Iñigorekin kanta batzuk indarrez piloa irabazten dute


1989ko ekainaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Delirium Tremens" musika taldeari elkarrizketa

"Iñigorekin kanta batzuk indarrez piloa irabazten dute"
Delirium Tremensek orain arteko bidea Andoni, Txutu eta Patxiren eskutik egin du. Iñigo Muguruza Kortatu ohia izango da taldeko tripulante berria. Notizia pozgarria dudarik gabe. Honen inguruko xehetasunak ezagutu nahi izan ditugu Andoniren partetik.
ARGIA.–Nola gertatu da Iñigo zuen taldean sartzea?
DELIRIUM.–Dena mozkor baten ondorioz izan zen. Guk beti pentsatu izan dugu taldea zabaldu egin behar zela bizitzen jarraitzekotan. Baina taldeko hirurok diska bat grabatu arte itxaron nahi genuen. Behin Eibarren jo genuen eta Iñigo bertan zen, kontzertua ikusten. Ordurako Kortatu desagertzear zegoen eta erdi bazilatzen komentatu zuen gurekin joko lukeela.
Hurrengo goizean deitu genion, mozkorra pasata, eta baietz esan zigun.
A.–Baina Nikaraguara joatekoa zen, ezta?
D.T.–Bai, aurretik pentsatua zuen. Bera Nikaraguara eta gu "Ikusi eta Ikasi" grabatzera. Ondoren gurekin hasiko zela geratu ginen. Ez zen beste ezer egon. Jendeak pentsatzen du Deliriumek Iñigoren izena eta Kortaturen mobida aprobetxatu nahi duela; baina keba, mozkorra izan zen.
A.–Iñigo musiko ona dela garbi dago. Orain zeinek egingo ditu kantek?
D.T.–Orain arte bezela segiko dugu. Orain arte egindakoa zainduko dugu eta bere puntuak sartuko ditugu. Iñigo taldean sartu da eta oraingoz behintzat geure gauzak egiten joan beharko du. Aurrerago deskarao hasiko garela denok batera musika egiten.
A.–Zer aportatzen dio Iñigok Deliriumi?
D.T.–Hasiak gara berarekin entsaiatzen eta kanta batzuk piloa irabazten dute, bere gitarraren laguntzaz askoz indartsuago ateratzen dira.
51


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakDELIRIUM TR

Azkenak
Eguneraketa berriak daude