Aizpea Goenaga: "Gure lanbidean arriskua ezinbestekoa da"


1990ko urriaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aizpea Goenaga antzezleari elkarrizketa.

Aizpea Goenaga: "Gure lanbidean arriskua ezinbestekoa da"
Gazte gazte hasi eta hor segitzen du, tinko. Ama ere irrati eta telebista munduan ibilia du. "Don don kikilikon"ek ETBko atea zabaldu zion eta ateak zabalik dirau oraindik. Orain HAU DA A.U.programa prestatzen dihardu buru belarri. HAU DA A.U elementua!
ARGIA. Zu antzerkia egiten hasi zinen, nolakoa izan zen hasiera hura?
AIZPEA GOENAGA. 13 urterekin hasi nintzen, Eugenio Arozenak Lizeoan antolatutako obra batetan. Amateur taldetan aritu ondoren Madridera joan nintzen ikastera, tarte horretan zenbait pelikuletan paper txikiak eginez. Ikasketak bukatuta "Txirri, Mirri eta Txiribiton"en deia jaso eta ETBn lanean hasi nintzen.
A. "Don Don Kikilikon"en eskutik sartu zinen beraz Telebista munduan...
A.G. Bai, "Amona Martxelo" pertsonaia egiteko deitu ninduten. Gero "bai Horixe"n ere aritu nintzen. "Funtzioan" ere tarte txiki bat egin digute aurten Elena Irureta eta bioi "Eugeni eta Mari Ximona" bezala.
A. Zer prozesu segitzen duzue pertsonaiak asmatzerako orduan? Haiek bihurtzerakoan?
A.G. Beti izaten da erreferentziaren bat. Lagunen bat.
A. Orain HAU DA A.U. programa prestatzen ari zara Kike Amonarriz eta Elena Iruretarekin batera. Nola hartu zenuten eskeintza hori?
A.G. Hara, guri programa berri bat egiteko eskeintza luzatu zigutenean beldurtu egin ginen hasiera batetan. Gure lanean gauzarik garrantzitsuenetako bat arriskua da, etxean zain geratuaz eta batere arriskatu gabe jai daukazu.
A. Zeintzuk izango dira HAU DA A.U.ko ardatz nagusiak?
A.G. Gauza ezberdin bat egin nahi dugu, ez dadila betiko programa tipikoa izan. Herri honetan erreza da jende xelebrea topatzen, bai soziedadeetan, bai tabernetan, etxe azpiko andrea bera... Euskal Herriko xelebreentzako leku berezi bat izango da bertan.
A. Zein garrantzi ematen diezu ETBko produkzioei? Zeinda zure ustez etxeko produkzio hauek bete beharreko lekua?
A.G. Hasten ari gara eta horrexegatik dago arriskatu beharra. Neretzat askosez aberatsagoa da ETBk ondo edo gaizki produzitzea, linea eta helburu batez noski, serie amerikarrak eta eroste baino. Produkzio hauek gure kulturaren alor bat bait dira azken finean.
A. Azkenik, zinema mundura pixkat hurbilduaz, zeitzuk izand ira zure azkeneko lanak zeluloide munduan?
A.G. Nere bi azkeneko lanak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estrenaturiko "Santa Kruz Apaiza" eta urtarrilerako zineetan egongo den "Invierno en Lisboa" izan dira. Lehenengoan gainera oso pertsonaia dramatikoa izan dut.
A. Irazu
61



Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aktoreak
Pertsonaiaz\GOENAGA2
Egileez\IRAZU1\Komunikabid

Azkenak
Eguneraketa berriak daude