"Helduen euskalduntzea porrot egiten ari da"


1989ko azaroaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
AEKkoei elkarrizketa.

AEK-REN USTEZ, HERRI KANPAINEI ESKER EUTSI ZAIO MATRIKULAKETAREN BEHERAKADARI GUNE EUSKALDUNETAN
X. Alegria eta F. Lazkano: "Helduen euskalduntzea porrot egiten ari da"
Duela pare bat aste helduen euskalduntzeari buruz argitara emandako erreportaiak sortu du zer esanik. Datuak definitiboak ez baziren ere azken hiru urteotako joera nabarmentzea zen asmoa. Zergatiak ikusiko ditugu aste honetan eta hurrengoetan.
Argi gorria piztu da euskalduntze munduan. Matrikulaketek behera egin dutela idatzi zuen ARGIAk duela aste pare bat. Egoerari buruzko gogoetak egin asmoz, euskalduntze lanean diharduten talde erakunde eta elkarte ezberdinetako ordezkariekin mintzatuko gara datozen asteotan, AEKko, kideak ekarri ditugula lehenik gure orrialdeotara.

ARGIA. Baloratu dezagun bada matrikulazioetan gertatzen ari den beherakada. Zein da AEKren interpretazioa?

AEK. Zenbait tokitan badirudi beherakada hori gelditzen hasia dela. Gipuzkoan esaterako mantentzea lortu da gehienetan, Deba garaia eta Kostakoa kenduta. Beste herrialdeetan ere, Bizkaian batez ere, badira estankamendua nabarmentzen diren gune batzuk.

A. Baina estankamendua beherakada joera baten barruan kokatuko duzue...

AEK. Orain ikusi beharko da gelditze koiunturala den ala, aurreko urteetatik datorren beherakadaren aitzin, benetazko gelditze bat ote den. Aurten frenatu bada ez da gauzak aldatu direlako, ez bait dira aldatu. Aurten 'Korrika' bat egin da eta AEKk etengabe atera du komunikabideetara euskalduntze altabetatzearen gaia. Gaia kalean egon da eta ikasturte hasieran kanpaina zuzenago bat egin da sentsibilitate abertzalea ikutzeko.

A. Beherakada jeistea zergatik gertatzen da Gipuzkoan? Zergatik herrialderik euskaldunenean?

AEK.Euskalduntzera jendea motibatzen duten arrazoiak hiru dira bereziki. Lehenengoa, kontzientzia abertzalea. Bigarrena, kontzientzia praktikoa, lana. Hirugarrena, haurrak ikastolan euskaraz ari direla eta gurasoek ere ikasi nahi izaten dutela. Hauexek dira euskararengana hurbiltzeko motibazio arrazoirik nagusienak. Bada hiru lerro hauetatik hirugarrena ez da bat ere landu. Bigarren lerroa geldirrik zegoela aspaldi salatu genuen. Esperantza gaur egun lehenengo lerrotik dator, eta noski, zenbat ikasle sartu dira aurten euskara ikastera...? Bada 79-80 ikasturtean zegoen kopuru berbera, garai hartan ere jendea zetorren motibazio abertzaleak eraginda. Gerora hasi zen lanerako euskara beharko zuela eta... Baina gaur egun, euskararik inon esijitzen ez dela eta, espektatiba horiek itzali egin dira. Gizartean zegoen espektatiba hori instituzioek zapuztu egin dute euskara ez esijitzerakoan.

A. Gauza bat da instituzioek euskararik ez esijitzea lanpostu berriak eta atera ohi direnean. Bestea ordea HABEren bidez Komunitate Autonomoan segitu den politika euskalduntze-alfabetatzerako.

AEK. HABE sortzerakoan zeuden baldintzak eta zegoen ikasle kopurua kontutan hartu eta ikusten da erakunde horrek egindako inbertsioek ez dutela egin orduan zegoena mantentzeko ere. Inbertitutako dirua gaizki inbertitu denaren seinale argia. AEKren kontrako estrategia batek itsuturik egin ditu HABEk inbertsio guztiak AEK ordezkatzeko asmoz. Instituzioek herri iniziatiba zigortu nahi izan dute eta horren ondorioa katastrofikoa gertatzen ari da. Zazpi urteren buruan hiru bider hazi dira HABEren diruak. Mila milioi eskas zituen orain zazpi urte. Hiru mila milioi datorren ikasturterako. Errekurtso garatze horrek ez du ekarri ordea garapen sozialik. Ez dago jende gehiago eta hobeto ikasten. Ekarri du indarren dispertsioa. AEKren kontra erabili dituzte indarrak. Eta azkenik, matrikulatze kanpainena dago. AEK bakarrik da serioski kontzientziaketa lanean aritzen dena eta egiten duen kontzientziaketa ez da bakarrik AEKren alde. euskarazko ikasle berriak sortzearen alde. Instituzioen aldetik demanda sortzeko interes falta nabarmentzen da alde batetik eta bestetik ikusten da beherakadarik ez dela herritar kanpainak ondo egiten diren tokietan.

A. Beste kontu bat da HABEren aurrean mundu guztia dabilela datuak puztutzen subentzioei begira eta.

AEK.ðHori beti izan da argudio bat HABEk erabili izan duena esateko HABEk lagundu egiten duela eta diru asko behar duela. Eta benetan askoz ere gutxiago dira. HABEk ikasle kopuruarena zigor moduan erabili du askotan. Talde-ratio eta horrelako kontuak. Hamabi lagun baino gutxiagoko taldeak subentziorik gabe utziaz... Datuen puztuketarena ez da ulertu behar jendeak instituzioen aurrean egiten duen tranpa moduan baizik eta instituzioek darabilten arma legez, zigor gisan...

A. Eta gero eta ikasle gutxiagoko egoera hau ezkutatzeko, beltzagoa baita egoera zenbakietan agertzen dena baino...

AEK.ðBai, bai, baina ihaz ere bai...

A. Hiru urte daramatzagu alarma gorria piztu gabe.

AEK. Ez da piztutzen HABEtik planteatzen ari direlako daramaten politika egokia dela. AEKn gero eta ikasle gutxiago ari dela eta bere ordez Udal Euskaltegiak eta zentru homologatuak aurrera doazela. Udal Euskaltegiak sortzearekin bakarrik esperantza bat sortzen da. Baina berehala, bi hiru urtetara, beherakada etorri zaie. Ez dute inguruan eragiten eta ikasleak ezin dituzte birrosatu. Hemen garbi dago argi gorria ez dutela piztu nahi irakurketa hori egiten dutelako. Ez da inor akortatzen Nafarroarekin, Ifarraldearekin. Ez daukate perspektiba nazionalik eta ez dira ohartzen gertatzen ari den desmenbrazioaz.
Badirubi HABEk lortu duela 'ikaslego politikoa'. Berak nahiko duela ikasle kopuru hori politikoki erabili ahal izateko. Hortik gora ez dago beste iniziatibarik. Kopuru hori lortu duten bitartean ireki dituzte euskaltegiak, barnetegiak... Baina duela pare bat urtetik hona ez dute beste pausorik eman. HABEren aurrekontuak ere estankatu egin dira nolabait. Ez da beharrak ikusita diru gehiago eskatzen ikaslegoa igotzeko. Ez dago igoera berezirik. Ez dago iniziatibarik. Horregatik esaten dugu euskalduntze alfabetatzearen etorkizuna ez dagoela beren esku baizik eta herri mugimenduaren esku.

A. Kopuruari buruz ari gara gora eta behera baina, entzun dudanez, badirudi azken urteotan ikasle moeta bera ere aldatu egin dela.

AEK. Hori duk bestea. Ikaslegoaren adin media duela hamar urte baino zortzi,urte gazteagogoa duk. Ikaslegoa gaztetuz baldin badator, horrek esan nahi du helduak euskalduntze-alfabetatzeko politikak porrot egiten duela. Areago. Gero eta jende gazteago izateak esan nahi du eskolak ere porrot egiten duela ikasleak euskalduntzen. Ingelesa eta frantsesa ikastera joaten diren bezala gurasoek gero eta gehiago planteatzen dute euskarazko klase partikularretara joan daitezen euskara aprobatzeko. Beraz bi porrot dauzkagu begien aurrean: HABErena bata eta eskola sistemarena bestea. Badirudi arlo horretan hasi beharko dugula eskolak konpontzen ez duena konpontzen.

A. Duela urte batzuk esaten zen 40.000 euskaldun egin behar zirela urtean egoera diglosikoari eusteko bakarrik. Zenbat egiten dira gaur egun?

AEK. Urtero sei zazpi bat mila euskaldun ateratzen dira maila altuak bukatuaz. Esan behar da gure esparrutik bertatik bakarrik ezin daitekeela Euskal Herria euskaldundu. Gure partizipazioa handia dela erakutsi egiten dugulako baina kontzientziaketa eta motibazio mailan, egiten dugun guztia kontutan hartuta ere, apenas dela ezer egiten duguna. Gizarte honen fenomenoen islada gara. Gipuzkoan esaterako ikasleak mantendu dira. Harik eta gune euskaldun eta abertzaleago orduan eta ikasle gehiago. Salbuespenak salbuespen. Erdaldun guneetan nabarmentzen da gehiago jeitsiera.

JOXE MOLLARRI
46-47


Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Alfabetatze\AEK\Besteak
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Alfabetatze\Alfabetatze
Pertsonaiaz\ALEGRIA1
Pertsonaiaz\LAZKANO6
Egileez\MOLLARRI1\Hizkuntza

Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude