Josetxo Fuentes: "Administrazioak dantza taldeak esplotatzen ditu"


1990ko azaroaren 18an
Josetxo Fuentes, Eskola dantza taldekoari elkarrizketa
Josetxo Fuentes: "Administrazioak dantza taldeak esplotatzen ditu"
ARGIA. Berrogeitamar urte bete ditu jadanik Eskolak. Zu barnean zaudela, nola baloratzen duzu urte guzti hauetako lana?
J. FUENTES. Berrogeitamar urte irautea nahikoa da, asko da. Honek esan nahi duena da dantza eta abesbatza alorretan erreleboa izan dela. Jendea urtez urte aldatzen joan da noski, baina hasierako izpirituak bizirik dirau. Irautea gauza bakarrak egin du posible: eguneroko lanak. Eta hortan gabiltza, baita hemendik aurrera ere nahiz garai aldatzen doazen.
A. Baina hala ere hauek ez dira dantzaren urterik onenak. ..
J.F. Orain hogei urte jende asko ekartzen genuen. Gaur egun aldiz, ez da hain erraza jendea erakartzea. Uste dut enfoke desberdina eman behar zaiola ikuskizunari. Tradiziozko gauzak izan arren, ikuskizun itxura eman behar zaie, nolabait moldatu egin behar dira. Espektakulo duina egin behar da, jendea ikustera joango bada. Eskola beti joan da kreazioaren bidetik.
A. Gaur eguneko eta etorkizuneko dantzaren bidea hori bada, horrek kreazioaz gain presupuestu handiagoak ere eskatzen ditu. Nola banatzen dira dirulaguntzak?
J.F. Dantza talde batek dituen gastuak izugarriak dira jantziak, eszenografiak eta beste direla eta dirukaguntzak berriz erridikuloak dira. Gaur egun dirua talde bakar batek jasotzen du. Juan Antonio Urbeltzen Argia dantza taldea bakarrik laguntzen du administrazioak. Niri ondo iruditzen zait talde hori subentzionatzea, baina besteok ere zerbait merezi dugu, ez da batere legezkoa.
A. Gauzak horrela ikusita esan daiteke administrazioari dantzak kasu honetan ez diola ardurarik?
J.F. Administrazioak badaki laguntza eman edo ez eman, guk lanean jarraituko dugula, benetan gustoko lana dugulako. Orduan Europara bagoaz eta han izugarrizko irudi jatorra ematen badugu eta gure kultura zabaltzen badugu eta gainera administarzioaren dirurik gastatu gabe, zer gehiago nahi du? Argi esan behar da zentzu honetan, administrazioak esplotatu egiten dituela dantza taldeak, xoxik gastatu gabe.
A. Dantzak aurrera joko badu, zein konponbide topatzen diozu egoera honi?
J.F. Dantzaren instituto bat egin beharko litzateke eta bertan bildu jantzi, dantza eta material guztia. Dirulaguntzak ere bertatik bideratu ahal izango lirateke.
Hemen talde bakoitza bere kasa dabil, ahal duen moduan bizi eta irauten. Euskal Dantzarien Biltzarrean material asko batu da azken urte hauetan. Baina probintzi bakoitzak bere delegazioa izan beharrean egokiago da dantza instituto bat izatea.
Lorea Agirre
57


Gaiez\Kultura\Dantza\Euskal Dant
Gaiez\Kultura\Dantza\Taldeak\ESKOLA
Pertsonaiaz\FUENTES1
Egileez\AGIRRE9\Kultura

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude