ESTEBE PETRIZAN


2021eko uztailaren 16an
Estebe Petrizani elkarrizketa.

ESTEBE PETRIZAN
Estebe Petrizan izen berria da 'ARGIA'ren irakurle gehienendako. Nafarroako hizkuntz politikarako izendaturik, egoera gogorra bizitzea gertatu zaio. Asmoak izenak izaki, berebiziko gatazkak sortzen dira euskaltzale artean nahiz gizarte nafar guztiaren barne. Berak datu objetitoak eskaintzen ditu, muga gaitzak paratzen dituen gobernu batean gainera: dioen bezala frogatu beharra dago 'vascuence'aren legearen balioa. Ez dira ordea denak eritzi berekoak.
Kokatu buru zaituen zuzendaritza gobernuan.
Hemengo gobernua egituratzen da honela: zuzendaritza nagusia, gero zerbitzuak, gero sekzioak eta gero negoziatuak. Hau zuzendaritza nagusia da. Ta gero biltzar bildu edukiko dugu, eta negoziatua eratuko dugu beharren arabera. Momentuz hori da dagoena, gauza berria denez Nafarroan, organo osoa egituratzeko dago. Maila aldetik ongi dago, zerbitzu edo sekzio bat baino gehiago baita, zuzendaritza nagusia den aldetik, Galiza, Catalunya edo Euskal Komunitate autonomoko egituren pareko dugu. Zuzendaritza honen egituraren definizioa berriki atera da.
Egitekoa zail luke zuzendaritza honek?
Ez. Nola edo hala euskararen edo vascuencearen legea garatzea. Esan daiteke mila gauza: koordinatzea izanen da gure lanetarik bat. Administrazioari dagokionean da gure zuloa batez ere, gobernuarena eta lokala. Bestelako departamentuetan egiten den guztia begiratzea ere guri dagokigu; Hezkuntza saila dela eta ez dugu botererik, baina inforrnazioa jasotzeko edo koordinatzeko bai, nahiz gure erantzunkizun zuzena ez izan. Asumitu behar da gurea bezalako organismo bat departamendu guztietan isladatzen dela.
Vascuencearen legea hor dago, mugak eta guzti. Bestalde, zuk aipatua da lege honen erabilera forala lortu behar dugula. Zein dira hor mugak eta neurriak?
Ez dakit, gu egiten ari gara legearen erabilera zabala. Lege hori tresna juridiko bakarra da, baina esango nuke aski ezagutu gabea dela; nik ez dut egin nahi legearen balorazioa. Pentsatzen dut bere garaian egin nuela. Beti ere lege hori zerbait da garatu behar dena. Badakigu horrek borondate politikoa eskatzen duela. Orain badugu berri on bat Madrilek erabaki bait du legezko zirela botoetarako txartel elebidunak Nafarroa guztian, eta guk horren atzetik, egin ditzakegu beste gauzak. Jakina, horretarako borondate politikoa behar.
Gu orain artean saiatu gara gauzak ateratzen, zailtasunak mila dira, baina gure lana programak aintzinera ateratzea da, eta hori eginen dugu, eta esango nuke gainera nahiko ongi doala, legea hor dago, eta nik badakit gauza batzu nekez egin daitezkeela, eremuen afera hor egonik batez ere, afera eztabaidagarria hau oraingo hauteskundeetan demostratu den bezala.
Antolamenduarekin sekulako saltsa sortzen da entsegatzen gara ahalik eta irakurketa baikorrena egitera, gogoan izanik egoera soziolinguistikoak ez direla denak berdinak. Zailtasunak mila dira, egoera politikoa badakigu ez dela batere argia hau aurrera eramateko, baina nik pentsatzen dut gure programak gutxienez aurrera aterako ditugula. Azken finean nik abenduan aurrera ataratakoaren zerrenda bat aurkeztu behar bait dut. Datu objetibo bakarra duzu aurten 240 milioi gehiago gastatu dela arlo honetan.
Zehazten has gaitezke zein ote diren aintzinatze horiek?
Nik bederatzi punturen berri emanen dizut: a) Udalei laguntzak eta subentzioak emanen zaizkie euskara zerbitzuak antola ditzaten. 15 edo 17 udaletan lortuko dugula uste dugu eta hori garrantzi handikoa da. b) Sentsibilitatze kanpaina bat eginen da euskara nafar guztien hizkuntza gisa aurkeztua. Erakusketak izanen dira Iruñea, Altsasu, Lizarra Elizondo eta agian Tuteran. Euskal Hitz-en gisako zerbait Nafarroari egokitua: 'San Francisco Javier euskaldun' eta abar. c) Euskara bultzatu administrazioko langilegoaren artean. 200 lagun bildu ditugu heldu den ikastaro intentsibo baterako, 10 irakasle berri hartu ditugularik, eta aitortzen dut AEKkoak direla, dena esan behar bait da. d) Elhuyar eta UZEI erakundeekin akordioak sinatu behar ditugu hizkuntza teknikoaren arloko zereginetarako. e)Epe llaburrean administrazioaren perfil linguistikoa zehaztu nahi da. f) Eskoletan euskara hizkuntza gisa aurkeztuko da 'Iruñea se dice Pamplona' moduko unitate didaktiko baten bidez. g) Komunikabideei subentzioak eskainiko zaizkie euskara erabil dezaten. h) Irail aldera boletin ofiziala euskaraz aterako da karrikara. i) Toponimia nagusiarena (herri izen euskaldunak) euskal eremuan erabaki da. Beste bietan zailago izanen da, batez ere ez euskaldunean.
Hau da, gutxi gora behera aurtengo bete beharra. Handi edo txiki aitzina pausu dela uste dut.
Bistan da honelako kontuetan trebatuagorik badela aritzeak erakutsirik ondoko Komunitate autonomoan. Noraino lor liteke harreman bat lanerako bi gobernuen artean edo gobernuko zuzendaritza nahiz sailen artean. Bestalde, UZEI eta Elhuyar aitatu dituzu. Denek dakigu onespen ofiziala erdietsia dutela, baina zure zuzendaritzari dagokionez non erabakitzen da eta nola zein erakunderekin egin akordioa, bestela esan, nola erabakitzen da UZEI bai Euskaltzaindiarekin bai, edo Euskal Herrian Euskarazekin ez, edo AEKrekin bai eta abar?
Beno, nolabait badakigu, adibidez UZEIri Gasteizko gobernuak eman diola halako ofizialtasun bat, guk kriterio hori onartzen dugu. Hori alde batetik. Gero baditugu bestalde zailtasunak, badakizu gutxi gora behera nola dauden erlazioak hemengo AEKrekin. Orduan, nik pentsatzen dut azkenean hor daudela zenbakiak eta duela lau-bost urte AEKk biltzen zuela lau milioi gutxi gora behera eta momentu honeta 44, bada zerbait.
Gero bai, dekretu bat agertu zen eta kalean asko eztabaidatu dela ikusi dugu, eta eztabaida daiteke puntu hau edo beste, baina kasu honetan nik zifra horiek aipatu besterik ez dut egiten. Nolabait hemendik saiatzen gara jarrerak hurbiltzen, gure egitekoa da jarreren hurbiltze prozesu bat egitea. Arazo handiak sortzen dira eta hor daude kalean. Baina beste alde batetik pentsatzen dut hori ere aurrera doala, aurtengo afera AEKrekin izan da orain arte bezala sosak erakundeak bildu beharrean euskaltegiei banatu zaiela; beno, aurkitu dugu denetarik, zentro batzuk esan digute prozedura hau hobea dela, eta baita ere aplikazioa ez da izan oso gogorra, herrietan eutsi bait zaie nahiko talde tipiei. Hau dena eztabaida daiteke. Gero titulazioaren arazoa dago. Ene departamenduko jende guztia AEKtik pasatu da baten bat ezik, eta hori izugarrizko sangria da urte oro, aurten beste 8 irakasle berri beharko ditugu eta badakigu nondik etorriko diren. Bai, badira pundu batzu eta erlazioa zailak gertatzen dira, baina...
Komunitate autonomikoarekiko loturak?
Badakizu egin den bakarra Bortziri aldeko osasun sailen artekoa izan dela. Hizkuntza teknikoari dagokionez ezarriko dira lehen harriak batasunean. Horretaz landa halako kolaborazio sakon bat edo, nik pentsatzen dut lortuko dugula. Orain arte badakigu nolakoak izan diren arazoak, baina emeki-emeki kolaborazioa izanen da.
Euskalherria Irratia hor dago, ofizialtasunaren esperoan. Zu irratia bultzatzen duten bazkideen arteko kide zaitugu. Zertan da afera?
Ez du izakera juridikorik orain halako subentzioak biltzeko. Joan den urteko diru multzoa adibidez, banatu gabe geratu zen arlo honi dagokionez, baina ez zen nori eman. UZEI edo Elhuyar batek badute izakera hori. Euskalherria Irratiak eskatu du frekuentzia bat baina ez dakigu zer gertatuko den, gobernuak ez du hartu erabakirik.
Elebitasuna gaia ez da gozoenetarik egun. Ez ote zaitu beldurtzen honelako karguak?
Bai, noski. Gainera afera honetan ikusi behar da egoera politikoa eta egoera horretan ni nolabait gobernu batean funtzionatzen ari naiz, eta ni hor nago kokatua. Baina nik pentsatzen nuen alde batetik polita dela eta polit hitza komatxoen artean jarri, hau apustua den neurrian; bestalde beharrezkoa ikusten nuen, guztiz beharrezko, lan hau martxan jartzea. Baina beldurra, izugarria, administrazioa niretzat behintzat beti da beldurgarri eta euskararen eremuan gehiago.
Nik galdera honi erantzuteko kontu bakarra aipatu nahi nuke, izan ere gizartean bada, ez behar bada arazo bat, baina bai inkomunikazio bat bederen. Guk zernolako sentsibilizatzea egin genezakeen inguru ez euskaldunean euskara azaltzeko, zeren arazoa ez bait da politikoa soilik, arazoa herrian dago, kalean eta guretzat koska handia da hori. Honek ez du esan nahi sentsibilizazioa aintzinera ez doanik, baina inkomunikazioa ere nabarmena da. Atal batean urrun ageri da oso euskara, besteek berriz arimatzat dute euskara: hor gorabeherak sortzen dira, baina ez bakarrik politikoak.
Denboraren afera nola kondatuto zenuke honetan?
Euskararen normalkuntzarako epea bukatuko da, ez dakigu noiz, baina bukatuko da. Herrialde guztietan hizkuntzaren afera konpondu baldin bada kontsentsua izan da, eta hemen ez dago kontsentsuarik, sekulako tartea bi aldeen artean baizik. Erdiak bada bestelako sektorerat ez hain arduratuak eta euskara aurrera eramateko sektore hori akitu behar dugu, kontsentsu baten bidez. Horretan mila gauza egin daiteke. Horregatik kontuz jokatu behar da eta neurri bat luzerakoan aldez aurretik ekidin erantzun kontrakorik, hori azken finean atzera pausua bait da. Bidea bilatu egin behar da eta zail oso, oraingoz baldintzarik apenas da gainera.
Goazen beraz praktikara. Gobernuaren desioa da ikastola gehienak eskola publikoetara biltzea. Ikastolek aldiz, garbi diote horretarako baldintzarik ez dela eta horrek hankaz gora botako lukeela beren lanaren zati handi bat. Berriro ere alde handia batetik bestera.
Ni egon naiz ikastolen federakuntzarekin, eta arazo hori sortzen dela egia da, baina nik ez nuke esango hori arazo orokorra denik Nafarroan. Hainbat lekutan eskola publikoa berean euskal adarra da nagusi alde nabarmenean. Ikastola ere hor dago lanean, eta aurrera. Baina hainbat aldiz gurasoak ataka batean bezala jartzen dituzu aukeratu beharrean, edo hizkuntza bata edo bestea, eta behar bada berek ez dute honela planteatu. Aldiz, eskola publiko batean bi adarrak baldin badituzu gauzak normalduz doaz.
Honekin zer esan nahi dut? Leku batzuetan ikastolak ezinbestekoak dira, baina beste batzuetan eskola publikoak bidea ematen badio euskarari, pues aintzinerat. Horregatik kasuz kasu joan behar da. Baina normalkuntzarako bide bakarra euskara eskola publikoan sartzea da, Komunitate autonomoaren aldean nibelatuxegoa, nahiz hemen arazoa handiagoa den.
IÑAKI CAMINO
36-39


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakNafar Gober
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzHizkuntz poNafarroa
PertsonaiazPETRIZAN1
EgileezCAMINO1Politika

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude