Miguel Galindo: «Ikusleak gehitxo jotzen du txistera»

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Miguel Galindo, Joserra Fachado, Pedro Arnaez et Dani Heres, "Topo" antzerki taldekoei elkarrizketa

«Zerbitzaria» antzezlana plazaratu berria du Topo antzerki taldeak
Miguel Galindo: «Ikusleak gehitxo jotzen du txistera»
Miguel Galindo zuzendariak eta Joserra Fachado, Ana Cano, Pedro Arnaez, Kristina Artano eta Dani Heres antzezleek, Topo antzerki taldea osatu zutenetik, gogor heldu diete euren buruei agindutako helburuari, euskaraz plazaratzeari. "Lur azpiko kaioak" antzezlanaren ondoren, Robin Maugham-en "Zerbitzaria" obrak eraman ditu berriro eskenatokietara.
ARGlA. Batzuk euskaraz mintzatzen diren arren, zuzendariak ez daki, eta aktoreetako batek, Anak, ere ez du hizkuntza menderatzen, ez zitzaizuen oso samurra egingo euskaraz antzeztea.
JOSERRA. Hizkuntza aldetik hiru mailatan banatuta gaude Topo taldeko antzezleok. Lehenengoa n Kristina, euskaldun zaharra, eta ni, euskaldun berria, geundeke. Bigarren maila batean Dani eta Pello ditugu, hitzegiteko gai diren arren oraindik ere euskalduntzen ari dira. Anaren kasua da larriena oso gutxi bait daki. Denon artean laguntzen diogu, ordea.
ARGIA. Itzultzaileren bat izango duzue tartean.
MIGUEL. Bai, noski, eta ez makala. Iñaki Alberdik, hiru urte daramatza gurekin, itzuli baino testua egokitzen eta girotzen benetako lana egiten du.
DANI. Asko saiatu beharrean gaude taula gainean euskaraz aritzeko, dudarik ez dena, baina ezinbestekotzat jotzen dugu, kontzientzia apur bat izanik behintzat. Anari oso belarri ona duela aitortzen diogu. Entonazio eta ahoskatze kontutan Iñakik adierazten diona berehala ikasten du. Ez da, beraz, testua buruan hartzea bakarrik.
PEDRO. Ez zaigu lan gehiago pilatzen euskaraz antzezteagatik, bi antzerki obra egitea bezala delako baizik. Euskarazko obrak berezko nortasuna du, erderazkoak ere berea duen moduan, bi mundu diferente dira guretzat, eta zentzu honetan, bi lan antzezten ikastea bezalatsu da.
ARGIA. Antzerkiak umorera jotzen duela dirudi.
MIGUEL. Jendeak txistea eta umorea nahasi egiten dituela iruditzen zait askotan. Jendeak bilatzen duena farre algara dela uste dut. Umorea oso mikatza, kaotikoa,... era askotakoa izan daiteke.
ARGIA. Ze gairi ematen diozue lehentasuna gidoia aukeratzeko garaian, antzerki lana martxan jartzeko garaian?
JOSERRA. Zuzendariari galdetu, hark aukeratzen bait ditu.
MIGUEL. Guk «interpretazio antzerkia» deitzen denari ekin izan diogu, pertsonaian oinarritutako antzerkiari, testuaren mamiari heltzen dionari. Neri pertsonalki, antzerki modu berezia gustatzen zait, baina denetatik egiten dugula esango nuke. Azkenengo obra, "Zerbitzaria" nahiko mamitsua da, konplikatua. "Lur azpiko kaioak", obran, berriz, bai alderdi komikoa eta bai sentimentala jorratu genituen. Hurrena komedia izango da ziurrenik, testua lantzen ari gara dagoeneko. Gu, modak ekar lezakeenari bakarrik erreparatzeak beldurtzen gaitu. Jendeari interesatzen zaion antzerki mota egin behar dugu, gustokoa dena. Honek eskatzen duenak aldapan gora jartzen bagaitu ere, ezin gaitezke diru etekinei begira jar.
ARGIA. "Ama begira zazu", umore hori, moda dela uste al duzu?
MIGUEL. Ez, noski. "Ama begira zazu" oso lan ona iruditzen zait. Hizkuntza aldetik oso landua. Ez da jendearen bihotzetara heldu lanaren erraztasunarengatik, antzerkira ohituta ez dagoen jendeari bere girotik oso hurbila egin zaiolako baizik. Lan borobila egin dute, bete-betean asmatu dute. Ni ez nitzen horretaz ari, hala ere. Txiste antzeztura gehitxo jotzen dela esan nahi nuen. Entretenigarri ez dago gaizki, baina antzerkiak helburu zabalagoa du. Elkar hizketek, gertakarik, sentimentuek garrantzi handiagoa behar dute izan.
DANI. Herri honetan, eta antzerkiaz ari naiz, egiten dena ezin daiteke hain erraz eta arin kritikatu, lan baldintzak kontutan hartzen baditugu behintzat.
ARGIA. Azal itzazu aipatu dituzun baldintza horiek.
DANI. Esfortzu pertsonalaren arabera lan egiten da, aipaidazu politika administratiboak agintzen duen moduko enpresatan sartzeko burutik jota ez dagoen antzezle bakar bat! Balorea behar da mundu horretan egoteko. Antzerkia ez da errentagarria izatez. Beraz, aitortzen ez zaigun arren kultura bultzatzen ari garela kontutan hartu behar da.
Obrak bi aldiz pentsatu gabe kritikatzeko sortu den ohitura gehiegizkoa da.
MIGUEL. Obra bera antzezlana den ikuspegitik kritikatzea gauza bat da, lana burutzeko egin duzun lana kritikatzea, berriz, besterik da. Ez dut uste antzerki taldeoi kritikatzen zaiguna esfortzua denik, ondorioa baizik.
ARGIA. Iaz Azpeitiako Antzerki Topaketetan parte hartu zenuten, aurten ez. Zergatik?
MIGUEL. Dirudienez ondo antzezteagatik zigortu egin gaituzte. Iazko kritikak hartuz gero, ez dut esango Azpeitiako hoberena geurea zenik, baina... Herri Irratikoak komentatu zuenez hoberenak gu izan omen ginen. Ez dugu ulertzen zergatik ez gaituzten aukeratu.
Barkatzeagatik nolabait, ez dut ulertzen nola egin duten aukeraketa, Azpeitira eraman dituzten obra gehienak testurik gabekoak bait dira, harritzekoa benetan topaketa horien helburua euskara potentziatzea dela kontutan izanik.
ARGIA. Ez ote da hara hurbiltren direnen artean, gehiengoak nahiago duela halako antzerki mota?
JOSERRA. Antzerki mota diferenteak ikusteko ez da Azpeitikoa aproposena, horretarako egokiagoak dira Gasteizko edota Donostiako topaketak, honek justu euskaraz eginiko antzerkia bultzatzea du helburu. Ez da, beraz, nere ustez, oso ulergarria egin duten aukera. Izugarri makurtzen zaizkizu animoak halako egoeren aurrean.
Garbiñe Ubeda
45-46


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTOPO
PertsonaiazGALINDO1
EgileezUBEDA1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude