuseztatzea eta bestetik portua handitu nahi izatea.
J.A. Ez, Euskal Herriak eta herrialde honek badute portu baliabide oso interesgarria. Ez diogu ezetzik eman behar superportuari, baliogarria da, eta herri honek dituen ekonomi iharduera garrantzitsuenetarikoa da. Interesgarri izan daiteke portuaren maila bateko handitzea, orubeen egokitzea, Bilboko gune batzu beste erabilpen batzuetarako libratzea. Agian Zierbena handitzea ere interesgarri izan daiteke, baina dena muga batzuen barruan, ez projektu handikote batetan, prentsan agertu den bezala. Erabakia justifikatu beharra dago, dirua denona bait da.
A. Punta Luzeroko barradera eralkitzerakoan zenbaitzuk aldarrikatu zuten lantzar horrek ez zuela Petronorrek portu pribatua izateko besterako balio izan. ..
J.A. Hori horrela da. Superportua, eta horrela idatzita dago, sortzen da Sendagorta Madriletik zetorren gau batetan. Molla hori Petronorrentzako egin zen, gaur egun entrepresa multinazionala dena. Fuel oilaren ixurketak dakartzan kalte guztiak guretzako dira, baina etekinak gero eta gehiago kanpora doaz. Zenbait projektu handi euskal kapitalaren ikurraz saldu zizkiguten, baina gero eta gehiago kapital multinazionala da.
A. Euskal gune ekonomikoaz hitz egiten da luze. Gorordok berriki aipatu izan du Euskal Herriaren instituzionalizazioaz hitz egiten ari dela baina bi entrepresa handik (AHV- eta Petronor) inolako kontrol hurbilik gabe Eusko Jaurlaritzak haina diru kudeatzen zutela...
J.A. Hori baino askoz grabeago deritzot Bermeoko gasarenari hori askoz mingarriagoa da. Gas hori egun erre beharko ez genukeen baliabide ekonomikoa da. Egun Algeria, Holanda, SESBetik datoz gaseoduktoen bidez Bermeoko gasarentzat tokirik egokiena dagoen tokia da. Egun mundu osatik dator gasa, eta gainera kemen aukera hori gehiago erabili behar dugu. Egun gasak sortutako kemena %7a da, EEEn %21ekoa den bitartean. Hemen geldotze susmagarria ere badago. Zein paper betetzen ari dira gasean sartuta ez dauden konpañia elektrikoak egoera den bezalakoa izan dadin? Finantzial mundua gero eta internazionalagoa da, neurri batetan malgutasunez ikusi behar dugu, baina partaide izan behar dugu erabaki nagusietan. Dena den Gorordok gauza asko esan du. Hauteskundeetarako "txikia polita da" leloa atera zuen, baina bere bere projektuak zerbait izatekotan handiosak izan dira. Horiek dira politikaren kontraesanak.
HOPO neurri handi batetan estatu entrepresa, multinazional, eta INIren entrepresen menpe dago. Euskal Herriak presentzia handiagoa izan behar du erabakiak hartzeko orduan.
A. Euskal ekonomia Europako banaketan, eta Eusko Jaurlaritzaren planteiamenduetan ere, tertzerizazioaren bidea planteiatzen du aurrerapide gisa. He mengo sare industriala zaharregia omen...
J.A. Egokia da industri alorrean egondako monokultiboa desagertuz joatea. Hori komenigarria da guretzat ezin dugu siderurgia eta petrokimikari adi egon. Herri batek ohizko iharduera ekonomikotik ateratako baliabide ekonomikoak erabili behar ditu, bai siderurgi industrian zein mekanikoan, erantsitako balio handirik sortzen ez badu ere. Ezin gal dezakegu industria transformatzailearen esperientzia, funtsezkoa bait da.
Ez dugu jo behar industria elektroniko eta iharduera sofistikatuetara, ez daukagu horretarako gaitasun berezirik eta. Badira herriak hamarkadak garamatzatenak industria sofistikatuan, informatikan. Hemen lehoi buru izan nahi izatea zentzugabekoa da. Baliabide eta diru galtzea liteke. Beste alor batzutan hobeto gaude, eta horietara jo behar dugu hurrengo mendeari aurre egiteko. Adibide bat jartzearren nekazaritzan mendi nekazal industria bultzatu behar dugu, abelazkuntza iharduera txikiak, gaztagintza etab gure mendialdeko egitura ekonomikoa sendotzeko. Industri alorrean ez da errentagarria Altos Hornos bezalako lantegiak izatea. Transformazio industria esperientziaduna daukagu, eta hori da kubaitiar edo arabiarrak ez dutena. Oinarrizko industria hirugarren munduko herrietan lekutuko dute.
Ezin jagon dezakegu 30-40ko hamarkadako industria eredua, industria latza, baina hortik tertzerizaziora tarteko urrats bat dago, eta horretaz hausnarketa handiagoa egin behar dugu. Euskal Herrian zehar sakabanatuta dagoen industria bultzatu beharra dago, esperientzia eta ospe handia dauka eta.
Dena den, guzti honetan harritzen nauena da intelektual eta unibertsitatearen hilobi ixiltasuna gobernutik datozen egitamu eta projektuarekiko. Intelektualek ahoa zarratuta daukate boteretik datozkiekeen zigorren beldur, ahotsa altxatzen duenak agur esan beharko bait die lan eta enkarguei. Zoritxarrez unibertsitatea, eztabaida eta kritikarako gunea izan beharko lukeena mutu dirau, boterearekiko abegikor, herrian gertatzen diren liskarretatik kanpo, marfilezko dorre ustelean. Zergatik ez dago eritzi kontrajarririk? Zergatik ez dago injinedoreen kritika portuaren inguruan? Non daude juristak Leizarango kasuan?.
Iñaki Uriarte

NORTASUN AGIRIA:
Ekonomia irakasle titularra. Euskal Herriko Unibertsitatean Masterrak. Filadelfia eta Londonen Doktorego ikastaroek ematen ditu. EEEn Doktorea ingurugiroeren politika eta lurraldearen antolaketan. Euskal Itsasalde Ez Nuklearraren Aldeko Batzordekoa. Artikulu eta liburu zenbaiten idazlea. Irakurle eta ikerlari nekegaitza MOPUren aholkulari ohia. Bere Algortako etxetik Bilboko portu osoa ikus daiteke. Hiru semealabaren aita.
22-26


GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEkologia
GaiezGizarteaAzpiegituraGarraiobidAutobiakLeizaran
PertsonaiazALLENDE1
EgileezURIARTE2Gizartea

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude