J.A. Garcia Arroyori elkarrizketa
J.A. Garcia Arroyo: "Animazioa ura bezalakoa da, freskua"
J.A. Carcia Arroyo partaide klasikoa da Lekeitioko Zinema Bilera honetan 83an izan baitzen beronen lehen partaidetza. ARGIAko irakurleok baduzue 87an "Origami" eta 88an "Tristch-trasch" filmeekin izandako sarien berri. Hauetaz aparte aurkeztu izan ditu beste hainbat filme, esaterako "Libururak", "Azken bako mogimendua", "Puntuz puntu"... ia beti animazioaren munduan.
ARGIA.–Animazioa mugimendua da, baina zer nolako fiilmeak sartzen dira animazio hitz honen pean?
G.ARROYO.–Egia esan ez daukat definizio zehatzik horretarako. Zerbait esatekotan, errealitateko irudiak trukatzea, manipulatzea dela esango nuke. Teknika garrantzitsua da manipulatze honetan, irudiz irudi egiten da makina tripode gainean jarrita beronen objetiboaren aurreko objetuak urratsez urrats mugituz. Edozer manipula daiteke zeharo garrantzitsua izanik objetuok mugitzen direneko denbora erreala manipulatzea, honela emaitza harrigarri eta ikusgarriak lortuz.
A.–Edozer manipula badaiteke, zergatik ez da jende gehiago aritzen arlo honetan?
G.A.–Ez dinot erraza denik, ez duzula inoren beharrik baino. Pazientzia mordoa behar da. Pentsa, irudiz irudi filmatzeak zenbat denbora daraman. Esaterako nik 7 minututako filmea osatzeko urte erdia behar dut. Denborari ez diozu garrantziarik eman behar, eta bai azken emaitzari.
A.–Zure filmeak alaiak eta freskuak dira. Ostera, Lekeition urteroko fikzioak beti dira dramatikoak.
G.A.–Arrazoiak ezberdinak izan daitezke. Batetik, nik uste umorea zailagoa dela lortzeko eta bestetik jende askok esaten du ez duela tontakerietan denborarik galdu nahi. Izaerak badu eraginik honetan, baina orohar jendeak uste du gauza serioak pisutsuagoak direla.
A.–Aurten zer aurkezten duzu?
G.A.–Hiru filme aurkeztu ditut. Bi animaziozkoak eta bestea drama serio horietakoa. Teknika menperatzen dut eta ez enkasilatzeko besteen pekatu berean erori naiz. Ea nolako harrera duen.
SABIÑO
51