"Erriberan, irabazi baino komentzitu egin nahi dugu"


1990ko ekainaren 17an
Angel Rinconekin elkarrizketan.
Angel Rincón, Korteseko alkate abertzalea
"Erriberan, irabazi baino komentzitu egin nahi dugu"
Euskadi eta Aragoiren arteko mugan dago Kortes, Tuteratik behera. 3.000 biztanle dituen Erriberako herri honek alkate abertzalea du, Korteseko Ezkerreko Asanbladako zerrenda burua alegia. Angel Rincón delineantea da eta zonalde honeteko bizitza erritmoa errespetatuz, eskuin nahiz ezkerreko botuak eskuratzea erdietsi du eta Herri Batasunakoa izan arren biztanlegoaren gehiengoaren begirunea ere bai.
ARGIA.–Zu Korteseko alkate gisa, zein arazo ikusten duzu nabarmen Erriberan?
Angel Rincón.–Arazo handiak baino gabezia zenbaiten arazoa dauzkate Erriberak eta Kortesek; zorionez konpontzen ari direnak gainera. Gestio aldetik, udal autonomia arazoak ditugu egungo legearekin Diputazioak "dirijismoa" egiteko aukera guztiak bait ditu eta Korteseko arazoak ere horixek dira, langabezia eta hiritargo pobreenak bizibaldintza hobeago batzu ez edukitzea ere gaineratuz.
Langabeziaz mintzatzerakoan nekazaritzaz hitz egin behar dugu, hau bait da erriberatarren lanbide nagusia. Gaur egun PSOEk aurrera daraman politika oso kaskarra da, burutzen ari den nekazal erreforma, industrialak partxeoren bat izan bazuen, hau da, lan alternatiboren bat eskuratzeko erraztasuna edo soldataren bat kobratu ahal izateko aukerarik eman bazuen, guri aplikatzen ari zaigunak ez du aukera txikienarik ere ematen, derrigorrez langabezira garamatza.
A.–Eman al du Erriberak bere baitan duen guztia?
A.R.–Erriberak batzuk uste duten baino garapen ahalamen handiagoa dauka. Bertako nekazaritzari laguntza handiagoak eta ekoizpenei egun duten baino irteera hobeagoa eskaintzen bazaie Erriberak aldaketa sakona jasan dezake ahalmena baino ahalmen gaitasuna izugarria duela esango nizueke.
A.–Nafarroako Instituzioek Erribera baztertua, ahaztua al dute?
A.R.–Nahiz eta politikariek zerbaitetaz gogoratu, probetxuzko zerbait egingo luketen nire zalantzak ditut. Ahaztua baino Erribera ez dago promozionatua eta hau denon lana da.
A.–Zein harreman duzue Instituzio horiekin?
A.R.– Guztiz normalak. Hitz egitera joan behar dugunean joaten gara, eskatu behar dugunean eskatzen dugu.
A.–Baina Erriberako herri bateko udal batek alkate abertzalea izateak ez du eraginik?
A.R.– Zerbait eskatzen dugunenean ederki begiratzen digute, baina ez gaituzte bazterreratu, batez ere aukerarik eman ez diegulako. Edozein eskazikuzun egiterakoan baldintza guztiak zorrotz betetzen ditugu ezusterik egon ez dadin.
A.–Zergatik aurkeztu zInen Korteseko ezker aldeko zerrenda batean?
A.R.–Gu zergatik aurkeztu ginen garbi dago: gure helburua udaletxea herriaren zerbitzuan ipintzea da, eta honekin esan nabi dut herri borondatearen islada izan behar duela, gehiengoaren borondateak zuzendu betar duela, eta ez dut esan denena, ezin bait da denen gustorako gestioa egin. Udeletxe hau herritarren gehiagoaren erizpideek zuzentzen dute.
A.–Zuek udoletxeko beste alderdiekin hitzarrnenik sinatu al duzue, edo hauen beharrik izan al duzue?
A.R.–Legealdi honetan 6 zinegotzi ditugunez, eskuinak 3 eta PSOEk bakarra duenez, ez dugu honelakoen beharrik izan. Aurreko legealdian 4 zinegotzi genituenez, hitzarmen bat egin genuen baina herri-honetan bestelako esanahi dauka honek. Kontsentsuak agintzen du, adibide gisa, kultur etxeari Joxe Migel Barandiaran izena ematen badiogu, kultur batzordeak proposaturik izan da eta honetan, herriko talde guztiek esku hartzen dute: Ikasleen Guraso Elkarteak, "peñak", dantzariak, ikasleak... hitzarmen beharrik ez dago. Egia esan, jendeak ez du gehiegi esku hartzen baina proposamenak egiten dituztenean kontutan hartzen dira eta gehienetan, zuzenak izan ohi direlako, onartuak.
A.–Eta arazo ideologikoak?
A.R.–Pentsa, iaz geroztik eskuina ez da udal batzarretara agertzen, kontutan ez ditugula hartzen aitzakiaz. Atentatu, "Pacto por la paz" eta honelako mozioak alde batera utziz, eskuinak eta PSOEk azken sei edo zazpi urteetan ez dute 3 mozio baino gehiago aurkeztu. Atera kontuak. Eta guk aurteztu ditugunean gure alde agertu dira, ez gureak zirelako hoberenak zirelako baizik.
Nafarroa-Euskadi, «Tolerantzia edo intolerantzia hitzarmena»... Gaur egun konponezina alor ideologikora eraman nahi dute.
A.–Hiritargoak nola erantzuten du alkate abertzale baten aurrean?
A.R.–Gu errealitate batetik abiatzez gara, hauteskundeetan 1.100 botu lortu genituen–herriak 3.000 biztanle pasatxo ditu, zentsoa 2.000koa dela–eta Herri Batasunaren botu emaleak 140 dira, PNV eta alderdi moeta hauekin 200en bat botu eskuratzen dugula, beste guztiak "nahiz eta", ematen digu botua, nahiz eta gu abertzaleak izan botua ematen digute, HBk gestio on bat egin dezakeela ikusi dutelako, errespetoa adieraztea lortu dugu, Iruñeko parlamenturako botua emango ez ligukeen askok udal hauteskundeetan botua eman ohi digu.
A.–Zein eritzi duzu Herri Batasunaz?
A.R.–Ni Korteseko Ezkerreko Asanblada zerrendan aurkeztu nintzen baina nire burua Herri Batasunan baitan kokatzen dut eta ez dut hori herrian ezkutatzen. Nire eritziz, zintzótasunez jokatzen duen mugimendu politiko bakarra da, eta ez zintzotasun handienez jokatzen duen alderdia, herrian ikusten bait da zer egiten duten besteek.
A.–Lehen ere eskuinaz mintzatu zara, baina Erribera sozialismoaren eta PSOEren gotorleku izan da.
A.R.–Eskuina diodanean PSOE barne sartzen dut. Eskuinaren artean ñabardurak egin daitezke baina...
A.–PSOEk hemen politika eskuindarra egiten al du?
A.R.–Hemen eta leku guztietan. Langileriak zertan aurreratu duen ez dut ikusten nik, eta era berean, ez dut ikusten helburu hau eta gizartearen egitura pobreenak laguntzeko helbururik duen politikorik. Esan esango dute baina ez dute betetzen. HBk, ordea, planteamendu horiek dituela iruditzen zait eta hementxe nago.
A.–Orduan, norantz doa Erribera?
A.R.–Eskuinak irabazten batu, ez motibatutako gizarte baterantz joango gara, noizbehika eta fede gutxiagoz botua emango duena eta langileriaren egoerak txarrera joko du. Honek krisi ideologiko eta nortasunezko krisi batera eraman gaitu jadanik, eta gure mezua jendearengan murgilduko dela uste dut, jendeak "nahikoa da" esango du. Ekialdeko herrietan zer gertatu den ez dute ongi irakurri, azalezko irakurketa okerra egin dute, «sistema apurtu da» esan dute eta kontua ez da sistema txarra edo ona den, kontua gehiegizko aplikapena egin dutela izan da eta hemen gauza bera gertatzen ari da. Egiptoko piramideetako esklabuaren bizitzan eta gaurko langile batenaren artean ez dago hainbeste desberdintasunik. Jendea konturatuko da, eta eman zaigun asketasunak zertarako balio eta non duen muga begibistakoa da.
A.–Kortesen kokatuz, euskal nortasunik ba al dago?
A.R.–Eskasa, baina geroz eta handiago da. Akats historiko bat somatzen dut: Erriberan eta Nafarroa osoan, euskalduntasuna adierazten duen ikurraren mimetismoa egin nahi izan da, idi pare baten irukia eskegita izan behar da, etxean, traineruez ulertu behar da, herri kirolez, hau da, aizkolari eta harrijasotzaileez... Nola jakingo dugu zuhaitz bat mozten azken 300 urtez geroztik ez badago arbol tenterik hemen? Horiek ez dira euskal nortasunaren ikur bakarrak, eta gu ere Euskadi gara eta horrelakorik ez dugu eta kopiatzeko asmorik ere ez.
Folklorismoa ez da txarra baina Euskal Herria zabala da eta hemen herri kirolik ez dago; baina tomatearen bilketaz gu baino gehiago dakien jenderik ez ez duzue gorago ezagutuko. Okerra da adibidez, Euskadi Oiartzun eta bere inguruanearekin ordezkatzea. Honelako tatuak galtzen ari dira zorionez.
A.–Zer egiten du Korteseko udalak euskalduntasuna bultzatzeko?
A.R.–Udaletxean gehiengoa dugunez "dirijismo", antzeko bat egin genezake, hau da balkoiean ikurriña jarri, pertsonalki defendatzen duguna, eta honelakoak, baina horretarako giza babesik ez dagoela jabe gara eta honen aurrean euskalduntasuna bultzatzeko guztiari erraztasunak ematen dizkiogu eta herriko inor aztoratu gabe etimen honetan dihardugu. Irabazi baino komentzitu nahi dugu.
A.–Zer pentsatzen du herritarrak Bardeei buruz?
A.R.–Denok aurka gaude. Inposaketa hau gure artean edutitzea lotsagarria dela pentsatzen du edonork baina aurka egiterakoan betikoak biltzen gara. Nik badakit poligonoa Zoritxarrez kendu egingo dutela, eta zoritxarrez diot, sarraskiren bat gertatzen denean bakarrik kenduko dutelako, ez lehenago. Guk eginiko gestio guztiek, Nafarroako parlamentuak onartutako akordinak ez dute ezertarako balio, egin egin behar dira, baina ez dute ezertarako balio. Hegazkin baten istripuaren ondorioz eskolako haurrak edo hiritarren artean sarraskiren bat gertatzen denean, orain aurka mugitzen garenok eta beste guztiek gogor ekinez poligonoa kenduko dute, ez bestela.
A.–Norantz begiratzen du erriberatarrak: Euskadirantz ala Aragoirantz. Ala "navarrista" da.
A.R.–Zonalde honetan bilakaera handia jazo da eta mugan gaudenez, garai batean jendeak ez zekien aragoitarra ala nafarra zen, "navarrismoak", indar handirik ez zuela. Egun, jendeak argi du aragoitarra ez dela eta ez da eritzia errealitatea baizik. Eta geroz eta jende gehiagok Nafarroa Euskaditzat iotzen duela Kortesen bertan dakusagu.
XABIER LEKUONA

"Eskuinak eta PSOEk azken sei edo zazpi urteetan ez dute 3 mozio baino gehiago aurkeztu".
"Errespetoa adieraztea lortu dugu, Iruñeko parlamenturako botua emango ez ligukeen askok udal hauteskundeetan botua eman."
Angel Rinconen ustez eta zoritzarrez, Bardeetako politgonoa kenduko dute, baina sarraski bat gertatu ostean, ez lehenago.
11-13

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazRINCON1
EgileezLEKUONA6Politika
EgileezARTOLA3Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude