JAVIER SALABERRIA
"Ulgor"eko presidente
«Biltzen ez bagara pilotara goaz»
Zuzenbidean lizentziatua, duela sartu zen kooperatiben munduan. Orain, "Fagor" taldearen barnean dagoen "U1gor" enpresako burua da.
Argia.–Benetan partizipatiboa al da, gaur egun, kooperatiba?
J.Salaberria.– Masifikazio arazoa daukagu. Lehen sozio guztiak identifikatuta geunden problemekin, orain indibidualismo gehiago dago. Lana beste modu batera hartzen da: etorri, lan egin, kobratu eta kitto. Ez dut esaten txarra denik baina beste kultura bat da baina, tira, horri ere erremedioak jarri behar zaizkio: zentzu honetan, komunikazioa nahiko sakondu ez dugun aspektua da. barne komunikazina landu belar da. Egia da erabakiak baseetatik gero, eta urrutiago geratzen direla, horretan autokritikoak izan behar dugu. Hemen, erabakiak berak bakarrik hartuko dituen teknokrazia gogor baten arriskua dago.
A.–Kooperatiben bateratzeak joera hori areagotu dezake...
J.S.–Baina konpetitibitatea gero eta gogorragoa da, eta garbi dago interkooperazioa praktikatu behar dugula. Biltzen ez bagara pikutara goaz Ez dauka zentzurik 4 edo 5 kooperatiba sektore, merkatu eta produktu berean elkarrekin konpetitzen aritzea.
A.– Soldaten arteko proportzioa 1/3tik 1/6ra pasa dute kooperatiba batzuk. Ze iruditzen zaizu neurri hori?
J.S.–Lehenengo hiru mailetan soldatak merkatutik gora daude, goi mailetan. aldiz behera argi eta garbi. Azkenean kanpora begirako solidaritate horretan goi mailakoak gaitzen ateratzen dira; orduan, zeintzu izan behar dute solidarioak, goi mailakoak bakarrik? 1/3ko proportzioa jarri zenean "Ulgor" tailer txiki bat zen.. eta orain dogma bat egin da, gure erruz. Hori aldatu beharra dago beranduegi izan baino lehen.
A.–Lehentasun enpresarialak ez al du arlo soziala alde batera uzten?
J.S.–Sarritan, autotritika egiten hasten garenean jende askok esaten du hemengo dimentsio soziologikoa larregikoa dela, ez garela konbentzitzen enpresa bat garela: baina nik ez dut pentsatzen hurrun joaten garenik zentzu horretan. Eta gainera. zerbait arriskatzekotan zentzu horretan, hobe da hori arriskatzea aldrebes baino. Batzuk dirua kostatzen dela diote: "ze hau enpresa bat da, e konntuz". Hor dago azken finean eztabaida. Oreka bat orain arte eduki dugu baina tira... eritzi guztiak entzungo dituzue. Nahito sekula ez. hori seguro: baina batzuentzat gutxi egiten da, besteentzat larregi. Azken linean. demotrazia industrialean sinesten ez badugu. kuentista batzuk gara. 25