«KuItur sailburua banintz egunkari publikoa egingo nuke»


1990ko urtarrilaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Luis Alberto Aranberriri elkarrizketan.
LUIS ALBERTO ARANBERRI
«KuItur sailburua banintz egunkari publikoa egingo nuke»
Ordu t'erdi luze hitzegin dugu Amatiñorekin, Deiak Donostian duen delegazioan: euskalduntzea, Euskal Telebista eta, batez ere, euskal egunkariaren gainean aritu gara, pil-pilean dagoen gai honi buruz zerbait argi atera nahiean. 'Astelehen Buruzuri' bere asteroko programa aurkeztera korrika eta presaka joan delako utzi diogu eztabaidatzeari. Han esandakoaren pasarte interesgarrienak baino esaten ez dira honakoak.
Komunikabideen munduan aritu zara gehien. bat, baina Administrazioan ere ibili zinen, Euskal Kontseilu Nagusiko Kultur Saileko arduradun 79tik 81era, eta Eusko Jaurlaritzako euskararen arazoetarako zuzendari 83ra arte. HABE ren sortzaileetarikoa zaitugu beraz.
Bai, 79an EKNan planteiatu zen AEKri nolabaiteko soluzioa eman behar zitzaiola, hau da, euskalduntze-aliabetatze mugimendua erakundetu behar genuela, eta J.J. Gonzalez Txabarrik egin zuen diseinua. Orduko EKNko Kultura sailaren presupostua 16 milioitakoa zen, eta AEK erakundetzeko 40 milioi betar zirela ikusi zen, baina hala ere, eurengana joan ginen mundu guztia eskaintzen geniela penisatuz, guk 16 milioi izan eta 40 eskainiz. Eta esan ziguten ezetz! Geratu ginen aibalapuñeta! AEKak baietz erantzun izan balu, HABE ez litzatekeen sortuko. HABE izena ez litzateke asmatu ere egingo.
Zuek diseinatutako HABEk hamar urteko ibil bidea egin du. Bete al ditu orduan markatutako helburuak?
Diseinuaren arduradun politikoa izan nintzen, eta zerbait esan behar badut balantze bezala, ni harro sentitzen naiz. Beno, diseinua praktikan Jose Juan Gonzalez Txabarrik burutu zuen, eta urte askotan bera izan da buru. Beregan konfidantza handia dut, eta helburuak bete dituela uste dut. Pare bat milioiekin hasi ginen, eta HABEren 90erako presupostuak 2.500 milioikoa da. Beraz, ez dakit beste neurkirik ote dagoen gauzak neurtzeko, baina hori behintzat hor dago.
Baina erantzun al die herri honen euskalduntze beharrei?
Nik uste dut baietz. Oso garbi dagoela esango nuke. Agian ez dio erantzun AEKren barneko problematika pertsonalari, baina hori beste historia bat da.
ETBn ere bere hastapenetan aritu zinen. Gaur egungo ETB orduan diseinatu zenutena al da?
ETBlean helburuak bete dira, bene benetan uste dut gaur egun nik utzi nuena baino askoz hobea dela. Nik utzi nuenean ETB2rik ez zegoen. ETB2, gaur egun egiten den bezalaxe, ez nuke egingo nire esku balego. Gehiago esango dut, EAJk indarrean duen ponentziarekin, nik idatzi eta EAJk onartu zuen komunikabideen ponentziarekin, eta haren izpirituarekin, ez dira ari ETB2 egiten. ETB2 EAJren poneniziaren izpirituaren kontrakoa da. ETB2 gero eta gehiago da telebista total bat, telebista konbentzional bat, eta hori ez da hain zuzen EAJk nahi zuena. Bere ponentzietan nahi duen Euskal Telebista da bestearen osagarria, eta gaur egun ETBlekin konpetentzian sartzen da.
Gatozen azkenaldian dexente aipatu den egunkariaren gaira: nolako erantzuna eman beharko lieke Administrazioak euskarazko eguneroko prentsaren arazoari?
Irratia eta telebista homologatzen baditugu, bidea publikoa da. Eta ez dit balio munduan horrelakorik ez dagoenik, ze munduan ez dago bi milioitako komunitate bat bere buruaren jabe ez dena, bere estatuaren jabe ez dena eta ejerzitorik ez duena, bere telebista duenik. Manipulazio politikoari dagokionez, Euskal Irrati Telebista entzuten dugunók 750 mila pertsona inguru gara, eta euskal egunkari publikoa irakurriko genukeenok 10 milatik behera. Benetan gizarte honek onartzen baldin badu aginte politikoak bere baitan izatea 750 mila ikusentzuleren manipulazioa, zertan geratzen da 10 mila lagunena? Gero, euskal prentsaren inguruan hitzegiten dugunean zer ari gara, irakurlearen interesen denfentsan hitzegiten, ala kazetarien problema pertsonalak defendatzen?
Euskararenak agian.
Orduan, soluzio egokiena topatu behar dugu. Beno, batetik, argitu behar da ni ez naizela Kultur sailburua, nire eritzia ematen ari naiz, Amatiñoren eritzia da, besterik ez dago.
Gainera, Kultur Sailean ez daude egunkari publikoaren alde.
Egia. Baina ni kultur sailburua banintz, bihar bertan euskal egunkari publikoa egingo nuke, produkto bezala onena izango litzatekeelako eta eta ez legokeelako inondik ere manipulazio arriskurik.
Dagoen irakurlego zabalerako agian beharko da egunkari bat baino gehiago. Egunkari publiko batek ez lioke irakurlego zabal horri erantzungo...
Eztabaida litzateke, orduan, ze irakurlego dugun. Ba al dakik hik?
ClESeko datuek badiote zerbait horri buruz.
Eta zer diote?
Gehienbat ezker aldeko joera duen irakurleak direla ezta?
Ba gezurra da. Nik badauzkat datuak. Begira, momentu honetan egin den inkesta baten arabera...
ClESekoa?
ClESekoa da bat, nik ez dut esango zein den hau. Gaur egun, handik eta hemendik ateratzen diren datuen arabera, irakurlego potentzial horretatik % 11a dago biolentziaren alde. Gero, bere burua ezkertiartzat duena % 44a, baina zentroa eta kontserbatzaileak % 43 dira.
Nongo datuak dira horiek?
Nire datuak dira.
Nik ere bota dezaket edozein datu iturria aipatu gabe.
Bota, baina elkar hizketa niri egiten didak. Horiek irakurlego potentzialari buruz, baina erosle potentzialen artean, ezkerra % 35 izango litzateke, zentro ezkerra % 37, eta zentro eskuina % 26. Orduan, beti bezala zentro ezkerrak du hitza. Gizartea hori da. Askoz ere gehiago bildu dezake gizartea euskal egunkari publiko batek ezker muturreko euskal egunkari batek baino.
Zergatik ez zentro ezkerrekoa?
Beno, zentro ezkerrekoa, konforme. Eta erabiltzen diren datuak egia badira, egin dezatela, negozioa bait da. 20 mila lagun prest baldin badaude periodikoa erosteko, mutilak, egin! Baina hemen problema zera da, badaudela ClESeko datu batzuk, eta batzuk baliatzen dira ClESeko detuez, eta egin dute CIES Biblia balitz bezala. CIES da beste bat, eta nik ematen ditudan datuak dira beste batzuk.
Zuk eman dituzun datuak ez dira publikoak, ezta?
Ez, publikoak ez dira. Eta ClESekoak ere ez dira publikoak; baten batek hartu ditu eta publikatu ditu, baina publikoak ez dira.
Zergatik uste duzu Jaurlaritzak ez dituela publiko egin nahi?
Hori ez da nire arazoa, ez dakit.
Baina eritzia eskatzen dizut.
Ez dakit, ez dakit. Eta ez dut bukatu egunkari publikoari buruz esaten ari nintzena. Zergatik ez nago euskal egunkari pribatuaren alde? Batetik, beharko lukeen dirua izugarri handia izango litzatekeelako, hau da, administrazioarengandik beharko lukeen dirulaguntza izugarri handia izango litzatekeelako. Bai, bizi ahal izateko beharko lukeen finantziazio publikoa handia izango litzateke.
Egunkari pribatu batek?
Bai, bizi ahal izateko beharko lukeen finantziazio publikoa handia izango litzateke.
Zenbat?
Handia, handia.
Baina zenbat da handia?
Izan daitezke 100 milioi inguru urtean. Benetan diru handia da.
AdministrazIoak mugitzen dituen diruen ondoan ez da ezer.
Ez, ez. Barkatu, hori da kultura administratiboa ez edukitzea. Ez da asko edo gutxi. Bihar administrazioara joaten banaiz milioi bat eskatzera nire semea Inglaterrara bidaltzeko... ez da diru kontua, kontzeptu kontua da. Orduan, enpresa pribatu bati urtean 100 milioi ematea diru asko da.
Enpresa pribatua izanik ematen duen zerbitzua publikoa izan daiteke.
Zerbitzua pritatua da, bai, bai, bai. Zenbait pertsona kontraturen subsistentzia eta soldata erabakitzen du. Horretan dago problema. Ni prest nago egunkari pribatu bat egiteko, egin dezatela, konforme.
Baina euskararen egoera kontutan hartu beharko duzu eta laguntza bereziak eskaini.
Bai, bai, konforme. Ipini martxan eta eskatu. Baina gero problema izango da emango direla 20 milioi, eta halako proiektuak 35 beharko dituela. Instituzioak subentzioak emateko daude, baina ez zuloak tapatzeko. Barkatu, ni lehendakari banintz ez nintzateke sartuko hor, ezta pentsatu ere.
Ez zenuke subentzionatuko euskarazko egunkaria?
Subentzioa bai, bai. Hemen problema da, 'guk behar dugu hainbeste'; barkatu, hori ez da subentzioa, hori finantziazioa da, bi gauza dira. Eta beste gauza bat, euskara ez da egunkari batetik pasatzen; ez dauka pasa beharrik behintzat. Agian prentsa idatzitik pasatzen da, baina ez egunkaritik. Demagun Eusko Jaurlaritzak erabakitzen duela egunkari bat egin beharrean Arrasate Press bezalako astekariak egin behar ditugula, oso lokalak, ze munduko korrente guztia informazio lokaletik dator.
Informazio nazionala ere beharko da ezta?
Bai, betar da, baina erabaki dezake informazio nazionala badagoela, badago Euskadi Irratia eta badago ETB. Eta gu nola iristen gara benetan Arrasateko bailarara? Prentsa zer da? idaztea bakarrik? ala feed-back bat lortzea, jendeak horrekiko lotura izatea, eta gero iragarkiak saltzea, tokian tokikoak? Hori ere bada prentsa ezta?
Hori ere bai. Egin ditzagun 20 Arrasate Press, baina egunkaria ere bai; orokortasun bat behar da.
Baina irratiak badu orokortasun hori; zergatik egin behar du prentsak hori? Zer da inportanteagoa: 10 mila ale salduko dituen periodiko txukun bat, ala 20 puntutan 80 mila aldizkari saltzea? Zer da hobea euskararentzat?
Biak beharko dira.
Baina lehentasunak markatu behar dira.
Problema da Jaurlaritzan ez dela erabakitzen ez batera eta ez bestera.
Niri ez galdetu!
Eritzia ustez, ez aurrera ez atzera egiten?
Ni banintz, euskal egunkari publikoa egingo nuke, eta horretan bat nator Ortuondok esan duenarekin.
Zuri esan al zizun Egunan argitatu zenutena?
Bai, matainguru handi batean, leku publiko batean.
Beraz, Ortuondok esan zizunarekin ados zaude, egunkari publikoa ElTBren barruan egingo zenuke.
Bai, bai, ElTBren barruan egingo nuke egunkari publikoa, errazago izango litzatekeelako.
Ez diozu lehengo galderari erantzun: zeren beldur da Jaurlaritza euskal egunkariaren aferari ekiteko?
Uste dut erabaki problema dela. Jaurlaritzak harrapatuta ikusten du bere burua: ez du publikoa egin nahi, hori garbi dago. Erabaki politiko hori hartu behar duen Kultur arduradunarentzat ez da erraza, bestela hartuko zukeen. Ez da erraza kritikak izango dituelako eta gastu publikoa sortzen duelako; Hazienda eta Ekonomiaioa etorriko zaizkio eta,'beste zulo bat? HABE, EITB, ez dakit zer eta orain euskal egunkaria? Baina zertan ari zarete?' Ez pentsa giroa alde dutenik, ez, kontra dute.
Jaurlaritzak PSOErekin egotea oztopo al da EAJrenizat?
Ez dakit.
Izango duzu irudipenen bat.
Nahi nukeena da hik hire irakurketa politikoak usatzea. Administrazioak bere lojika du. gauza bat da gure artean euskararen lojikarekin funtzionatzea, baina ez da herri honen lojika bakarra, eta administrazioak bere lojika dauka. Eta administrazioaren lojika da gastu korrentea ez dela gehitu behar, eta zuloak ez direla jeneratu behar.
I.MURUA Argazkiak: AITOR BAYO
27-30


GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzErabilera
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazARANBERRI1
EgileezMURUA2Hizkuntza
EgileezBAYO1Hizkuntza

Azkenak
2025-07-23 | Euskal Irratiak
Battitta Boloki: «Kanakian deskolonizazio prozesu bat abiatu dute, eta bidean da»

Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]


Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan

Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Israel Gazan “inoiz ikusi ez den sufrimendua” eragiten ari dela salatu dute Mendebaldeko 28 estatuk, baina neurririk iragarri gabe

"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]


Subflubiala Ez plataformak protesta zaratatsua egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean

Subflubialaren behin betiko proiektua onartu zuenez Aldundiak pasa den astean, eta dozenaka pertsona batu dira proiektua gelditzea eskatzeko.


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Galizieraz egiteagatik eraso egin diote espainiar batzuek turismo-gida bati Galizian

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Eguneraketa berriak daude