Bernardo Ibarra: «Lekuko euskara baztertzea astokeria galanta da»


1991ko otsailaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bernardo Ibarra, Arrate Irratiko zuzendariarekin
Bernardo Ibarra: «Lekuko euskara baztertzea astokeria galanta da»
Hiru hamarkada pasatxo daramatzate emititzen eta etxe askotako sukaldeetan leku berezia irabazia dute jadanik. Euskara herrikoiaren defendatzaile sutsua, batek baino gehiagok esan dio Bernardo Ibarra bertako zuzendariari Arrate Irratia bizipoza duena.
ARGIA. Zeuen programazioa era askotako saioek osatzen dute, hala ere musikak berebiziko garrantzia du bertan...
B. IBARRA. Programazio aldetik helburu bat dugu jarrita eta sarritan esan ohi dugun bezala euskaldanon bihotzak alaitzea da helburu hori. Horretarako musika alaia eta euskalduna jarri ohi dugu gehienbat: trikitixa, rantxerak, musika klasikoa ... kanpoko musika berriz, ez da kasik jartzen, emisora asko bait daude horretan dihardutenak eta guk ez bait dugu gauza bera egiten ari diren horietariko bat gehiago izan nahi. Beste ikutu bat eman nahi diogu irratiari.
A. Horretaz gain beste ikutu berezia irratian darabilzuen euskara herrikoia izango litzateke, inguruko herrien hizkeran aritzen baitzarete...
B.I. Gure arauetariko bat herri hizkuntza egitea da, ondorioz, emisio koberturak biak harrapatzen dituenez, bizkaieraz eta gipuzkeraz aritzen gara. Komunikabide txiki eta handitan hutsune nabarmena dago arlo horretan nere ustez. Lekuko euskara baztertzea, astokeri galanta da, batasuna behar da baina besteak ez dira inolaz ere zokoratu behar. Gainera, Euskaldun zaharren artean konpleju handia sortzen ari gara akaso komunikabideetan darabilgun euskara medio eta alde horretatik inguruko euskarara jo beharko litzateekela uste dut.
A. Euskararen arazoa alde batera utzita, komunikabideen alorrean leku txiki bat egiten ari diren aldizkariak sortu dira hainbat herritan, Eibarren ere baduzue horietako bat, nola ikusten duzu fenomeno hori?
B.I. Iniziatiba moduan gauza interesgarria dela uste dut, eta gainera zenbait lekutan arrakasta nabarmena izan da. Beldur naiz ordea ez ote den momentuko "Boom" bat, komunikabideen alorrean bai aldizkari, bai irrati, bai bestelakoren batekin hastea erraza bait da. Kontua mantentzea da eta kalitatezko produktu bat ematea, jarritako bideari jarraitzea ez bait da hain erraza izaten. Dena den, euskara hutsezko aldizkariak baldin badira gauza interesgarria da dudarik gabe.
EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU
61


GaiezKomunikabidIrratiaXorroxin Ir
PertsonaiazIBARRA3
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid

Azkenak
Eguneraketa berriak daude