Alan Parker, "Mississippi Burning" filmearen zuzendariari elkarrizketa
Alan Parker-ek kopeta beltz "Mississippi Burning" filmagatik
'Birdy', 'Angel Heort', 'The Wall'... eta beste film mordoska baten zuzendaria ez dabil oso gustora 'Mississippi Burning" bere azken filmak izandako harrera dela eta. Zuzendari britaniarrak arrazakeriaren aurkako film sinple eta ulerkoia egin nahi izan du amerikarrentzat. Hona bere eritziak.
–Film pedagagikoa egin nahi izan al duzu?
–Bai. Eta hortxe duzu froga. Lehen aipatu didazun irakasleak haurrak filma ikustera eraman baldin bazituen beren historia ezagutarazteko helburua zuen, ze egia esan oso jende gutxik ezagutzen du. Estatu Batuetako hiritarren eskubideen historia gutxiasko ezagutzen bada ere kapitulu hau ez da batere ezaguna. New York-eko auzo beltz batean ikusi nuen filma eta jendea altxa egiten zen besarkatzera. Zinema amerikarra darabilt. Historia bat kontatzeko erakargarri eta maila eta kultura guztietako jendeekin komunikatzeko den zinema amerikarra darabilt.
–Zer esan nahi duzu zehatz mehatz?
–Jendeak emozionalki izan dezala. Eta 60tako arrazakeriaz hitzegin gaurkoaz iharduteko. Eta ez bakarrik EEBBetakoaz, gutako bakoizean dagoen arrazakeriaz baizik.
–Beraz, uste duzu gauzak sinpleki kontatu behar zaizkiola publiko amerikarrari...
–Jende kopuru handiago bati zuzentzen gatzaizkionean, ez dugu zailtasunik bilatu behar. Baina filma ez da amerikarrentzat bakarrik. Berlin-en egin didaten elkarrizketa batean kazetariak esan dit haien herrian ez dutela arrazakeria arazorik. Izugarria alemandarrek hori esatea... ultra-eskuina gora doan heinean bereziki.
–"Mississippi Burning" dela eta leporatu dizuten okerrena da ez dagoela pertsonaia beltz funtsezkorik.
–Irudipena daukat egin ez dudan film bati buruzko erasoak egin dituela jendeak egin dudan filma ikusi beharrean. Ez da hiritarren eskubide historikoei eta Martin Luther King-i buruzko filma. Hiru militanteren istorioa da: bi zuri eta beltz bat.
–Zerbait gehiago esperoko zuen jendeak...
–Agian, baina nire egoera ez da batere erraza. Alde batetik Roger Rabbiten aurka egin behar dut borroka eta bestetik film politikoen aldean lerratu behar naiz. Biak elkartu nahi izatea txispak ateratzeko modukoa da. Beraz, hau ez da sekula izango aski politikoa genero honetako obra tzarrekin erkatuz gero, eta ez du sekula aski ekintza izango Rambo ikusten ohituta dagoenarentzat. Baina EEBBetan eman den polemika hau bera bada berez arrakasta. Elkarrizketa bat kenduta uko egin diot TBn ateratzeari. Ez dut filma erasotuko duen Beltz baten ondoan atera nahi: ezin dut konbentzitu eta ezin dezaket bere aurka egin, bere alde bait nago.
J.M. HERITZ
William Dafoe eta Gene Hackman, FBIko bi inspektore beltzen artean galdeketan.
53