"Opera arte arrotza da gure artean"


1990ko urtarrilaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Maria Bayorekin elkarrizketan.
MARIA BAYO
"Opera arte arrotza da gure artean"
Hamabi urtez aritu da kantuan Europako antzoki hoberenetan. Eguberrietan José Carrerasi lagun zion Julian Gayarreri Iruñean eskainitako omenaldian; egun batzu geroxeago Victoria Eugeniara hurbildu zen, eta laister "Il Barbiere di Siviglia"ko Rosina interpretatuko du Arriagan. Hala ere, euskal opera kantari guztien antzera, Mária Bayo soprano nafarra nahiko ezezaguna da'bel canto'taren mundutik kanpo. Errealitate bihurtutako promesa izanik ere, oso jende gutxik erlazionatzen du bere izena musikarekin ezen, berak adierazi bezala, "opera arte arrotza baita gure artean".
"Ene gurasoak laborariak dira, baina aitak tenore ahots aparta izan du beti", aitortzen digu Maria Bayok, Victoria Eugeniako kontzertua bukatu eta Londres Hoteleko txoko batean laranja zumo naturala hartzen duen bitartean: "Edari hotzak txarrak dira nere eztarriarentzat". Bere itxura fisikoa Callasen silfide enkantua eta Caballeren loditasunaren artean kokatzen da, baina matrikulaz jositako curriculumak etorkizun oparoa iragartzen du bere karreran. Egun Alemanian bizi da, eta beteta du jadanik emanaldien ajenda datozen bi urtebetetarako. Baina...
Nola hurbildu zinen opera eta bertako mundu hertsira?
Kasualitate hutsez, Estatuko kantari kasik guztien modura. Neroni propio, betidanik atsegin izan zitzaidan kantatzea, eta hasiera batean herriko zein parrokiko abesbatzetan parte hartu nuen. Geroxeago, ikasketa profesionalak egitea bururatu zitzaidan, kantuaren nozio apurra eta oinarrizko erizpideak jakin ahal izateko. Gauzak honela, solfeoa, pianoa, historia eta abar ikasi nituen lehenik kontserbatorioan; segidan aurkezpen azterketa egin nuen kantua ikasteko. Hortik aurrera ideiak pilatzen joan zitzaikidan buruan, egungo egoerara iritsi arte.
Nolanahi ere, opera kantarien ahotsak eta, sopranoenak bereziki, aparteko dohaia dauka.
Ahotsa denbora eta ikasketekin garatzen da. Oinarrizko baldintza batzuk izan behar dituzu jakina, belarri ona, ahots minimoa edota edozein instrumentistak eduki dezakeen gaitasuna, baina ezaugarri guzti ez daki opera hauek ez dute kantaria egiten. Urtetako zeregina da, "zer den"eta arraroa badirudi ere, ez da sekula santan bukatzen, ikasketa, eguneroko lana eta hamaika gorabeheratan lantzen bait duzu ahotsa.
Zer nolako ikasketak egiten dituzu kantari izatera heltzeko?
Estatu espainolean zoritxarrez, ikasleak gaizki planteatuta daude. Urtero urtero, Kultur Ministeri tzak eskaintzen duen errepertorioa prestatu behar da kontserbatorioan, eta ene ustez, gauzak ez dira behar bezala tajutzen. Neuk Europa aldean ikasi izan dut hainbat urtetan eta bertako estudioak hemengoak baino askoz eskurakorragoak dira. Kontserbatorioan, esate batera, ikasketa tekniko batzu, bi opera, bi aria, egitarauak agintzen dizun beste pare bat zartzuela interpretatu, eta akabo; guzti dena, gaizki planteatutako programa eta akats askoko egituren arabera.
Alabaina, kantari ugari sortu da Euskal Herria nahiz Catalunya aldean ezta?
Hemen dagoen ahots kalitatea oso garrantzitsua da, baiña kalitateaz aparte, maila teknikoa, hizkuntz ikasketak eta interpretazio ariketak trebatu betar dia, konposagile baten musikan espezializatzeaz gain. Zeharo konplexua da. Hala ere, arestian aipatu faktorea ageri da, opera eta kantuaren lehengai nagusi diren ahots onak izatea, alegia. Hauetariko zenbait ordea, galdu egiten da ikasketa falta horiek medio. Azken finean, ez daukazu kurtsoak zeure lanari eransteko auterarik.
Non dago ahots on horiek izatearen gakoa?
Sarti askotan galdetu didate itaun berdina, eta gaia aztertu duten zenbait ikerleren buruz, hizkuntza litzateke ahotsak desberdintzen dituen faktore nagusi eta eragintorrena. Italian antzeko erraztasuna gertatzen da. Euskal Herrian eta Catalunyan oso ahots onak daude, ez hainbeste Andaluzia aldean.
Zergatik dago orduan operaren halako, hutsunea gure artean?
Hemengo berri gutxi argitu dezaket, ikasketa gehienak Alemanian burutu bait ditut. Orain, operak ezin du obra bere kabuz bakarrik finantziatu, gastu eta diru kopuru izugarria mugitzen baitu; opera iraunkor batek halabeharrez behar du erakundeen laguntza, eta ez zaio beharbada gehiegirik eskaini. Europa Erdia hobeto ezagutzen dut eta opera errentagartia ez dela ongi askorik dakit, baina han Gobernuak lagundu egiten du. Oraintsu Hamburgon kantatu dut, eta aitortu didaten bezalaxe, bertakoa da bere burua finantziatzen duen opera bakarra; gainontzeko berrogeita hamar eta pikuk, Gobernuaren diru laguntza jasotzen dute aurrera segitu atal izateko. Italian, azkenaldian, Gobernuak murriztu egin ditu bere laguntzak eta opera krisi sakon batean murgildu da.
Ezinezkoa al da errentagarri bihurtzea?
Oso zaila, benetan, opera muntatzea garestia baita. Horregatik, finantziatu egin behar da, azken finean, berak kultura musikala ekarri eta iraunaraziko duelako. Zenbait bider antzokien kapazitatea jarri da zalantzan, jende gutxi sartzen dela ihardetsiz, baina opera baten atzean dagoen jende.eta langile kopu rua handia da bere kasa mantendu ahal izateko.
Zentzu honetan, opera elitista al da?
Maiz erantsi zaio kalifikatiko hori, baina batetik zein bestetik. inork ez daki opera zer den. Horregatik akaso, klase dirudunak izan du hemen operara hurbiltzeko ahalmena, ekitaldi oso gutxi eskaini baita. Alemanian. alabaina, gizartearen gehiengoa joan daiteke obra bat ikustera. Izanez ere, gure artean, eta gure artean soilik, divoaren ideia eta konplexua izan dugu, eta jendea interprete hori entzutera abiatzen da bakarrik. Hori ez da Ekialde edo Europa Erdian gertatzen, eta konplexu horiek kendu eta ideia profesionalak lantzen ikasi behar dugu heuretatik, opera ez baita aparteko ezer. Beste profesio bat besterik ez da.
Baina ikasketa guzti horiek esfortzu ekonomiko nabaria eskatzen dute.
Jakina. Ni ez naiz familia diruduneko alaba, ez pentsa, ene gurasoak nekazariak baitira. Ordea, espezializazio eta zabaltze ikasketak hemen burutu ezinean, beka bat eskatu nuen kanpora joateko. Beka laguntza hau ere oso gaizki planteatuta dago eta iritsiko da oraindik zergatiaren arrazoia aitortzeko garaia. Neroni Gobernu foralak eman zidan hiru urtebeteko laguntza, eta tenore horretan eskola batean ikasten egon nintzen; baina bukatzerakoan, zintzilik gelditu nintzen, eta hiru urte oso gutxi dira. Gauzak honela, amaierako azterketa egin nahi izan nuen eta arazo franko jasan arren, aurrera segitu nuen familinioen babesari esker. Txarto prestatuta dago, arazoa ez baita beka-eskainiz ateak zabaltzea, pertsona horren segimendua bultzatzea baizik. Pertsona bera kabuz baliatzeko posible izan arte lagundu egin behar zaio.
Ondo al deritzozu Pavarotti, Carreras edo Domingok azkenaldian argitaratutako disko komertzialak plazaratzearen bideari?
Alde batetik nahiko ona da, jendeak kalitatezko musika eta ahotsak entzun eta hoienganako interesa, izan dezakeelako, baina bestetik, ez dakit kantari hauek errentabilitate hori behar ote dutenik. Jendeak erraztasun gehiago du orain divo hoiengana heltzeko eta hori beti positiboa da; operaren popularizazioa gertatu da. Nolanahi ere, ene duda mudak ditut joera hau herritartasun hori lortzeko bide egokiena izango ote denik. Neronek musika ona entzuten dut, eta kalitatea den guztia ondo dago, rock, folk nahiz klasikoa izan.
Entzulegoa aipatu duzu oraintxe; zer motatakoa da Euskal Herrikoa?
Ez dago kasik ezagutzarik, eta entzuleek gehien aditu dituzten tonada eta zatiak txalotzen dituzte. Problematika hau oso normala da, ezen ez baitugu trajektoria operistikorik izan geure artean, eta horregatik bultzatu egin behar dugu. Lehen aipatutako bidea ona izan daiteke, jendeak gaur egun duen ezagutzagabetasuna izugarria baita. Eta berriz aitortzen dut, Euskal Herrian oso pribilejiatuak garela zentzu honetan, kontzertu franko antolatzen da eta, Estatuko beste tokietan baino kalitatea hobeagokoak gainera.
Nolakoa da bestalde opera kantari baten bizimodua?
Neketsua oso. Kontzertua ez bada, ikasketak dira, eta sare horretan sartzen zarenean asko zaindu behar duzu zeure gorputza, gehiegikeri denak alde batera utziz. Ahotsaz aparte, zure egoera fisikoa mimatu behar duzu atleten antzera. Esfortzu asko egin behar da kantari izateko; kontzertu aurretik kasu, hobe da isil, lasai eta atsedenaldian egotea, pare bat egun aurretik bada askoz hobe. Eguberri hauetan adibidez, mututurik egon behar izan nuen Iruñeko kontzertua kausa. Bokazioak eta kantatzeko gogoak estali egiten dituzte ordea neke guzti horiek.
Iruñeko kontzertu horretan Carreras izan zenuen aldamenean, eta gero Donostian ere izan zara. Zer moduz ekitaldiak?
Bikain. Victoria Eugenian inpresio atsegina jaso nuen, jendea oso ondo portatu zen eta antzokiak akustika ona du; Arriagakoa lehorra eta gorra den bezalexe, Donostiakoa txukuna da. Entzulegoak berriz kurioso erantzun zuen, nahiz kontzertuaren lehen zatia ezezaguna izan. Gayarren bestalde, Carreras bihurtu zen kontzertuaren protagonista eta denak bolkatu egin ziren. Honako pertsonekin kantatzea baliotsua gertatzen da hainbat gauza ikasi eta gauzatzeko.
Carrerasekin gustora aritu zinen, baina zer opera paper aukeratuko zenuke oraintxe bertan?
Asko daude. Bat botatzekotan, Masseneten Manon. Denbora gutxi barru, «Le nozze di Figaro»ko Susana interpretatuko dut, hala nola «11 Barbiere di Siviglia"ko Rosina. Paper hauek ondo egokitzen dira gainera ene ahotsera, frantses autoreak bereziki. Oraindik ez daukat konposagile konkretu batean espezializatzeko gogorik, ene ezagutza zabaltzea nahi baitut. , Carmen, esate batera, pertsonaia dramatiko, adierazkor aparta, irutitzen zait, baina ez naiz mezzoa, eta beraz, ezinezkoa zait.
Callas, Sutherland edo Caballé?
Hirurekin ikas dezakezu zerbait, eta gainera bertsio desberdinak hartzea gustatzen zait. Jenialak dira. Hoiez gain, Teresa Berganza miresten dut. Hemen, Montserrat Caballe askoz ezagunagoa da, baina Berganza emakume izugarria da, profesionala erabatekoa. Gizonezkoetan ere, desberdintasunak daude tenoreen artean, baina edonorekin. kantatzea gustatuko litzaidake, jakina.
Azkenik, zer projektu dituzu begi bistan?
Aurtengo urtea eta datorena beteta dauzkat. Projektuak urteen arabera egiten dira, eta antzerkiek pare bat urteei begira burutzen dituzte beren egitarauak. Epe laburrean, Parisanoa, hortik Madrilgo Auditoriumera, gero Bilbora, non Rossiniren "11 Bar biere di Siviglia" interpretatuko dudan, handik Marsellara Mozart-en Susana kantatzera, geroxeago Suizara diskoa grabatzera, Hamburgora, Montpelllera,...Nahiko beteta daukat beraz. Obrak eta libretoak, ezin dira egun batetik bestera ikasi eta lan
A.GOSTI M.ARRIETA.
30


GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
GaiezKulturaMusikaMusika klasOperaPertsonak
PertsonaiazBAYO2
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezARRIETA5Kultura

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude