«Ikuslearentzat ETB da onena, baina TVE piztu arazten du»


1991ko otsailaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Manu Castillarekin ETBz
MANU CASTILLA
«Ikuslearentzat ETB da onena, baina TVE piztu arazten du»
Duela hiru urte hasi zen ETBn lanean eta egun Ikerketa eta Komunikazio Saileko buru dugu. Ez bide du beta handirik geldi egoteko. Elkar hizketan zehar ere bizpahiru aldiz deitu zuten zenbaki eta ehunekoz aritzeko. Airoski moldatzen da alor honetan eta ziurtasunez botatzen ditu usteak.
ARGIA. Hartzailegoa dela eta, zertaz eta nola burutzen dituzue zuen ikerketak?
MANU CASTILLA. Komunikazioa da gure helburua. Jendearekin komunikazio bat lortu nahi dugu, programen bidez eta abar. Beraz, jakin behar dugu komunikazio hori gertatzen ari den eta zer eratakoa den. Nolakoa den publikoa eta gure kanalen arteko komunikazioa. Hori zertarako? Eskaintzen duguna hobetzeko eta publizitatea saltzeko. Hori hartzailegoa dela eta. Beste ikerketa batzu dira gure irudiari buruzkoak, hots, nola ikusten dituen jendeak telebista eta ditugun irratiak, zer nahi duen beraiez...
A. Zer teknika erabiltzen duzue guzti hori aurrera eramateko?
M.C. Hartzailegoa neurtzeko lau modu daude. Historikoa den MIO, Medioen Ikerketa Orokorra EGM-Estudio General de Medios, zeinak Espainia mailan urtean hiru aldiz inkesta bidez komunikabide guztie buruz ikerketa bat egiten duen. Bigarrena da CIES, gauza bera da baina Euskal Herri mailan, beraz zehatzagoa, eta bi aldiz urtean. Azkena eta berriena ECOTEL, telebista mailakoa da bakarrik eta urtean birritan ematen ditu ezagutzera bere emaitzak. Zenbait etxetako telebistetan jartzen diren aparailu batzuen bidez–audimetroa– egiten da jarraipena. Eta azkenik, etxe hauen lanez gain guk ere gure ikerketak burutzen ditugu.
A. Hitzegin dezagun ikerketa horietatik ateratzen diren datu kuantitatibo eta kualitatiboei buruz.
M.C. Bi hitz erabiltzen dira programa bat nolakoa den eta nola funtzionatzen duen jakiteko: «rating», zenbat jende ikusten ari den telebista. Eta «share», telebista ikusten daudenen artean zenbat ari diren kate zehatz bat ikusten. Eta ikerketetatik datozen datu guztiekin ateratzen duzu programa bakoitzaren "rating'' eta "share" hori. Honezaz gain eguneko ikerketak egiten dira, gauekoak...
A. Ikerketa horiek zer diote datu kuantitatikoei buruz.
M.C. "Rating" aren arabera, (zenbat jendek ikusten duen ETB egunero) ETBk milioi bat ikusle ditu. Gutxi gora behera ETB-2ren hartzailegoak ETB-lena bikoiztu egiten du, milioi horretatik 350.000 inguru ETB-1entzat eta 650.000 ETB-2rentzat. Datu hauek bai CIES eta bai MIOtik datoz. Horrek ez du esan nahi beste katea batzu ikusten ez dituztenik, baina behintzat sartzen dira ETB-n. «Share» harturik ikusten dugu, 90ean ETBk %30a lortu duela eta gainontzekoa TVE eta telebista pribatuen artean banatzen dela. Pribatuek lortu duten skare-ik handiena %8koa da (Arrakasta gehien eduki duenak ere, Telecincok, ez du ETB-1 gainditu). Edozein momentutan telebista ikusten dauden ehun pertsona hartuz gero, horietatik 30 ETB ikusten ari dira. Eta horietatik 10ek ETB-1 eta 20k ETB-2. 1986 arte (83an sortu zen ETB) ez zuen lortu %20a gainditzea.
A. Zer ondorio ateratzen dira datu kuantitatibo horietatik?
M.C. Datu horiek publizitate salmentarako erabiltzen dira lehenbizi. Eta gero programazioak behar dituzten aldaketak egiteko, orduz aldatu, zehaztu, programak jarri edo kendu... Grafikoki ikusteko programazioaz erabakitzen diren bileran zazpi pertsona biltzen badira, horietatik bat arduratzen da informazio kuantitatiboaz, beraz beste erizpide batzu ere badaude.
A. Zein da ETBko kate bien hartzailegoaren soslaia.
M.C. ETB-lena pertsona gazteagoa, ETB-2n helduagoa, ETB-len gizonezko gehiago, ETB-2n emakumezkoak. ETB-leko ikusleak, bataz beste, ETB-koak baino maila kultural handiagoa du. Hau euskararekin lotuta dago, euskara dakien jendea hartuta, bataz beste, maila kultural handiagokoa da eta. ETBlekoak ikasketa unibertsitarioak edo erdi mailakoak, ETB-2koak baino ikasketa gehiago. Probintziaka azterturik hizkuntzarekin lotuta dago baita ere. ETB-1 gehien Gipuzkoan eta gutxien Araban.
A. Goazen ikerketa kualitatiboetara.
M.C. Hau ez da bestea bezain zehatza. Zer espero du hartzaileak ETBtik? Iazko kanpainetatik ETBk bertako gaiekin egin behar zuela apostu ateratzen zen, jendearekin zuen hurbiltasuna aprobetxatu behar zuela, jendeak telebista hurbilena bezala ikusten bait du. Hiritarrak ETB oso ondo baloratzen du, baina gero beste telebista batzu gehiago ikusten ditu. Oso balozazio ona ETBri buruz, txarra TVEri buruz baina gero ikusten duena TVE da.
Ikerketa kualitatiboak egiten dituzunean makina bat sorpresa daude. Madrileko enpresa batek egindakoa: informatiboetan lehena Teleberri, eta ez bakarrik eritzian, ikusi egiten du %14,8ak, Telediario baino gehiago (%11), eta hirugarrena Gaur Egun... Eta horrela gehientsuenetak, lehenbiziko programak ETBkoak dira. Honekin esan nahi dut ikusleak ondoen baloratzen duen telebista ETB-2 dela. Gero euskaldunen artean ETB-1. Alegia, jendeak dio etxean telebista bizten duenean bizten den lehen kanala ETB-1 edo ETB-2koa dela, eta hori ez da egia, gero emaitza kuantitatiboak aldrebeskoak bait dira. Irudiaren balorazióa emozionalki egiten da; ETB-ri dagokionean ikusten da oso balorazio ona duela baina jendeari oraindik –nahiz eta gero eta gutxiago– euskaraz jarraitzea kostatu egiten zaiola.
A. Hiritarrak zertarako nahi du telebista?
M.C. Lehenik gozamenerako eta entretenigarri bezala, bigarrenez estetika hutsez, hirugarrena ikusbide modura, laugarrena atsedenaldiaren betegarri gisa, bostgarrena katarsi gisa, eta seigarrena beste errealitate batzuetara heltzeko leiho gisa ikusten dutenena. Beraz oraindik jendeak telebista nahiago du entretenigarri gisa informaziogune baino. Erdaraz normalean askoz errezagoa egiten zaio, soziologikoki euskaldunak diren inguruneeetan hori ez da gertatzen, baina badakigu zelakoak diren leku horiek kantitatiboki.
A. ETB-1 eta ETB-2ko programazioak ez al diote egiten konpetentzia elkarri?
M.C. Jende bera daukaten bi telebista dira. Telebista batek ere ez dauka berea erabat den ikuslerik, telebista guztien arteko erlazio bat izaten da, eta ETB-1 eta ETB-2ren artekoa gehiago. Ez dago lehiarik bien artean, dagoena da aurrekontu orokor bat eta biek hortik jaten dutela. Programazio mailan katea bien arteko funtsezko erizpidea bien artean konpetentziarik inoiz ez egotea da. Ezin da bietan antzerako programarik atera, batean futbola baduzu, bestean pelikula beharko du... ETB-leko programazioak aurrekontu handiagoa du, ordu gehiago, lehentasun batzu... Ezagutzen dugu oreka nolakoa den eta gutxien duenari gehien lagundu behar zaio.
A. Ikerketak hartzailegoaren kezkak eta nahiak jasotzeko egiten dira. Baina nola da, ikuslearen nahiaren arabera egiten da telebista ala honek molda erazten du ikuslearen nahia bere eguneroto ihardanarekin?
M.C. Hor interakzio bat dago, noski. Ez dago norabide bakarreko harremanik, ez da hartzailegoak behartzen duenik telebista erabat, eta ez aldrebes telebistak guztiz behartu hartzailegoa. Guk biak aztertzen ditugu. Telebistak zer ematen duen, eta eritzia jaso, eta gero hartzailegoak zer nahi duen. Baina bai, telebistak behartzen ere du jendearen jokaera telebistaren aurrean.
A. Telebisten ugaltzeak hartzailegoaren urritzea dakar telebista guztientzat. Horrek zer eratako eragina izan du ETBn?
M.C. CIESek emandako azken datuen arabera pribatuek 200.000 ikusle dituzte (140.000 bat Telecincok, 40.000 bat Antena-3k eta beste zortzi mila Canal Plusek) eta TVE-2k 200.000 ikusle galtzen ditu. Katea honek oso fase ona izan zuen futbol mundialekin eta abar, baina orain pribatuek irabazi dutena galdu du. TVE-lek pixka bat irabazten du eta ETBko katea biek pixka bat galdu, 5.000 ikusle inguru, beraz lehengo egoeraren oso antzera. Dena den, aztertuz gero beste komunitate batzuetan gertatu dena, TVE-1 izan da gehien galdu duena. TV-3ri ere min handia egin diote pribatuek, eta gure kasuan, nahiz eta aurreneko fase honetan oraindik aurreikuspen hori ez bete, nik uste dut horrela izango dela. TVEko lehen kateak beste katea guztiekin daukan diferentzia handiegia da, eta gu baikor gara uste dugulako telebista pribatuen sarrerarekin TVE jeitsi egingo dela eta guztiak gehiago berdintzeko balioko duela. Honek ikuslearen ohiturak hautsiko ditu, hots, telebista pizterakoan lehenik TVE jarri eta dagoena gustatu ezik orduan sakatu beste kanal bat. Ikerketen arabera ikusleek gero eta gutxiago egiten dute hori, beraz berdinetarantz goazela erakusten digu honek.
A. Ba al daukazue taktita berezirik pribatuen erronkari aurre egiteko?
M.C. Programazioa asko aldatu da. Oraingoa inoiz baino erakargarriago da. Eritzi hori onartuta dago. Gero ETB-lek baditu katea hori marginatzen utziko ez duten produkto batzu, futbola modukoak. Honek esan nahi du gutxienez larunbatetan eta igandetan ETB-lek katea inportante bat izan behar duela. Edo EGM zinema katearekin eta oraintsu Columbia Picturesekin hiru urtetarako sinatu diren kontratuekin, horrek indartu egiten du ETB. Noski hor konbinatu egin behar bertako produkzio eta kanpokoa.
A. Nola lotzen du ETBk euskarazko katea eta hartzailegoa?
M.C. ETB-1 da euskarazko telebista bakarra, beraz ezin du utzi sail bat bera ere jorratu gabe, eta ez bakarrik ikusleak denetarik ikus dezan, baita hizkuntza jorratu egin behar delako bere alor guztietan. Edozein telebista nazionalek duen programazio orekatua eduki behar du. Euskal Herrian, bataz beste, hiritar bakoitzak hiru ordu ematen ditu egunero telebista aurrean. Lortu behar behar da denbora horretatik gero eta gehiago euskaraz ikustea. Horretarako bi bide daude: ETB-1 gehiago ikustea eta beste telebistek ere euskarazko programak egitea, baina bide hori agortuta dagoela dirudienez besteari heldu behar zaio. Euskarak presentzia soziala behar du, eta euskaraz ez dakien pertsona batek normalean ez du erosiko Argia edo Egunkaria, oso zaila izango zaio Euskadi Irratia edo Bizkaia Irratia entzutea, baina telebista bai. Medio egokiena da hori lortzeko. Larunbat arratsaldean edozein tabernatara sartzen zarenean eta han euskara egotea hori on da. Herri honetan jendeak futbola ikusteko euskaraz ikusi behar duela jakitea, sinbolikoki oso garrantzitsua iruditzen zait. CIESeko azken datuen arabera ETBleko ikusleetatik bostetik batek ez daki euskaraz. Orduan, ahalik eta modu errezenean eskaini behar da, bai hizkuntzaz eta bai irudiz.
A. Eta zer deritzozu ETB2ri buruz?
M.C. Gaur egun ETB-2k bost edo sei programa klabe eduki izan ez balitu oso jende gutxik piztuko luke telebista hori. Bospasei programa horiek lortzen dute ez bakarrik horiek ikustea baizik eta beste programa batzutara eramatea. Beldurra ematen dit egun batean ETB-1 marginatua gelditzea, oso ikusle gutxirekin. Baina berdin ETB-2 balitz. ETB-2k badu informazioaren mundua, eta nahiz eta erdarazkoa izan bertako ikuspegitik egina dago. Dena den, jendeak galdetuz gero esaten du gehien ikusten duena informatiboak direla baina hori gezurra da, gero ikusten duzu errealitatean oso atzean geratzen dela. TVE kasuan ez dute sartzen beren aurreneko hamar programen artean ezta informatibo bat ere. ETB-2ren kasuan Teleberri sartzen da.
Dena den gero eta saio erakargarriagoak egin behar dira, bestela marginazioaren arriskua dago. Kezkatzen gaituena da askotan ETB2ren irudia Morenoren saioaren inguruan gauzatzen dela; eta iaz ETB-2k 2.200 ordu igorri zituen eta Morenok horietatik 80 egin ditu. Jende asko gauza ugari egiten ari da eta askotan ETB-2ri buruz hitz egitean Moreno ez bada aipatzen badirudi ez dela ETB-2z hitz egiten. Nere kezka da telebista bat egitea eta jendearekin komunikaziorik ez lortzea. Eta horretarako programazio ona behar da bere osotasunean.
Xabier Letona Edorta Arana

NORTASUN AGIRIA:
29 urteko Ormaiztegiarra dugu
Enpresa Zientziak eta Soziologian lizentziatua
Tolosan bizi da baina Donostia du gustoko
Madril ere gustatuko litzaioke
Lan kontuak direla eta etxean ere ordubete telebista ikusten du egunero
Telebista Irratia baino gustokoago .Liburua telebista baino gehiago
«Aukeratzen denean telebista ona da, gauza oso onak eskaintzen du eta»
Edateko laranjazko kasa eta jateko bonboiak.
43-47


GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazCASTILLA1
EgileezLETONA1Komunikabid
EgileezARANA4Komunikabid

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude