"Pribilejio papera hartu du grafismoak letren itsasoan"


2021eko uztailaren 19an
Antton Olariagarekin elkarrizketan.

ANTTON OLARIAGA
"Pribilejio papera hartu du grafismoak letren itsasoan"
Euskal Herri osoari buelta eman dion Zakilixut pertsonaiaren sortzailea den Antton Olariaga ekarri dugu aste honetan orrialdeotara. Oraindik ere aipatu pertsonaiarekin lanean badihardu ere, pertsonaia berri eta literatur liburuen ilustraziogintzan dabil egun, beti ere ezaugarri izan duen umorean oinarriturik.
Nola sartu zinen komikiaren mundu honetan?
Valentzian ikasten eta aldi berean hango egunkari eta aldizkari batzuentzat lanean ari nintzelarik, betiko nuen zaletasuna euskal mundura zabaltzea egoki irutitu zitzaidan. Aipaturiko xedez, han eginiko lan batzuk Zeruko Argiara bidaltzera ausartu nintzen, eta ene sorpresaz, onartuak zirela erantzun zidaten, interesgarriak iruditu zitzaizkiela. Aldi hartan, ez zegoen bilakaera grafiko handirik, ilustraziogintzan bai, baina txistegintzan ez.
Arte Ederrak egitera Bilbora etorri nintzenean, eskolako liburuak ilustratzea proposatu zidan euskal editoretatekin egin nuen topo. Esperientzia oso majoa izan zen, lana gustokoa izateaz gain, hemengo jende ugari ezagutu nuelako.
Nolakoa zen orduko panorama?
Inongo erreferieniziarik gabe etorri nintzen honera, eta argi neukan zer egin nahi nuen; hortaz ez nion hemengo egoerari jaramon handirik egin. Beste aldizkarietan egiten zena euskal kulturari inkorporatzea zen nere helturua, ilustraziogintza normalizatzea alegia. Helburu honekin, Anaitasunan argitaratu nuen pertsonaia finkoa zuen lehen tira, eta Argian ilustrazio eta txistegintzan jarraitzen nuen.
Hurrengo pausua, Argiakoek eskainitako orrialde osoa izan zen. Aldi berean, diseinoan, azalgintzan... ere parte hartu nuen. Pixkanaka pixkanaka pertsonaiak sortzen hasi nintzen; pertsonaiak perfilatu eta komikien bidez garatzeak zuen garrantziaz jabetu nintzen.
Eginen ere aritu zinen.
Honela, Bilbotik Eginera etorri nintzen hau sortu zenean. Berriro ere, sorpresa handiz hartu nuen lan eskaintza berri hau, denbora pasako orrialde oso bat antolatzeko ardura eman bait zidaten, ez dakit zenbat urtetan behin gertatzen den gauza horietako bat izan zen hori neretzat. Proiektu honetan, neretzat oso garrantzitsuak izan diren bi elementu izan nituen lankide: Jon Zabaleta eta Egileor. Hiruron artean eguneroko zita hori betetzen genuen. Denbora pasatzen zen heinean, hemen ere pertsonaia berri bat asmatu behar nuela pentsatu nuen, eta honela Zakilixut sortu zen.
Nola sortu zen pertsonaia hau?
Batetik argazki-robot bat egin behar zen, eta egunero atera behar zenez, oso elementu sinplez behar zuen osatua egon, ez nekatzearren. Irakurle bakoitzak bost segundutako begirunea eskaintzen baldin badio zure lanari, ezin duzu lau ordu pasa hori egiten, arintasunak eta freskotasunak agindu behar baitu. Parametro hauetatik abiatuta hasi nintzen pertsonala finkatzen, abentura gisa, helmuga zehatzik gabe.
Honelako pertsonaia batek hartzen duen bizitza propioa harrigarria da, konturatu gabe, bere barne izaera ere sortzen bait da. Honela hamaika urte pasa nituen txoko horretan. Txundigarriena beraz, denboraren iraupena eta pertsonaiak berak eman dizkidan ezusteak izan dira.
Pertsonala horrek bazuen hasieratik bere pertsonalitatea?
Nik sexuaren gaia nahi nuen jorratu hasiera batetik, ordurarte kasik ikutu gabe zegoelako batetik eta niretzako ere dibertigarri suertatzen zelako bestetik, ildo horretatik jo nuen beraz. Halaber, egunero "pelmada" emateak ere, pertsonaiaren sendotzea dakar berarekin, hamaika urtetan zehar pertsonala zehaztua geratzen delarik. Pertsonala zehazteko beste baldintza bat, irakurlegoa ez aspertzea zen, eta horretarako ni ere dibertitu egin behar nintzen, ni aspertzen baldin banaiz, oso zaila bait da irakurlegoa dibertitzea.
Zernolako antza daukate Zakilixut eta Antton Olariagak?
Izatekotan, nere besoaren edo behatzaren luzapena, baina pentsatzen dut nere odola mutur horretara ere iritsiko dela. Beraz zertatt izango du, baina inoiz ez dut horrelako erreflexiorik egin. Bestalde, kale mailako gaiak erabilizen direnez, Zakilixut asko garela pentsatzen dut, ni ere barne.
Beraz, kaleko pertsonaia dugu Zakilixut; umore herritarraz jositako pertsonaia?
Behar bada bai. Hor oreka bat gorde behar zela pentsatzen nuen hasieratik. Alde batetik, erreferentzi kultural zehatz batzuk eduki behar zituen, eta bestetik zuk aipatu duzun kale mailako umorea. Oreka bat badago, ezin da abstrakzio bat egin eta pertsonaia zeharo artifiziala egin. Gaur egun ere linea horretan jarraitzen dut.
Zergatik identifikatzen da horrenbeste jendea pertsonaia honekin?
Ez dakit, hor faktore ezberdinak egon daitezke, baina ez diot buelta handirik eman. Lehendabiziko gauza maiztasuna litzateke, egunero kaleratzeak eragina du ezbairik gabe. Bestalde, pertsonaia bakarrenetakoa izateak ere zerikusia izan duela pentsa daiteke, 6-8 pertsonaia izango balira egunero euskaraz kaleratuko liratekeenak, arrakasta bestelakoa izango bait zen. Hau uhartea izan zen, baino itsaso eta guzti. Beraz, lankiderik gabeko garaia suertatu .zitzaion Zakilixuti. Hala ere, neretzat ezuste handia izan zen bere arrakasta; nik ez dakit pertsonaia horrek funtzionatzen duen ala ez, ulertzen den ala ez... irakurleak eta marrazkilariak paperean egiten dugu bat.
Hainbeste denbora ostean agur esatea ez al zen zaila izan?
Hor faktore batzu izan ziren hori horrela izan zedin bultzatu zutenak: alde batetik derrigorrez noizbait eten egin behar zela, eta bestetik noizbehinka opor batzuk beharrezkoak direla. Baina oraindik bizirik dagoen pertsonaia da, garai hartan egin zen bezala liburu bat ari bait naiz prestatzen.
Lehen sexua aipatu duzu Zakilixuten gai garrantzitsuenetarikoa bezala, nolakoa izan da erantzuna?
Pertsonaia klabe horretan mugitzeak ere indarra eman dio. Dena den gizartean kezka hori ikusten nuelako sartu nintzen ni esparru horretan, eta honenbestez hain zaila suertatzen ez zelako. Klabe horietan ere jendearen konplizitatea aurkitzea hain zaila izango ez zela pentsatzen nuen, errealitatea filtro horietatik begiratuz zer esan nahi zen ulertuko zela.
Euskara herritarra erabiltzeak ere lagundu du helburu horretan?
Behar bada bai. Nere helburua euskarazko expresibidade grafikoa lortzea zen, nere giro naturala gorpuztu dut paperean. Apostu baten aurrean, ondorioetan pentsatu gabe egin diet aurre nik desafioei.
Zakilixut utzi eta beste pertsonaia bat gauzatzen duzu egun. Apostu berri bat?
Bai noski. Aspaldidanik dut gustoko fabula eta animalien mundua; gizakien eta animalien artean ez dago alde handirik, eta hortik dator Alukiss pertsonaia. Honek noski, grafismo berri bat sortzea eskatzen du, oraindik ere lantzen ari naizen irudi berria.
Nola definituko zenuke zure lan hau?
Momentu honetan minigidoilariaren eta marrazkilariaren lana egiten dut. Hori oso polita da, eskuak autonomiaz lana egiteaz gain burua landu behar bait da, irakurri, entzun... beharra dago; azken finean ariketa miniliterarioa.
Ilustrazioaren munduari atxikituz, nolá hasi zinen giro horretan?
Lana egin behar nuenez, nere trebeziaz baliatu nintzen soilik, gustokoa nuen abiltadeaz. Honela, testu liburuak ilustratzeko aukera izan nuen: ildo horretatik, haur literaturan barneratu nintzen. Guzti hau, osagarri bezala ikusten dut nik, haurrentzat gauzak grafikoki kontatzea, buruaren egokitze lan bat eskatzen baitu.
Bai haurren eta bai helduen literaturan aritzeak mesede handia egin dit niri, etortzen zaizkidan lan guztiak irakurtzen bait ditut. Guzti honek, literaturaz gozatzeko aukera eskaini dit, alde batetik, eta hitzjoko eta esamesetarako gaitasuna eskuratzea, bestetik.
Honelako lanak ilustratzea ez al du konpromezu berezirik eskatzen?
Ilustratzeak beti beldurra eman dit. Ilustrazioak noraino zapuztu dezakeen testu bat? Testua iradokorra baldin bada, iruti batekin noraino bortxatu dezakedan intrusismo hori? Lege minimo batzu errespetatzen saiatu naiz beti, testua irakurri eta ze klabetan dagoen eskainia jaso, identifikazio bat lortu asmoz.Marrazkiak ahalik eta enbarazu gutxien egin behar: dio testuari. Nik horretan, idazlearen morroi ikusten dut nere burua, eta horrela izan betar duela deritzot.
Egunkarietako marrazkigintza ez bezala, liburuetako ilustraziogintza betirako gelditzen da; damutu al zara noizbait egindakoaz?
Hori ezinbestekoa da, grafismoaren munduan gabiltzan guztiak lotsa pasa izan dugu noizbait atzeko lanak ikusita. Gaur egun beste ikuspegi batetik ikusten ditugunez gauzak, marrazki bera beste era batetara egingo genukeela pentsatzen dugu, baina ez dut nere burua traumatizatu nahi, garai hartan horrela artu zen eta lekukoa da.
Alderantzizko sentsazioa ere izaten da. Baina bueno, horrelako gauzetan pentsatzen hasiko banintz, burua eta eskuak paralizatuak edukiko nituzke.
Liburuen ilustraziogintzan, zein da egungo panorama?
Liburugintza orohar sendotzen den heinean, haur literatuta ere sendotuko da; alde horretatik ere lan borobilagoak eta desafio handiagoak etorriko dira. Dena den, gero eta exijenteagoak izango dira lanak, beráz, lan serioa eta konpetitiboa egin beharko da, baina konpetitiboa ez soilik merkartu aldetik, lanen kalitatearen aldetik baizik. Jaso beharreko informazioa ere gero eta handiagoa beharko du izan, haurrak ere ez bait dira tontuak: informazio grafiko mordoa jasotzen dute (telebista, zinea, aldizkariak...), maila grafiko handia dute; desafio horri erantzun beharra dago, haurrak grafikoki alfabetatuak daude eta.
Umorea duzu oinarria, gauza serio gutxi egin dituzu azken urte hanetan, zer dela eta?
Hori litzateke nere marrazkiginizaren hirugarren zutabea. Lehen euskara eta grafismoa aipatu ditudan bezala. orain umorea aipatzen dut. Izakeraz beti ere horrelakoa izan naizenez, umorearen ikuspegitik ikusten dut errealitatea, mesedegarri eta gustora sentitzen naiz esparru honetan. Haur literaturan ere lan dexente egin dut horretan.
Komikigintza eta ipuigintzan zenbait gauza serio egin dut, baina ezbairik gabe, gero buruz ikasi behar diren testu liburu "totxo" horiek ilustratzea izan da lanik serioena.
Ze tratamendu eskaintzen zaio grafismoari prentsa mailan?
Gero eta hedatuagoa da. Umorea geroz eta gehiago sartzen ari da prentsan, batipat politikoa. Europako aldizkari garrantzitsuenetan, interes handia ematen zaio grafismoari aspaldidanik. Behar bada diskurtsoa erraza delako, begietatik aise sartzen delako, marrazki baten babeseaz esan nahi duzuna hobe adierazi daitekeelako; azken finean, testuaren eta marrazkiaren arteko aliantza gertatzen da, marrazkiaren garrantzia areagotuz doa azken denboraldi honetan.
Hala ere, euskaraz zu soilik zabiliza mundu horretan.
Hori neretzat izugarrizko sorpresa izan da, nik hasieran atea zabalik ikusi nuen eta barneratu egin nintzen, baina horrenbeste denbora ostean inor mundu honetan murgiltzeak asko kezkatzen nau; eguneroko ihardueran horrela diharduen oso jende gutxi dago. Egunero lan egitea oso zaila da askorentzat...
Komikietan adibidez, bultzada handiagoa ikusi da urte hauetan, baina egunkarietako grafismo aplikatuak bere horretan darrai, ezer gutxi ikusten da tamalez.
Euskarazko egunkari batek hori zuzpertzen lagunduko luke?
Euskarazko egunkariaren beharra nik ez dut zalantzan jartzen. Bihartik beharko luke kalean egon aipaturiko egunkari horrek, euskarazko komunikazioetan oso nabaria gertatzen bait da hutsune hori. Ez dut uste ordea, gobernua gai denik horrelako projektu bat aurrera ateratzeko, orainartean ez du behintzat borondaterik ageri.
Nongo erreferentziaz ibiltzen zara?
Momentu honetan nere bideari jarraitzen diot. Piskanaka nere ildoak jorratu ditut, pertsonaia batzuk cegiten dituzunean hor mantentzen zara, baina beti, ere begiak erne dituzula. Zure buruari ustekabeak eman behar dizkiozu, eta momentu honetan animaliekin sartzea ezustea izan da niretzat, orainarte ez bait dut nere eskua horretan jarri.
Nola ikusten duzu marrazkiaren papera prentsan?
Proportzioz, alderdi idatzian oinarritzen da prensan, baina irakurlearen jarrera bestelakoa da. Letrez osatutako itsasoan garrantzi handia du marrazkiak gaur egun, pribilejio papera hartu du grafismoak itsaso horretan, irudiaren zibilizazio horretan garrantzi handia hartu du grafismoak. Garrantzia baino gehiago abantaila ikusten dut nik hor.
A. GOSTIN M. ARRIETA
27-30

GaiezKulturaArteaKomikigintzKomikilaria
PertsonaiazOLARIAGA1
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezARRIETA4Kultura

Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Urriaren 7az geroztik, 142 kazetari hil ditu Israelek Gazan: bi egunero kazetari bat

Gerra garaian zentsurak eta propagandak berebiziko lekua hartzen dutela jakina da, eta horren froga bat gehiago dugu Israelek Gazan bideraturikoa. Hala ere, prentsa askatasunaren alde dabiltzan egiturak izugarri kezkaturik dira: ez da munduan eta historian zehar beste gatazkarik... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude