Euskal-Jai ederra Usurbil'en


1965eko uztailaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal-Jai ederra Usurbil´en
Alkate Jaunarekin Itz Bi. - Uriontako Gaztedi Sasoikoa
Aurreroko batean esan genduen, Donostiako Euskal-Jaiak, Gipuzkoaruntz iriki zirala. Aurten, ala gertatu da. Eta egun oso bat, Usur billa eraman zuten.
Erri polita Usurbil auxe. Arratzain menpean asi ta Andatza parean zabaltzen dana. Naiz eta Bilbaoko bideak erdi-bitu, alako joera bat, personalidade bat, mantentzen du, gertakizun guztiak, kamiotik gora izaten baitira. Eliza nagusiaren dorre liraña, sendo dijoakigu luzeeran, eta bere goiak Usurbil guztia babesten du. Aren kanpaiak, txintxo ari dira, elizkizunak erriari adierazten. Nunaitik sumatzen baitezu, dorre nagusia ..
Amabiak. Anjelus garaia igaro ta asi da berezko Euskal-Jaia. Ortxe dituzute, frontoian, bost sukalde gertuak, Orbegozo-Hofman'ek sukaldari neurketarako utziak. Ez da makala saria. Irabazten duenak, oietako berri bat izango du beretzat. Ez dira asko, mantal txuri eta txano aundiz jantziak, agertzen zaizkigun bost gizon auetxek. Bañan "kaxuelak" maniatzen ondo ikasiak. Asi dira beren konponketan. Alde batetik, olio, ardo txuri ta abar dituzte. Aurtengoa bakallauai ondo jartzia, izango da neurketa. Jendeak, pelota lekutik eleizarañoko tartea, betetzen du. Ez dute oso ondo ikusten. Zalla baita, naiz eta ondoraño iritxi, zer edo zer nabaitzea. Ikustekoa ez da. Jatekoa baizik. Bitartean, bilbotar albokariak ditugu, oltzara igoak. Auetxek laguntzen die, alboka zaarren doñuarekin, sasoiko sukaldari auetxeri. Beste lekuan, txakoli probaketa. Ez da askotxo saiatu bear, neurketa onetan. Aosapaia gertuta izan ezkero, ondorena errexa baita. Arnabi txakoli-eraitzalleak, bialdu zituzten beren ardoak. Eta amabiak antxen ziran. Albokak, Basarri ta Uztapideri lekua utzi diote. naiz. Obeto esateko, Amezketan obetogo aditzeko. Kol-katzen ari da une onetan bakallua, ta dana gertuta dago, juradokoak erabaki dezaten beren iritzia. Usai gozoa nabaitzen da ta epai-maikoak ekin diote arraiari.
Teodoro Aranburu, "Garbi-Alai" ko, gizartekoak, degu garaille. Ondo-ondotik berriz, Felipe Ayerbe Salegi, bigarren.
–Nola ikasi zenduen ain ondo maniatzen?-diot Teodoro'ri.
–Sukaldari trebe bati zor diot, nere ikaskizun auxe. Juanito Kojua izan baitzan nere maixuba, ta oni esker, zaletasun guztiarekin ibiltzen naiz sukalde artean.
–Ain ondo jarri dezun bakallau onek, errezeta on bat izango du?
–Bai, bañan ez iñori esan . Badakizu ta... Ara, "Urpean euki zazu bakallaua bi egun aurretik, iru aldiz ura aldatuaz. Gero "kazuelan" ipiñi olioa galanki, baitere baratzuria egoki. Baratzuriak doratu diradenean, suba itzaldu. Baratzuriak atera ta olioa epel xamar utzi. Bakallaua gero, azalez bera jarri. Pil-pillera eldu arte, subari eutsi, ta orduan itzaldu berriz. Bakallaua biratu ta ontzia mugitu Baratzuriak ontziratu ta piper bat apaingarri bezela ipiñi. Ta or dezu bada derizkioten "Pil-pil'ko Bakallaua" ren errezeta.
–Kontentu ?
–Ez dakizu nola. Gañera ain sari ederra inguraturik. Bi aldiz agertu naiz alako sariketara. Gaurkoa izan det irabazia.
Inguruan, txakoli-proba amaitu da. "Etxetxo" getariarrak lenengo saria lortu du.
Berriz albokariak. Oso lagun egin gera. Soñujotzallea, Balbino Ojanguren degu. Ta albokaria, Silbestre Elezkano "Txilibrin", Bilbao'ko "Dindirri"tarrak, biak. Ondo xamar ekiten diote euskerari.
Elizaruntzeko plazan, sokatirakoak berriz. Gazte sendoak danak. Indarrak gañezka egiten zaiotenatakuak. Presto dira... tira! Orrua ikusleen artean. Naitasuna nun-nai. Soka, estu. Taldeen bi azkenekoak, sokak gorputzean biribilduaz beren almenak, indarrerako jarriak baizik, lurreraño makurturik, alegiñak egiñaz, tinko-egiñaz, mantentzen dira izardi patsetan. Baitere errenkadakoak. Onek ortzak kurruzkaturik. Arek amorrua gañezka. Eutsitzia da auen egiñala. Gorputzak, kemena bakarrik geldazatuz. Bañan nabaitzen ba da norbaiten eroritasun bat, une ortan nabaituko dezute, nola beste taldekoak" gañezka ekiten dion, narrastuaz aixa lurrarantz galdu dutenak.
Arratsalderako utzi dute, azken neurketa. Zerraldo nekatuak gelditu baitira.
Gaztaren sariketa. Sei artzai etorriak ditugu. Joxe Ramon Jauregi'k, Amezketarrak, irabazi du.
–Jaiotzez, nungoa?
–Amezketarra. Beti antxe bizi. Baitere orduan jendea aurreratu, eta Aralaren, Atosa deritzaion aldean ditut txabolak. Ta udazken otza nabaitzen degunean, beruntz jotzen degu. Irureun ardireki Irun aldera.
-Zure iritziz, gazta on bat lortzeko, zer bear da?
-Garbitasuna da berezkoa.Eskua bear da berriz, eta "koajoa" ondo mantendu.
–Urbia'koak eta Aralar'koak berdinak al dira?
-Bai, Toki oietako pastoak igualtsuak dire. Egualdik berberak ere ta belarra oso antzekoa.
Zorionak, "eguzki lore" orrengatik eta segiezazu alako gazta ederrak egiten.
Arratsaldea.Aizkolari gazteak ditugu, sei egurren aurka bakoitzak.
Zazpi morrosko. Lau gipuzkoarrak eta iru naparrak. Leizakoak irurak.
Migel Zestauk irabazi du saioketa. Leizarra auxe.
-Jator irabazi dezu.
–Bildur askorekin. Bañan ez det berrrz ala jokatuko, probalaririk gabe. Asko eragin behar baita...
Ikusia dago gure aizkora-jokoak galtzerik izango ez duala, mutil sendo auek diran bitartean beintzat
-.Leizako alkate jauna, Pedro Zabaleta, auzoan Astibia'rekin etorriak. Onek, txapelketatik kanpo sei egurrak astindu ditu errex. Zestau'k baña bi minuto gutxiago. Ikusgarria Astibia, atleta utsa.
Zabaleta jaunari:
–Zer diozu, Astibia aizkolarien gain?
–Askotxo ez. Dana esana dago ta: ikusi dezu. Orain Kuartelera dijoa eta edozeiñek daki zer gertatu liteken.
– ?
–Bai. Neretzat onenetakoa. Edadeak agintzen du sasoiean. Onek ogeita bi urte ditu ta iraungo du1akoan nago. Ilusio aundia dut bere gain jarria. Txiki-txikitatik lagun du diot danetara, nerea izango balitz bezala. Ta napar bezala esperantza aundia dut, aizkolari trebeenetako bat ateratzen degun.
–Tira bada, jarraitzazute ortan. Eusko-jolasak premia baitaukate odol berriarekin gaztetu ditezen.
–Ala, Leiza'runtz abiatu gazte sendo auetxek, bere alkate jauna aurretik dutela.
Azkenik, Usurbil'ko alkatea topatu det. Irasuegi tar Jose jauna. Gaztea ta alaia. Aurreskuari ondo ekin diona, Jose Maria Sora, alkate-ordea, atzezku zeramala.
–Nola ikusten dezu, Usurbill'en etorrera?
–Txit ongi, nere ustez. Txanpan pabrika ederra, ikusi dezu. Gure sagardoak ere geiagotzen ari gera, ta txakoliña'k berriz sartzen ditugu txanpañatzeko. Asturias'tik ere sagardoa dakarkigu ta gurearekin batera, erari berriak sortzera guaz. Orain pixkanaka-pixkanaka zabaltzen ari gera Usurbil izena bere edariak sakabanatuaz toki guztietara. Ekintza auetxek asko zabaldu dira gure urian ta lana etzaigu palta
Illundu du. Inguruetatik etorri diranak, aldendu dira. Usurbil'darrak etxeratu ere. Azken agurra ainbaste lagunari.
Beñenere aztuko etzaidan Euskal-Jaia biotz-biotzean daramakit. Euskeldunok ulertzen asi geralakoan, nago. Goikoak bekoekin bat egin dira. Iraunkor izan dedilla beti, alkartasun auxe.
TOLARETXIPI X
Irasuegi jauna, Usurbil'ko Alkate jauna
8

GaiezGizarteaOspakizunak
PertsonaiazIRASUEGI1
EgileezTOLARETXIP1Gizartea

Azkenak
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Eguneraketa berriak daude