"Hitzarmena hausten bada, ez gara noraezean geratuko"


1990ko apirilaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iñaki Burutxakarekin elkarrizketan.
IÑAKI BURUTXAKA (ETBko publizitate arduraduna)
"Hitzarmena hausten bada, ez gara noraezean geratuko"
ElTBko publizitate saileko arduraduna dugu Iñaki Burutxaga. Urte askotan publizitatearen mundu honetan ibilia, hitzarmenarekin zer gertatu daitekeen zehazten jakin ez baldin badu ere, baitor ageri zaigu Durangoko despatxuan.
ARGIA.–Zein da berriki sortu den eztabaidaren funtsa?
INAKI BURUTXAGA.– Hitzarmenaren irakurketa arazoa dago, bertan ez da neurketa zeinek eta zein maiztasunez burutuko duen zehazten. Orain arte ECOTELen datuak erabili ditugu, baina akordioak ez du hori esaten.
ARGIA.–Badirudi neurketen maiztasuna dela arazoa. Zein da ezberdintasuna?
IÑAKI BURUTXAGA.– Teknikoki bi neurketak dira zuzenak, baina guk hitzarmena sinatzerakoan ordukoa hartu genuen kontutan eta orain ez dugu bestea onartuko. Ordu erdiroko neurketekin erraza da %30a lortzea, baina bestela ez.
ARGIA.– Hitzarmena poskatu daitekeela adierazi du berriki Ortuondo zuzendariak. Prest egongo al litzateke ETBko publizitate saila apostu horri aurre egiteko.
INAKI BURUTXAGA.–Hitzarmena sinatu aurreko taldea baino indartsuagoa da egungoa. Esklusibista egon ala ez, ETBren norabide komertziala hemendik zuzendu behar dá. Egia da jende gehiago beharko genukeela bezero guztiengan iritsi ahal izateko, baina horiek lortzes ere posiblea litzateke. Haustura ez litzateke traumatikoa izango, arriskatu daiteke, merkatua eta bezeroak eskura ditugu, ez ginateke noraezean geratuko.
ARCIA.–Esan al daiteke Publiespañak ETB 2rako egiten duela lan batipat
IÑAKI BURUTXAGA.–Bezero guztiak bi kateetan sartzen saiatzen gara, nahiz eta askotan ez lortu. Egia da ere, arrazoi teknikoengatik (audientzia...) errezago izaten dela ETB-2n lana egitea.
Dena den, ETB-I kate prioritarioa da etxe honetan, bai aurrekontuei, bai jendeari eta bai bitartekoei dagokienez. Ikuslego kopurua ordea, euskarak mugatzen du.
ARGIA.–Ez al da oso urria ETB 1eko ikuslego kopurua?
IÑAKI BURUTXAGA.–Euskal Telebistako kate euskaldunak ikuslegoaren % 12 lortzen baldin badu, ikusle euskaldunaren erdiak kate hori ikusten duela adierazten du. Ikuslego potentzialaren eradia? Hori garaipen bat da.
ARGIA.–Berriro ere publitatearen tarta horretara bueltatuz, telebista pribatuak ditugu gainean. Zer gerta daiteke?
IÑAKI BURUTXAGA.–Legezkoa den bildurrarekin batera, esperantza handiak ditugu garai horietarako. Euskal Telebistaren izaera beragatik, bertakoak diren bezeroak mantenduko ditugula espero dugu, eta kanpoko batzuk erakarri.
Ikuslego kopuruari dagokionez, hasiera batean beherapena soma daitekeela pentsatzen dugu, baina denborarekin gaindituko dugulakoan gaude.
M.A
20

GaiezKomunikabidPublizitate
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazBURUTXAKA1
EgileezARRIETA4Komunikabid

Azkenak
Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude