Patziku Perurena: "Artearen helburua artea bera desegitea behar luke".


1990ko ekainaren 17an
Patziku Perurenarekin elkarrizketan.
«HARRIPILATAN EZKUTATZEN ZENEKO APO TIPlAREN BURUTAZ1OAK» KRITIKAREN HARIAN, GIZARTEAREN PENTSAMOLDEAK ZAFRALDI EDERRIK HARTZEN DU
Patziku Perurena: "Artearen helburua artea bera desegitea behar luke".
Obra zabala gertatzen ari da pixkaka hasiz doan Patziku Perurenarena, beraren helburua artea bera bukatzea baldin bada ere. Azkeneko lan honetan gizakiaren bideez dihardu makina bat gogoeta aurkeztuz eta pentsamoldea bera kolokan paratuz.
Patziku Perurenak bi obra berri argitaratuko ditu laister. Estrainekoz, "Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak" kaleratuko du, eta liburuaren izenburuak argitzen duen bezalaxe, apoa da bertako protogonista. Eta autoreak atariko harripilan aitortzen duen legez, "apoa txarkeria guzien sinbolo konbentzionala eta unibertsala da, edozein idiotak, apoa hagitz animalia otzan, gozoa eta kaltegabea dela ikusten duen arren".
ARGIA. Zein da liburu hau idaztera zaramatzan giroa?
PATZIKU PERURENA.- Liburu honen sorrera izan huen pixka bat nola esango nikek ba, bolada hartan bizi nian zera bat oso kritikoa ez? Ikusten nian jendea ez zegoela ohitua estilo horretako artikuluetara, ez zegoela bakoitzak nahi zuena esaterik. Lan honetan bada apo bat gizarteaz kritika egiten duena. Liburu horrekin nenbilela Nietzsche aurkitu nian eta ohartu ninduan nik esan nahi nuena esanda dagoela, baina liburua bukatu nian.
A. Hik heuk aipatzen duk liburuan eritzi propiorik ez dagoela.
P.P.Oroimena zer da? Oroitzen erakutsi egiten digute guri, kultura batek erakusten du hori. Orduan ideak zer dira, hik botatzen duk, hik moldatzen duk eta hik josten duk, baina hireak ez dituk inorenak, hitzak ez dituk inorenak, beti zegok nonbaitetik hartua, norbaiti aditua.
A. Ideien aldetik jauzi handia dago "Emily" tik hona, ez?
P.P. Ez zekiat, eni azken hau ez zaidak narrazio iruditzen. Jende askok esaten zidak ea zergatik ez dudan narrazioa idazten, baina nik idazten dut idatzi nahi dudana. Ni ez nauk sekula jarriko, bueno, familia bat pentsatu behar diat, izena honela edo hala, honi emanen zioat bere pertsonalitatea, honi ere bai, nik hori egiteko ez diat balio, orduan nik hau idatzi diat. "Emily"-tik hona, ez zekiat, neretzat liburu berri bakoitza erditze berri bat duk, beste batzuk usten diate bigarrenerako gehiago ikasi dutela. Agian izanen dituk bi gauza guztiz desberdinak. Ideologia aldetik bada jauzi pixka bat hala ere, agian azken hau «Emily»ren mundu ikuskeraren antipodetan zegok, hori nere ikuspegia duk.
Kontradizioak milaka
A.Gauza nabaria duk lanean zehar kontradizioak badirela, moralaren aurka beste balore batzuk hobesten direlarik.
P... Bai, liburu horretan kontradizioak milaka, problema hori duk, bizitzak ez dik kontradiziorik, baina bizitza interpretazten saiatzen baldin bahaiz, hor sortzen duk kontradizioa. Ni ixilik bizi baldin banaiz eta ene bizia egiten badut, hor ez zegok moralik, ni ene bizitza interpretatzen hasten banaiz bai ordea, eta artea beti duk morala, eta hitza duk beti morala. Azienda batek moralik ez dik ezagutzen, baina guk bai. Nietzschek dio: «Ez zegok munduan fenomenorik morala duenik, horren interpretazioak zekarrek morala, nik hori sinesten diat». Liburuan apo batek gizartearen interpretazio bat egiten dik eta morala egiten dik. Hori garbi azaltzen diat liburuan, kontradizioena uste diat garbi dagoela.
A. Liburuan gauza asko asumitzen da, badira ideia anitz baina ideologia ukatzen da, intuizioen-alde ageriz. Asumitzen duzu gizarteari eta irakurleari kasu honetan ate pila bat hersten diozula liburuan hain kritika zabala eginik?
P.P. Nik ene esperientzia kontatuko diat. Ni ere ibili nauk gizartean beste asko bezala, gauza askotan sarturik, eta ez zekiat nola iritsi naizen neure baitara, hori helburua da, pertsonei eska edo dakiekeena, beren baitara itzultzea. Nik hori erreibindikatzen diat, gizarteko mito askoren atea hertsiz, armonian irabaziz. Beraz ateak hertsi edo ireki ere bai.
A. Ideologia ukatzen baldin bada ere makina bat ideia ageri da, ez ote zaizu iruditzen ikuspegi oso partzialekoak direla asko?
P.P. Hitza beti da partziala. Nik asumitzen diat liburu honen partzialtasuna eta nik egiten eta esaten dudan guztiaren partzialtasuna.
A. Oso nabarmen gelditzen da egilearen eta protagonistaren arteko harremana. Hiretzat bizitzaren eta literaturaren artekoa nola konpontzen da, baldin hala behar badu behintzat?
P.P. Nik garbi zeukeat nere gorputzak zer nahi duen, nere gorputzak nahi dik literatura eta mundu fiktizio eta faltsu hau ukatu eta bere bizia egin, armonia naturalera iristeko. Esan diat artearen helburua behar lukeela artea bera ukatu eta bizitzara itzultzea.
A. Horretarako arteaz baliatu behar ordea?
P.P.- Bueno, hala duk, baliatzen nauk baina, kontradizio bat duk.
I.CAMINO. A.AGOSTI
46-47

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakPERURENA4
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazPERURENA4
EgileezCAMINO2Kultura
EgileezGOSTIN1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude