"PNV/PSOE koalizio gobernuaren kirtena Madrilen dago"


1989ko uztailaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Patxi Ormazabal, EAko bozeramalea Gasteizko Parlamentuan
"PNV/PSOE koalizio gobernuaren kirtena Madrilen dago"
PNV utzi eta Eusko Alkartasuna eratu zuenetakoa dugu Patxi Ormazabal gasteiztarra. Soziologoa, Jose Angel Cuerdarekin Gasteizko udalean zazpi urtez izan ondoren eta 'Fagor' talde kooperatibistan eszedentziaz dagoelarik, politika munduan buru belarri ari da egun. Ardura anitz izan du eta egun Eusko Alkartasunaren bozeramalea Gasteizko parlamentuan. Gizon 'grisa' izan arren, alderdiaren barne egituraketan eragin bereziko gizona.
ARGIA.–Jasotako emaitza elektoral kaskarrak ikusirik, zein izan dira Eusko Alkartasunaren barnean hartu diren neurriak?
Patxi Ormazabal.–Zarauzko Asanbladarekin Eusko Alkartasunak hausnarketa sasoialdi bati ekin dio, hauteskundeen emaitza kaskarren ostean honen arrazoinak eta, hainbat orduz aztertzen saiatu bait gara. Edonork nahi adina denboraz nahi zuena esateko parada izan zuen, bertako eztabaida mamitsua bezain sakona izan zelarik. Eginiko azterketetan azpimarratua gelditu dena kanpaina elektorala gauzatzeko modua izan da, kanpaina horretako azken egunetan ez bait genuen gure mezua, Eusko Alkartasunarena, jendearengana igortzea jakin izan; ardura guztia planifikatu zutenena eta Exekutiba Nazionalarena ere bada.
Tokian tokiko arazoek ere beren eragina izan dute, Gipuzkoakoa konpontzen ari dela dirudien arren, edo konponketaren lehen urrats serioak maiatzean eman zirela dirudien arren, gertakari hark ez zigun alderdi sendo baten itxura eskaintzeko betarik utzi. Bestalde, hortxe dugu Gasteizko arazoa, gure alkate den Jose Angelena, kanpainan esku hartu ez eta beren adierazpenez gure kontrako giro txar bat eragin duena. Hala ere, elemendu guztion batuketari bota behar zaio errua, ez bakar bati.
A.–Baina huts egin duena kanpaina edota Eusko Alkartasuna alderdia izan da?
P.O.–Alderdiak ez du hutsik egin, zeren jaso ditugun emaitzak txarrak, eskasak izan arren, ez dira beldurtzeko. Gure azterketen arabera, Eusko Alkartasuna espazio politiko bater jendearengan sartu den mezu politiko baten jabe dakusagu baina guztia esan beharra dagoenez, sortu ginen garaia euforia garai bat zen, ez ginen inon, ez oposizioan ez beste inon. Hala ere, beti esan ohi da botereak erre egiten duela, baina oposizioan egoteak gehiago erretzen du zeren lana egin ostean, lan asko egin ostean, emaitzak ez bait dira nabaritzen.
A.–Zuk urteetan ezagutu duzu Jose Angel Cuerda. Gertatutakoa ikusirik zein eritzi duzu bere jokaeraz?
P.O.–Adiskide handiak gara biok; elkarrekin lan handia egin dugu eta Gasteizko udalean zazpi urtez bere ordezkoa izan naizelarik gauza asko irakatsi dit baina Jose Angelek nortasun berezia daukan eta gurditik tiratzen duen horietakoa da, gertakariei aurre hartzen dien horietakoa. Hala ere, konturatu behar da gurdia, hau da, alderdi politiko bat berea baino erritmo emekiago batez mugitzen dela eta egokitasun prozeso bati itxaron behar zaiola.
Bere jokaerak alderdi politiko baten dinamika hauts dezake eta nire eritziz, gaiak aurkezko moduan ez du asmatu, zeren Herrialdeko eta hiri mailaka asanbladetan aurkeztu zituen bezalaxe Bilboko Biltzarrean beren planteamenduak aurkezteko parada izan zuen, horrelakorik inolaz ere, egin ez zuelarik.
Gutxiengoak bere eskubideak izan behar dituela garbi dago baina gehiengoak erabakitzen duen jokuari eutsi behar zaio, bestela hor ez dauka tokirik, ezin bait dizkio bere erizpideak inori inposatu. Jose Angelek beren printzipio eta planteamenduen aldeko borrokari alderdi barruan eutsi behar zion eta ez egin duena egin, afera kaleratzea alegia.
A.– Azken Biltzarrean, Apirila hasieran buruturikoan, ez zuen jarrera gogorrik erakutsi.
P.O.–Biltzarre hartara joan bazen ere, ez zuen esku hartu nahi izan. Jarrera pertsonala izan arren ez dut ulertzen zergatik jokatu zuen modu horretara. Gaia horretantxe amaituko balitz ulertuko nuke baina Biltzarrean esku hartu ez eta biharamonean Biltzarrean agertu beharreko kezka eta proposamenak prentsaren bitartez jaurtikitzen direnean... Ez da zuzena.
A.–Minik egin al dio Eusko Alkartasunari?
P.O.–Bai. Batez ere, irudi publikoari begiratuz, baina hainbat pertsona ere oso minduak dira, ni neu adibidez. Asko miretsi arren, esan ohi dituen askok, neurri batez bederen, hunkitzen naute eta minkorra da benetan.
Gure bizitzaren hainbat ordu horretara dedikatuz, alderdi politiko berri bat osatzen eta sendotzen saiatu gara eta Jose Angel bezalako pertsona baten adierazpenek lan neketsu horren zati handi bat behera bota dezakete.
A.–Eusko Alkartasunak EAJrekin konbergentzia egiteko projektuak arrakasta izateko aukerarik ba al du?
P.O.–Nire ustetarako ez. Beste edozein alderdi politikorekin bezalaxe, gure ideologia abertzalearengatik akordio askotara iritsi gaitezke EAJrekin, baina alderdi bezala, bata bestearengandik geroz eta urrunago gaude. Konbergentzia eta fusioa gertaezinak dira.
Gure alderdian, gainera, bi militante bioke dugu: lehena, EAJ utzi genuenona, Euskadirentzako nahi genuena eskuratzeko tresna desegokitzat jotzen bait genuen EAJ, eta bestea, EAJn inoiz militatu ez duen jendearena; jende hau ez zen EAJko militante ez zuelako nahi izan, eta gugan alternatiba bat ikusi zuten, beraz hauenganako gure errespetoak oso handia izan behar du.
A.–Aurreko astean, Felix Ormazabalek alderdion arteko urruntasuna itxura soila besterik ez zela zioen.
P.O.–Nik ez dut esango EAJk esistitzeko arrazoinik ez duenik, berak esparru politiko bat betetzen du eta guk beste bat. Guk ditugun datuen arabera botoemaile oso deberdinak ditugu bai batak eta bai besteak, ikasketa mailek eta beste hainbat faktorek erakusten duten bezala, horrek bakarrik Eusko Alkartasunaren izatea nahiz EAJrena justifikatzen du.
A.–Ez duzue jotzen EA EAJrekiko erakunde pararlelo gisa.
P.O.–Ez. Inola ere ez. Hori EAJk Eusko Alkartasuna desager erazteko estrategiaren saio bat da. Bere arazoa da hori, ez gurea.
A.– Zeren artean kokatzen da hainbestetan aipatzen den Eusko Alkartasunaren bidea, Euzko Alderdi Jeltzalea eta Herri Batasunaren artean?
P.O.–Herri Batasuna eta EAJren arteko bidea definizio soziologikoa izan daiteke.
A.–Zarauzko Asanbladan bi tendentzien arteko borroka egon dela jakin izan da: bata Ajuria-eneako hitzarmenaren aldekoa, eta bestea bertatik urrundu nahi duena.
P.O.–Nik ez dakit nondik datorren informazio hori baina ez nintzen horrezaz ohartu. Asanblada osoan egon nintzen, bertako lehendakari izan bait nintzen, eta Herri Batasunaz mintzatu ginenik ez naiz oroitzen, bai, ordea, Ajuria-enekoa hitzarmenaz; ez gaizki ala ongi egin genuen hitzarmena sinatzerakoan, hori ez bait da zalantzan ipintzen, baina prentsak gai honetan gureganako eman duen irudiak kalte egin digu.
A.– PSOEk eta PNVk burutzen ari diren gobernu hitzarmenean, PSOE nagusitasuna hartzen ari den irudipenik ba al duzu?
P.O.–Dudarik gabe, PSOE da etekin handienak eskuratzen ari den alderdia, hein handi batean, PSOEk, nahi duen mementuan, koalizio gobernua bortxatzeko bitartekoak dituelako. PSO E-EE-Eusko Alkartasuna tripartitoaz mintzatu zenean, gure aldetik akordio hura ez sinatzeko arrazoin garrantzitsuenetakoa bertako PSOEk hainbat gauza onartzen bazuen ere, gauza berauek Madrileko PSOEren bedeinkapenarik gabe zeudela esan ziguten eta konpromezu handietara iritsi nahi ez zutenez...
PNV/PSOE koalizio gobernuaren kirtena Madrilen dago eta PNV PSOEren nahietara makurtzen ez bada Madrileko iturria ahitu egiten da. Ertzantza eta Seguritate Indarren errepliegea da esan dudanaren egungo lekuko nabarmenena; egiten ari diren joku honetan PNVk PSOEk Madrilen erabakitzen duena onartuko du eta kitto.
A.–Garai batean Eusko Alkartasuna alderdi 'bisagra'tzat hartzen bazen ere, PSOEk PNVren alde apostu egin du.
P.O.–PSOE oso eroso dago koalizo gobernuan. PNVk ezin zuen gobernaturik gabe egon eta egun zirkunstantziei erraz moldatzen dakiela erakutsi du, pakto kaskar bat burutu duelarik. PNV, zenbait arrazoirengatik gobernatzera behartua zegoenez, PSOEk gobernu-kide ahul batekin topo egin du, botereak esku artetik ihes egingo ez diolarik.
A.–Eta luzerako joko duena.
P.O.–Bi parteei komeni zaie jarraitzea baina legislatura amaieran aztertuko dutela pentsatzen dut. Baina bai, komeni zaie eta luze jo dezake.
A.–Eta gobernatzeko modu honekin norantz goaz?
P.O.–Herriaren gehiengoak nahi ez duen egoera orijinal baterantz goaz. Legebiltzarren Estatutuarerl jarraipen batzordean ikusten ari garenez gai asko puntu arriskutsuetaraino eraman dira eta Autonomia estatutu deskafeinatu batez gelditzen ari garela gobernu hitzarmen honen ondorioa da.
A.–Eta oposizioan zaudeten alderdiok zer egin dezakezue?
P.O.–Oposizio eraikikor bat eta gauza gutxi. Gobernuak gehiengoa dauka eta guk gobernuaren zati baten proposamen batzuei baiezkoa eman izan diegu edota hainbat gairetan gobernu-kide bat gureganatzea lortu izan dugu. Baina, azken finean, gauza gutxi egin dezakegu.
A.–Ertzantza gaian orain hilabete bateko haserreak baretzen ari dira, Enrique Antolín BLGetan ezarri du PSOEk, PNVk ETBn etekinak ateratzen ari da...
P.O.–Bi alderdien arteko 'borroka' horretan PSOE irteten da irabazle, nahiz PNVk ETB bezalako gaietan 'garaipen' txikiak lortzen dituen.
PSOEri euskal gizartean barneratzea komeni zaio eta Gasteizko gobernua utziko baluke ere, zenbait postu ziurtaturik edukitzeko ahaleginetan ari da gerora postu estrategiko hauetatik kentzea oso zail izango delarik. PNVk protesta egin du baina protesta testimoniala, PSOEk berea egin bait du.
XABIER LEKUONA
"PSOEri euskal gizartean barneratzea komeni zaio eta Gasteizko gobernua utziko baluke ere, zenbait postu ziurtaturik edukitzeko ahaleginetan ari da".
Jose Angel konturatu behar dau gurdia, hau da, alderdi politiko bat berea baino erritmo emekiago batez mugitzen dela eta egokitasun prozeso bati itxaron behar zaiola, dio Patxi Ormazabalek.
13-15


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazORMAZABAL4
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 800 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude