"Enbido baten aurrean, ordagoa Estatuaren erantzuna"


1990ko otsailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
J.I.Iriarterekin elkarrizketan.
J.I.lriarte 'Bikila', Liga Komunista Iraultzailea-ko idazkaria
"Enbido baten aurrean, ordagoa Estatuaren erantzuna"
Egun Euskal Herrian gertatzen ari direnak ikusirik aspaldidanik Liga Komunista Iraultzailea-n (LKI) militatzen duen J.l. Iriartek ez du epe motzeko irtenbiderik iragartzen, nahiz «Herri honek borroketzen jarraitzeko baldintza onak izan, aitortu. Luze eta zabal hitz egin dugu Bikilarekin, baina ondorengo elkar hizketa hau ez da mintzatuteko guztiaren islada.
ARGIA.–Autodeterminazio eskubidea Gasteizko Parlamentura eramateko debateak sortu duen liskar hau amaitzear dagoenean, nola ikusi duzu gertatutakoa?
J.l.lriarte.–Bukaera zorionez ez da oraindik gertatu, eta sorreran, asmatzen erraza ez bada ere, badira, azaletik ikusita behintzat, zerikusirik duten gauzak. Alde batetik, orain gutxi arte radikalen kontua soilik zirudiena, HB, EMK, LKIkoena alegia, Ekialdeko prozesu demokratikoaren ondorioz autodeterminazio eskubideak izugarrizko indarra hartu du; han posible bada, gaurkotasunik baldin bada, hemen zergatik ez?
Orain arte Estatuaren aldeko alderdi gehienek esan digute autodeterminazioa Hirugarren munduko herrien kontua zela, herri kolonializatuentzako bakarrik. Eta orain ikusi.da Europako antolaketa nazionala egin gabe dagoela, ez bakarrik Ekialdean, hemen ere bai. Are gehiago esango nuke, Espainiako estatua ez da nazio bat, edo nazioek osa dezaketen gaineko nazio bat, hau, Estatu bat da eta hau nazio batzu zanpatzen dituen aparatua.
A.–Catalunyan piztu da sua.
J.l.l.–Han, beti bezala, modu oso formalista batez aurkeztu dute arazoa baina hango trumoi hoisa hona etorri denean, PNVk hartu, eta hartzeko unean buruan zer zuen? Ez dakit
A.–Hipotesiren bat aurreratuko zenuke?
J.l.l.–Ekialdeko eta Catalunyako oihartzunaren eraginez PNVk, agian, Parlamentuko markoan proposamena era deskafeinatu batean aurkeztea pentsa lezake, batez ere bi helburuekin: bata, radikaloi autodeterminazioaren bandera kentzeko. eta bigarrenez, eta hein berean, PSOEri lotuta baldin badago ere, sozialistei bere independentzia gordetzen duela adierazteko. Hor enbido bat egon da, baina Estatuak ordago batekin erantzun du.
A.–Zergatik?
J.l.l.–Posible zen PSOEk pase toreroa egitea? Posible zen. Baina egoeraren sustraietan dagoen arrazoin baten eraginez gogor erantzun du. Hiru dira arrazoinak: garrantzitsuena, Estatu honek eusten duen kontsentsuaren erabilera apurtzen duelako. Honezaz, oso garbi mintzatu zen Jordi Solé Tura El Pais-en: 'Konstituzioak indarrean jarri du Estatuaren zutabeei eusteko pakto iraunkor bat Espainiaren barruan dauden gainerako herriak lasai egon daitezen'. Projektu honetan autodeterminazioa ez da sartzen, debekatua dago. Eta hortik ateratzen den guztiak dardarra sortzen dio Estatuari. Bestalde, bigarrena, koiunturari lotua dago; PSOEri Ajuria Eneako hitzarmena lortzea asko kostatu zaio, EA eta PNV bideratu behar zituelako, eta paktu hau apurtu dezakeen izpirik ere ez du onartzen. Eta hirugarren arrazoina, lehen esandakoa, Espainiako Estatuan dauden herriei autodeterminazioa eskubiderik ez dagokiela; Alemaniari agian bai, baina guri ez.
Eta tartean zinismo handi bat egon da. Garbi ikusi da Estatuak autodeterminazioaren eskaera ez duela onartzen, bere kontra bait doa, eta ikusi da Euskal Herriko jende gehiena eskubide honen alde dagoela, baina praktikan jartzekotan ez dagoela inongo adostasunik. Hor daude PNV, EA eta EEren interes politikoak, horientzat autodeterminazioa gauza formalista bat da eta gero eskubide hau helburu bat dela pentsatzen dugunok gaude. Garbi ikusi da Iruneko manifestaldiarekin: formalki edonork parte hartzeko baldinizak betetzen zituen, baina ezetz esan dute.
A.–Alderdi horiek emandako arrazoinez zer deritzazu?
J.l.l.–Nahi denean arrazoinak nola edo hala aurkitzen direla. Une honetan autodeterminazioaren alde ekiteko jende bat bakarra dago.
A.–Autodeterminazioaren inguruan Alemantari, eta Euskal Herriari dagokionez ere, sozialdemokraziak bete al du bere zeregina?
J.l.l.– Sozialdemokraziaren ezaugarri bat Estatua eta sistemarekin duen lotura da, horregatik 11. Internazionala ez da benetako Internazionala, alderdi nazionalen koordinaketa baizik; egon daitezke alderdi sozialdemotrata jator samarrak eta tartean ere, Israelgo alderdi sozialdemokrata erdi faxista hori. Alderdi hauek ez dute atsegin Estatuaren desegitea, nahiz eta Gorbaixov-ek bultzatzen dituen aldaketen alde egon, nazio liskar guztiek beldur eragiten diete eta indarrean dagoen status internazionala jarraitzea nahiago dute. Alemaniako kasuan garbi dago bi Alemaniak bat egitekotan Alemania Federalaren gidaritzapean egin beharko litzatekeela, beraz bertako sozialdemokrazia eraso bizian ari da.
Felipe González horren alde ager daiteke baina hemengo kasuan inolaz ere ez. Gure etxeko sozialdemokraziak nola jokatzen duen? Ez dakit Euskadiko Ezkerra sozialdemokrata den edo zer den, alderdi honen identitatea nahaste-borraste bat bait da. Batzuetan liberal radikala dirudi, beste batean sozialdemokrata, askotan nazionalista moderatua, iturri askotatik edaten duen alderdia da, baina bere burua askotan sozialdemokratatzat jotzen dutenez, Estatua dagoen bezala jarraitzca, inposatu diguten demokrazia hau dagoen bezala onartzea eta trikimailuz jarri diguten Estatuto hau bide eta helburu izatea dira bere lerro nagusiak.
A.–EAk ez du horrela jokatu
J.l.l.–Ez, zentzu batean desberdin jokatu du. Bere proposamenean Euskal Herriko zazpi lurraldeen aipamena egiten zen, autodeterminazio eskubidearen definizio erradikalago bat... baina azkenean bi gauza: Estatutoaren ildotik lortu behar da, eta PSOEk bebin eta berriz bide horretatik zer eginik ez dagoela baieztatu du, eta bestalde bide baketsuaren apologia egin du. Denok gaude bide baketsuen alde baina arazoa ez da hori, arazoa da uzten diguten ala ez. Egungo ozptopoak ikusirik eta gerora gauzak gogor daitezkeela jakinik, azkenean EArena ere autodeterminazioari uko egitea izan da.
A.–Autodeterminazioa herri baten subiranotasun ikurra bada, askatasun horren estrategian nola ulertzen du LKIk eskubide hau?
J.l.l.–Gure estrategia Herriaren, eta batez ere, langile eta mugimendu sozialaren bizkortzean funtsaturik dagoelako, guretzat autodeterminazioa bide horretatik doa. Estatuari eskubide hori onar erazteko behar den indar erlazioa hortik sortzekotan gaude, hor dauden beste gauzak kontutan harturik, hau da, negoziazioaren kontua guretzat ez da ETAren legitimitatea bai ala ez eta abar; arazoa da ETAk eta inguruan dauden HB eta guk dugun indarra nahikoa den Estatua negoziazioa baten bidez makur erazteko; bistan da ezetz. Horregatik guk autodeterminazioa epe luzeko estrategia batean finkatzen dugu.
A.–Eta irtenbide nola dakusazue orduan?
J.l.l.–Askotan gure postura adar jotzekoa dela leporatzen zaigu, ez dugulako epe motzera irtentiderik planteiatzen. Irtenbidearen kontua ez da borondate kontua bakarrik, ahalbideen kontua ere tartean dago. Guk egoera latza ikusten dugu, Estatua gogor, Euskal Herrian Ajuria Eneako hitzarmena dela medio, printzadura: handia ireti digute, beraz maratoi korrikalarien estrategia da gurea, indar metaketa batean oinarriturik. Langileriaren erantzun gaitasuna berpiztuz eta giza mugimenduak esna eraziz Ajuria Eneako hitzarmenaren estrategiaren porrota Herri aurrean argi eta garbi erakutsi behar dugu.
A.–Negoziazioaren alde daudenak presa dutela esan nahi duzu?
J.l.l.–Ni ezin naiteke ETA eta HBren larruan sartu.
A.–Baina eritzi bat izango duzu.
J.l.l.–Bai. ETAk presoen egoerari bide bat ematea, eta honetan denoi dagokigu lan egitea, zilegizkoa iruditzen zait, hori eta beste gai asko negoziatuko balu, ez dut ezer esatekorik, ondo. Arazoa sortzen da horri beste izen bat jartzen zaionean, hori da autodeterminazioa lortzeko bidea?, Negoziazioa eta autodeterminazioa bat egin dezakegu? Ez. Hor zulo handi bat dago.
A.-Zure eritziz bidea eta elburua nahastu egiten dira?
J.I.I.-Bai eta hau garbi utzi nahi dut. Negoziaketa batek morala edota presoen egoera larriari irtenbide aurkitzeko balio badu, hori ez da problema; baina horri ezin zaio beste izen bat eman, bestela, barkatu baina niretzat ez da marko juridiko diferentea edo Euskal Herriko oinarrizko aldaketa eman diezaiokeen negoziazioa. Hau ulertzen bada, desagertuko dira askotan gureganako eta ulertzen ez ditudan errezeloak. Bata da negoziazioaren estrategia Euskal Herriko independentzia eta sozialismoa lortzeko, eta nik horretan urruntasun bat daukat, orduan beste estrategia bat egiten saiatzen gara. Bi gauza hauek argi ikusten badira ulertuko da negoziazioari buruz dugun eritzia.
A.–Esandakoaren arabera, beraz, Estatuak presa gutxiago daukala dirudi, ezta?
J.l.l.–Nik kanpotik hitz egiten dut, zeren informazioa asko izan behar da. Orduan hipotesi mailan ari garelarik, Estatua ETA baino lasaiago dabil, Estatuak ez dauka presorik, epe luzera jokatzen du eta une honetan, duela urte batzu ez zuen garrantzizko gauza bat lortu du: PNVren morrontza, eta honek Hego Euskal Herrian ez zuen legitimitate bat ematen dio.
Honek ez du esan nahi Estatuak negoziatzeko interesik ez duenik, komeni zaion negoziaketa bat ikusten badu, berehala sartuko da. Baina ETAk ere ezin du edonolakoa onartu eta hauxe da gauden inpasaren arrazoina.
A.–Azken sasoi honetan EMK eta LKIren konfluentziaren zentzuak ezagunak dira. Zertan da une honetan?
J.l.l.–EMK eta LKI hurbiltze prozesu batean sartuak gara. Dugun estrategia mailakatuan, kanpora begira gero eta ekintza gehiago egiten dugu, sektoreetan elkarrekin gaude, nahiz desberdintasunak egon, sindikal mailakoak adibidez, eta zuzendaritza eta egituren hurbilketa eredago. Debate eta praktika politikoaren bitartez bapatekoa ez den batasun batera goaz.
A.–Zergatik prozesu hau, zeri erantzuten dio?
J.l.l.–Ez du zentzu handirik aspaldi zatitu ziren alderdi komunista bi zatiturik jarraitzea, batez ere elkartzea posible denean garai batean ustez genituen funtsezko desberdintasunen erlabititatea ikusi da, eskena asko erori da... Euskal Herriko komunista iraultzaleen parte baten batasuna lortzea oso onuragarria dela pentsatzen dugu.
XABIER LEKUONA.

J.I.Iriarteren ustez PSOEri Ajuria Eneako hitzarmena lortzea asko kostatu zaio, EA eta PNV bideratu behar zituelako, eta paktu hau apurtu dezakeen izpirik ere ez du onartzen.
"Iruñeko manifestaldiak formalki edonork parte hartzeko baldintzak betetzen zituen, baina ezetz esan dute".
Irtenbidearen kontua ez da borondate kontua bakarrik, ahalbideen kontua ere tarrtean dago Bikilak dioenez.
9-11


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakLKI
PertsonaiazIRIARTE1
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude