Jose Ramón González, sociologo hirigina:
"Plan partzialen bilketa baino ez da"
Argia– Zein dira plan honen mugak?
Jose Ramón González–Hiria benetan ordenatzeko gaitasun mugatua du planak. Gainera, hau ez da plan orokorra, plan partzialen bilketa baizik. Plan partzial hauek ez dituzte berezko erabakiak hartzen, kanpotik datozen erabaki ekonomiko eta politikoak garatzen dituzte, Europarekin zerikusia duten erabakiak egokitzen dituzte azken finean. Era batera edo bestera inposatu egin zaigun hiri eredua da.
A.–Nolako hiria egin nahi da plan honekin?
J.R.G.–Zerbitzuen gune zabala bezala definitzen da, Europako hegoaldeko hiriburua edota Espainiako ifarraldeko hiriburua izan nahi duena. Baina garbi dago ez dela Euskal Herriko hirien eskeman sartzen. Proiekzio internazionaleko zentru komertzial handiaren alde egiten da apostu, hiri erresidentzialaren ideiaz.
A.-Etxebizitzen arazoa, esate batera, konponduko al du?
J.R.G.–Ez du etxebizitzen kopururik zehazten baina plan expansionista planteiatzen du. Bilbo neurri handiko sare komertzialean sartzeak inbertsio inmobioiario handiak erakarriko dituelako ustean oinarritzen da, eraikuntza komertzialetara bideratuko diren inbertsioak izango direlarik. Honek orain Areeta eta Negurin kokatzen den klase soziala erakarriko du hirigunera. Eta hiriguneak bere itxura aldatuko du, hiri 'enblematiko'an bilakatuz, 1992ko urte 'magiko'ari begira beti ere. 1992an hasiko omen den garai berrirako hiria egin nahi, batez ere itxura aldatuz.
A.–Nolakoa izango da itxuraldaketa hori?
J.R.G.–Aldaketa itsasadarrean zentratzen da, eta hau ideia interesgarri eta logikoa da. Orain, itsasadarrari begira biziko dira bilbotarrak ala kristalezko eraikuntzen irudia itzuliko duen ispilua izan da itsasadarra?
I. MURUA
26