Mikel Laboa


2007ko otsailaren 21an
Mikel Laboa abeslariari elkarrizketa

Duela egun gutxi, diska berri bat entzun nuen, Mikel Laboaren lehen diska. Abeslari gazte onek aintziñako abestiekin osatu du bere eresorta. baiñan aren abesteko erak eta gitarraren akordeak soñu zaharrak, esnatu bakarrik ez baizik eta gaztetu, era ontako aide berri bat ematen die.

Lehendabiziko diska orretan ze abesti grabatu dituzu Mikel?

O Pello, Pello, Aurtxo txikla. Bereterretxen eta Amonatxo.
 
Denak zaharrak?

Amonaixo ezik (Barbier da egillea), beste guzien egillea ez ezaguna da, ortikan atera urte batzuek izango dituztela... gaiñera beren gaia... Bereterretxen esate baterako, Euskal Herrian V garren gizaldian ( Beamontes~en eta Agramontes~en hartean) sortzen ziren gertaketa bat geio edesten da, zelan Lerinteko kondeak Berterretxe jauna hil zuen. Etxeberritik Ezpeldoyerako bidartean dagoen harri irargai batek gogorazten du gertakizun au...

Gauz anetaz hitz egiten Mikel berotu egiten da, argi ikusten da gaia gogoko duala eta ondo ikasia gaiñera...
Bainan... oraingo, haide berri horiek ez dute ondatuko abesti holen izakera?


Ez ritmoa zerbait berritzeak ez dio sustraia aldatzen abestiari, gainera interprete bakoitzak beti eman behar dio bere estiloa.

Uste duzu aski dala abesti zaharrez baliatzea, gaur eguneko musika bat lortzeko?

Abesti zahar auek oso gutxi_ rek ezagutzen dituzte, nik uste dut beharrezkoa dala jendeari ezagutu araztea. Gainera hori lehendabiziko pausoa da, bigarrena berriak eratzia litzake.

Nola ikusten duzu, gaur eguneko euskal musika ariña?

Eres_egilleak ez diote garrantzirik ematen.

Zure ustez ba du?

Bai noski. Kontuan hartu zazu herriak abesten duan musika dala. Bizarra kentzen ari zeran bi_ tartean ezin duzu bost abotsentzako egindako abesti bat kantatu. Garrantzirik ez emate orregatikia, erderaz hitz egitene: dakitenak erderaz abesten dute... Gainera telebista eta irratiaren influenzia oso aundia da.

Eta euskeratutako abestiak?

Behar bearrezkoak dira, bai.nan garaiz, kontuan hartu orain arte ez dirala sekulan ere behar dan garaiean eldu, guk abesterako. aspaldidanik daude modatik pasata. Bereala euskeratu behar litzazke, beste iskuntzetan bezela.

Auek denak jendeak onartzen dituela uste duzu?

Dudarik gabe "Soroak" en diskarekin garbi ikusten da "Salbato re', oso abesti zaharra da eta giro berri horrekin oso polita iduritzen zait, "Ikusten" berriz euskeratutakoa. Jendeak biak onartu ditu.

Uste duzu euskal abesti berri bat sortuko dala?

Bai garai batian beste ritmo batzuekin gertatu zan bezela, orain ere sortuko da euskal abesti berri eta berezi bat, latindarren eta anglosajondarren desberdiña. Bere seillo berezi bat izango duana esan nabi dut. Gainera bere gaia ma mitsua izatea lortu behar litzake( alegia prolema espiritualekin, sozialekin ta...) tamala bai da jendeari iristeko, orrelako bide on bat alperrik galtzea.

Orretarako beharrezkoa litzakena?

Konkursuak eratzia beste musika klasiakin bezela. Uste dut ba dala hordua, Euskal errian musi ka onek duana garrantzia ikusteko.

Au da, abeslari ta sendagille gaz te onek diona, nere uztez gitarrarekin askoz obekiago esaten du.

Zorionak lebendabiziko exituengatik, bigarrengo diska itxoiten gelditzen naiz. Laister izan deila.


Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Pertsonak\Abeslariak\LABOA1
Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak
Pertsonaiaz\LABOA1

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude