Hugo Pratt "Corto Maltese", galtzaileen historiagile


2021eko uztailaren 23an
Hugo Pratt marrazkilariari elkarrizketa.

Hugo Pratt "Corto Maltese", galtzaileen historiagile
1968. urtean sortu zuen Hugo Pratt komikilariak "Corto Maltese". Egun, bere hirarogeita bi urtetan, Veneziako Lido ugartean bizi da, Malamocco-ko bere etxean. "Europeo" aldizkarian esanak ditu ondoko hauek.
–Nola prestatzen dituzu Corto Malteseren istorioak?
–Azkenetik hasten naiz, ez beti, ze marrazkilaria izanik irudi batez liluratu eta marraztu nahi izaten dut. Baina arraroa da. Beti hasi beharko litzateke bukaera on batetik, ze horrez gero erraza da atzera egitea, historia baten hasiera kautsitzea. Zailagoa da beti ere bukaerari buelta ematea, ona izan dadin irakurlearentzat, osotasunaren ikuspegia izan dezan... Elkarrizketagilea naiz, ze marrazkilari moduan ipuinaren dinamika aurkitzen ahalegintzen naiz, jarraipena, istorioa kontatzeko sekuentzia. Ez dut marrazkilari on bat izan nahi . Garrantzitsuago da narrazioa, kontakizuna, idazketa. Marrazki on bat nik begiratuko dut, baina trenean hirirako bidean doan publikoak hogei minututan irakurtzeko gauzak behar ditu.
–Zergatik da Corto zuri-beltzez?
–Marrazkilaria naiz. Zuri beltzez jaiotzen dira, tinta txinarra canson paperean. Zeren eta inprimitzeko orduan ezinezko bait zen kuatrikomia ateratzea koloretan oso garesti ateratzen da. Zuri beltza koloreztatu daiteke ondoren. Badago luxozko edizioa nahi duen publikoa, koloretan ikusi nahi duena, zuri beltzean irudikatzeko gai ez bait da. Arruntki, koloreaz arduratzen zaizkien andere laguntzaileak dauzkate marrazkilariek.
–Zergatik ez da Corto gaur egungoa?
–Ondo nabil erromantiko xamarra den garai batean. Ez dago hain urrun gainera. Erromantizismoaren amaiera, geronek pentsatzen dugun moduan, Espainiako gerratean bukatzen da. Historikoki interesgarria da Corto-ren garaia, kolonial inperio eta monarkia handien bukaera, lehen iraultza. Posible du garai horretan bizitzea ikuspegi moderno batez. Nire pertsonaia Ulises da beti. Ez diot ezer berririk, Homerok esana zeukan. Baina garrantzia du Milton, Shakespeare, Chaucer, Camoens, irakurrita izatea Hemingway, Tolkien etabarretara iritsi aurretik.
Artista batek eta nik bi ofizio erabat diferente ditugu. Artistak bere buruarentzat dihardu lanean. Ni komunikabideez baliatzen naiz jendearengana iristearren, eta gainera irakurleari baliodun zerbait ematen saiatzen naiz, ez bait diot iarinik egin nahi bere kontura bizita.
–Asko interesatzen zaizu Historia? Zure liburuetan dokumentazio handia dago...
–Ez ditut eruditoak atsegin. Historia bai, liluratu egiten nau Historiak. Historiaren anekdota gustatzen zait ordea, Historiak kontatzen ez duena. Historia irabazleek idazten dute beti. Neri interesatzen zait jakitea ze historia idatzi zuten gerra galdu zutenek. Irudimenaren mundu liluragarrian egiten dut amets. Zaila egiten zait heldu baten moduan bizitzea, irudimenaren mundutik ateratzea.
J.M. HERITZ
Hugo Pratt istorio berria prestatzen.
53

GaiezKulturaArteaKomikigintzKomikilaria
PertsonaiazPRATT1
EgileezHERITZ1Kultura

Azkenak
Menopausian elikadura lagun izateko tresnak

Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.


Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Maiatzaren 18an ospatuko dute Sortzen jaia Takoneran

Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia.  Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.


2025-05-09 | Arabako Alea
Gasteizko lorezainak udalarekin bildu dira lehen aldiz

Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.


“Txosnak eta herri jaiak defendatzeko” ekimena egingo dute maiatzaren 31n Bilbon

Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.

 

 


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Eguneraketa berriak daude