"Showmanen nortasunean oinarritutako ikusgarria da txou bat‘’


1989ko martxoaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jose Inazio Ansorenari eta Xabier Otaegiri elkarrizketa.

"Showmanen nortasunean oinarritutako ikusgarria da txou bat''

ARGIA.Beste telebistetako show eredurik eta aztertu duzue "Funtzioa"rako?

PETER. Begiratu bai, asko begiratu ditugu, noski. Baina ez dugu eredu konkretu bat baliatu. Guk batez ere jendea gure programara etortzeko desiratzen egon dadin nahi dugu, besterik gabe, telebistaz edo platoan bertan ikusten duenak ongi pasatu dezan ordu beten buruan. Azken batean, txou bat zer da? Ba showmanen nortasunean oinarritzen den ikusgarria.

A. Ze aukera egin behar izan duzue euskararen aldetik.

PETER. Edozein euskalduni helduko zaiona. Begira Lazkao-Txiki nolako txisteak botatzen dituen, fenomenoak, baina Goierrirako. Bizkaira joanda zail gerta liteke berehalakoan harrapatzeko. Hizkerak kolokiala eta batua izan behar du, baina hemen ez dago halakorik. Gutxi gorabehera lortu behar dugu batu samarra izan dadin, eta batez ere xumea, erregistro desberdinak kontutan hartuz.
XABIER. Hor kontutan hartu behar da ez dugula hizkera soilik erabilizen, baita gure espresioa ere, hitza espresioarekin laguntzen bait dugu. Abantaila dugu lehendik esperientziaz jabetu ahal izan dugulako.

A. Pailazoak egiten artutako keinuak ezkutatu ahal dira?


XABIER.ðGustatuko litzaiguke. Horretan ari gara. Programaren prestaketako bileretan gure puntualizazioetako bat hori izaten da hain zuzen. Saiatu beharra daukagu Txirri eta Mirri-gandik urruntzen. Eta ez da erraza hamasei urte daramaten pertsonaiak kontrolatzen.
PETER. Horrek ez du esan nahi pailazoak utzi nahi ditugunik. Jarraitzen dute eta jarraituko dute.

A.Umorea eta hizkuntza...

PETER. Begira, hor badago kontu kurioso bat. Pertsonaia publiko batetaz edo aktualitateko zerbaitetaz egiten denean, herri honetan erdaraz ametitzen diren hainbat gauza ez dira euskaraz ametitzen. Hizkuntza berak baldintzatzen du umorea.
XABIER. Eta alderantziz ere bai. Adibidez: 'ipurdia'. Onartua dago 'ipurdia' esatea, baina ez gazteleraz 'culo'. Mentalidade kontu bat duk.
A. Ba al orohar da euskal umorea?

PETER. Euskal umore standar bat, ez. Lokalak badira bai, baina standarrik ez. Dena den, egin liteke bi tankerako diferentzia: umore ikaragarri inozoa batetik, eta ziria gogotik sartzen duen 'gaiztoa' bestetik.
XABIER. Bertsolariengan bezala, horrelako umorea antzeman liteke. Gero, badakizu, patroi batzu badira zenbait lekutan: Plazentzian, Bermeon... Garai batean arakatu genituen halakoak.

A. Zuen sketch-etan agertzen diren pertsonaiak nondik ateratzen dira.

PETER. Herri honetatik ateratakoak, guztiz. Martzianoak ez beste. Esate baterako, Euskadiko Salbazio Armada, Eusko Jaurlaritzaren espioiak, Zuriñe eta Garbiñe... Eta horiek darabilzkiten kontuak ezin dira Catalunyan edo Galizan edo Alemanian ipini, ez bada Generalitateko edo Moncloako espioiekin egiten. Gure sketch-ak hemen eta herri honetarato eginak daude.

A. Benetako jendearekin benetan ere jolasten duzue...


PETER.ðElkar hizketetan esan nahi duzu. Ba, gure publikoak aurpegi ezagun bat ikusi nahi du, ezagun bat baina bere fazeta ezkutu eta umoretsuan. Eguneroko bizitzari buruz bere sentimenduak agertuko dituena. Horretarako aproposa izango den jendea gonbidatuko dugu; gero gure kontu dago atera behar zaiona ateratzearena. Bati peluka bat jarri, bertsolariak musean jarri... Pertsonaia gonbidatuak onartu behar dik umore pixka bat. Nik uste dut eurek pentsatzen dutela beren baitan, "tira, hemen katxondeoan ibili beharra dago, bestela jai daukat".

PERU UNTZUETA
Peter eta Xabier, Ansorena eta Otaegiren pertsonaia berriak.
55


Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Pertsonaiaz\ANSORENA2
Pertsonaiaz\OTAEGI4
Egileez\UNZUETA2\Komunikabid

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude