"Euskara gustokoa eginez jendeak erantzuten dau"


1990ko apirilaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Asier Muniategirekin elkarrizketan.

Asier Muniategi
"Euskara gustokoa eginez jendeak erantzuten dau"
'Gabon gabon' ematen digu gauero Asier Munitiategik Bilbo Herri Irratian. Euskararen alde postura egin gaztetatik, eta irakasle lanetan, kantagintzan, literaturan, herrito organua jotzen... aritu ondoren duela bi urte t'erdi Irratian sartu zenetik entzulearengana hurbiltzea izan du helburu. Profesionalitatea euskaraz lortzen denean, gure ikus-entzun medioek euskaldunen harrera jasoko dutela baieztatzen du.
ARGIA.–Orohar, bizkaitarren artean bada arazorik euskara batuarekiko . Zuek Bilbo Herri Irratian bizkaieraz aritzen zarete. Zer diozu horretaz?
Asier Muniategi.–Kezka bat dago... Bizkaiera berak ere beharrezko du batuera prozesu bat bere barruan, eta bizkaieraz idazten duten idazle askok zerbait lortu dute, baina euren artean ere badira ezberdintasunak. Hala ere nik uste dut maila on bat dagoela bizkaiera barruan eta bateratze prozesu horretan. Jendeak zergatik ez dio erantzuten batuari? batez ere, nik uste dut... Euskal Telebista ikusterakoan ere erderazko hitzak irakurtzen direlako. Jendeak etxean erabiltzen duen euskara jasotzen du hobeto, eta hori berori jorratuta eskaintzen baduzu, gustora jasotzen du, nahiz ez izan berak erabiltzen duenarekin erabat berdina. Batua ostera ez.
A.–Euskadi Irratia sortzea rekin, galdu duzue entzule gorik?
A.M.–Inkestak beti dira gezurrezkoak. Euskadi Irratiak entzule asko duela esaten badu ere ez da hala.
A.–Zer nolako programazioa eta entzulegoa du Bilbo Herri Irratiak?
A.M.–Berezi behar dira entzulego moeta bi. Goizekoa jende nagusiago bati dagokion programazioa da, 30 urtetik gorakoentzat egiten da programazioa. Arratsaldekoa guztiz musikala da, gazteei zuzendua dago eta azken inkesten arabera erantzun ona izan da ordu horretan. Horrek zerbait esan nahi du, erdal entzulegoa bera ere ohitu egin dela euskal aurkezpen batez musika entzutera, hitz gutxi egiten delako eta musika asko eman.
A.– Bestalde, COPErekin harremanetan zaudete. Zein neurritan?
A.M.– Bai eta ez. Hasteko, beno, datu hau... orain irrati berri bat egiten gabiltza eta hori euskara hutsean izango da. Momentu honetan COPEgaz harreman batzu ditugu, baina irrati hau librea da. COPE katea sartzen da informatibotan eta kirolak ere erderaz dira.
A.–Zuk zeuk'Gabon gabon' egiten duzu...
A.M.–Bai. Hori da... jendeagaz parte hartzea, harreman bat sortzea euskal entzulegoaz. Ni sartu nintzenean arazoa omen zen euskal entzulegoa ez zela batere zaletua deitzera, telefonoa hartu eta irratiarekin bat egitera, eta abar... Horin lortu behar zen eta nire proiektua 'Gabon-gabon' izan zen.
A.–Beraz, bai hizkuntza aldetik, baita programazioari begira ere Herri Irratiaren helburu nagusia herrikoia izatea da. 'Popularretan popularrena', alegia...
A.M.–Bai, batez ere herriko euskara mantentzea, ez beste bat inposatzea. Ikusten dugu esaterako, gazteenek ikastolaren eragina dutela, eta azkenean korapilo bat dago euren buruan: etxean bizkaiera egiten dute. ikastolan batueraz, eta gero ... nahaste borraste bat ematen da aditzegaz.
A.–Orduan, batua ez duzu onartzen, edo hizkuntza mintzatuan ez...
A.M.–Onartzen dugu batua. Orain, gure posizioa zein da? Bizkaieraren alde. Bizkaiera euskalki moduan bizitzeko era bat delako, nortasun bat dauka, eta nik uste dut gaur egun nortasun horren kontra jokatu dutela denek. Eta guk bizkaieraren alde postura egin dugu nahiz postura murriztu bat izan. Nahiz Euskal Telebista, Irratia edo behar den lekuan batuaz egin, euskaldi baten aurrean aukera hori egiten duzu. Lehenengo da profesionaltasuna eta hori, zure euskalki barruan. Batez ere herriarekin identifikazioa lortu behar da. Eta orohar Euskal Herrian ez dakigu entzulegoarengana heltzen.
A.ETXEZARRETA.
61



GaiezKomunikabidIrratiaBilbo Herri
PertsonaiazMUNIATEGI2
EgileezETXEZARRET5Komunikabid

Azkenak
Alberto Alonso (Gogora): “Txikik eta Otaegik ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Eguneraketa berriak daude