Josu Rekalde: "Bideo-artean egiten da telebistan egiten ez den hausnarketa"


1989ko ekainaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Josu Rekalderi elkarrizketa.

Josu Rekalde: "Bideo-artean egiten da telebistan egiten ez den hausnarketa"
ARGIA.–Nolatan bideo-arteari buruzko liburua?
J. REKALDE.–Bi atal ditu liburuak, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Hamar urtetandik hona nabil bideo sorkuntzan eta bideoari buruzko esperimentazioan, plastika esperimentazioan, eta bestaldetik, akademikoki ere, teorikoki bideoari buruz ikerketak egiten, bideoa zer den... Bideoari buruzko tesina da hau, hortik sortu da liburua.
A.–Zein mailako bideo-artea egiten da Euskal Herrian?
J.R.–Segun eta mailan non jartzen diren. Teknika aldetik nahiko arrunta da, materiala berak inposatzen du eta. Kontzeptual mailan, ordea, ondo gabiltzala uste dut, ze esperimentazio guztia kontzeptuan zentratzen da. Denetarik dago, eta askotan ikusgarriena teknika da, bestea apur bat ulergaitza delarik, landu gabea da ikuslearentzat.
A.–Bideoa telebistaren oposizio bezala aztertzen duzu...
J.R.–Bideoa hasi zenean, orain hogeita hamar urte, oposizio batean hasi zen, telebistari oposatzen. Orain ere, badago telebista ofiziala, bere programazioarekin eta bere politikarekin, eta gero bideoa dago. Bideoa ez da telebista, ze estekikoki beste esperimentazio batean dago sartuta. Hor beste hausaarketa maila sartzen da, politikoa eta soziala, eta hori telebista batean ez da egiten. Telebistan egiten ez den hausnarketa egiten da bideo-artean.
A.–Instituzioek ba al dute bideo-artearekiko kezkarik?
J.R.–Uste dut oraindik ez dakitela zer den bideoa. Guk ere eztabaida batean daukagu, zer den bideo-artea, zer den bideoa. Oraingoz, festibal batzuk egiten dira, Tolosan, Zestoan... baina oso puntualak dira, talde batek eginiko gauzak dira, instituzio bezala ez dago ezer.
A.–Bideoaldiek zer suposatzen dute bideoa lantzen duenarentzat?
J.R.–Eztabaida bat dago... zein da bideoaren tokia? Non erakutsi bideoa? Holako festibal batean? galeria batean? museoan? telebistan? Ez dakigu geuk ere zein izango den azkenean bere tokia. Orainarte, beste lekuetan ateratzen ez denez, halako bideoaldiak egin behar dira. Baina horrek ez du esanahi hori denik bere tokia, beste tokiak ere egon behar dute.
A.–Bideoartean, ikerketan dabilenak, behin fakultatea utziez gero, aukera gutxi ditu lan horri jarraitzeko... Ba al da irtenbiderik?
J.R.–Garrantzitsua zera litzateke, fakultatean ikasketak burutu ondoren, bideo munduan dagoen artistak, ikerketan segi ahal izateko, gutxienezko materiala eduki dezala eskuragarri instituzioren batean, kultur etxe batean edo, bere inbestigazioa jarraitzeko. Bestela, fakultatetik irtenez gero ezin da ezer egin. Insituzioek ziurtatu behar dute halako azpiegitura minimo bat bideo mailan esperimentatu ahal izateko.
A.–Nola ikusten duzu arte honen etorkizuna?
J.R.–Ez dut ikusten bideoa bera bakarrik irla batean, bere etorkizuna beste medio batzurekin elkarturik ikusten dut, ordenadoreari... eta denboraz pasata dauden beste medioei ere bai, super-8ari... medio ezberdinekin, intermedia batean, zerbait berria proposatuko nuke.
JON OLAIZOLA
53


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKulturainemaBideogintza
PertsonaiazREKALDE2
EgileezOLAIZOLA4Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude