Jose Miguel Azpiroz: "ETB telebista da lehenengo eta publikoa gero"


2007ko otsailaren 21ean
EITBko zuzendari orokorraren aholkulari den Jose Miguel Azpirozi elkarrizketa.

Jose Miguel Azpiroz: "ETB telebista da lehenengo eta publikoa gero"
Jose Miguel Azpiroz, 47 urtetako asturiarra, EITBko 'zuzendari orokorraren aholkulari berezia' da, komunikabide horretako "bigarrena " askoren ustez. "Telenorte"ren zuzendaritza utzi zuen EITBtik eskeini zioten ardura hartzeko. Bere izendapena EAJ-PSOEren arteko hitzarmenaren ondorio bezala ikusia izan zen arren, aldaketa erizpide profesional sailengatik egin zuela ziurtatu digu berak. Irratiaren mundua mamitu du telebistan sartu aurretik: Asturias egin bait zuten. Hurrengo urtean ekingo zion EITBko lanari.
GALDERA: Zein funtzio betetzen duzu "Zuzendari Orokorraren Aholkulari Berezi" bezala?
ERANTZUNA: Gai oso zabalez arduratzen naiz, hau da, zuzendari orokorrak ematen dizkidan guztiez. Era guztitako gaiak izan ohi dira.
GALDERA: Nolaz sartu zinen Euskal Telebistan? EAJ eta PSOEren gobernu hitzarmenak izan al zuen zerikusirik zure izendapenean?
ERANTZUNA: Ez ez, hitzarmena urtearen hasieran izan zen, ni Bilbora etorri eta gutxira... Ortuondo berak deitu ninduen lan hau betetzera, besterik gabe. Nik Euskal Herriko informazioan esperientzia handia nuen, ez da farolada, baina herri honetan informazioaren mundu? gehien ezagutzen duenetarikoa naiz.
GALDERA: Euskal Telebistak Berlusconirekiko akordioaren arauera publizitatearen hazkunde handia nabarituko zuela ziurtatu zen. Akordioa indarrean dagoela bada hilabete baino gehiago eta badirudi publizitate sarrerak ez direla igo...
ERANTZUNA: Akordioaren arabera 850 miliotik 1.400 milioira pasako gara aurten. Urtarrilean ez da oraindik hazkunderik izan, baina ziur nago Otsailean eta Martxoan hazkundea izango dugula. Hala ere, orain lortzen dutena lortzen dutela, urtearen azkenean sinatutako minimoa bederen ordainduko digute, 1.400 milioi alegia.
GALDERA: Baina akordioaren arabera ETBk %30eto audientzia behar du 'primetime' delakoan, bestela akordioa baliorik gabe geratzen da. Lortu al du ETBk audientzi maila hori?
ERANTZUNA: Bai bai, lortu du, erraz asko gainera. Kontuan izan behar dugu %30 hori audientziaren gainekoa dela, ez biztanlegoaren gainekoa, eta bi kateen artean erdietsi beharrekoa da. 'Ecotel'en datuen arauea 30aren inguruan gabiltza momentu honetan.
GALDERA: Audientzi inkestek, ea eta nork egiten dituen, emaitza zeharo desberdinak ematen dituzte. Inkesta horiek interes batzuen arabera egiten al dira?
ERANTZUNA: Ez, ez. "Ecotel"en, esate bateako, akzionistak TVE eta Telefonika dira, EGMn, aldiz, publizitate entrepresak dira jabeak, eta paktikoki hor ezin duzu ezer egin. Eta CIES erakunde zeharo independientea da. Sinesgarritasun handia dute, baina kontua da, ikerketa batzuk, burutzen diren moduagatik, kolokan jarri daitezkeela, eta izan ere, EGMko ikerketa kolokan jarri izan dugu beti.
GALDERA: Audientzi maila altua mantendu behar izateak ez al du ETB ordurik onenetan telesaio komertzialak programatzera bultzatu?
ERANTZUNA: Ez ez. Euskal Telebistaren joera jendeak onartzen duen prograrnazioa egitea da. Komertzialtasunera soilik joko bagenu, egiten dugun zenbait gauza ez genuke egingo. Programazio koherentea egiten ahalegintzen gara, eta primetime orduetan, munduko telebista guztiak besala, audientziarik altuenaren bila goaz. Beste orduetan beste moeta bateko saioak jartzen ditugu, baina hau ETBn, TVEn, BBCn... munduko kanale guztietan gertatzen da. Audientziarik gabeko telebista batek ez du ezertarako balio.
GALDERA: Zein da, orduan, telebista publikoaren funtzioa?
ERANTZUNA: Nire ustez lehenengo sustantiboa doa eta gero adjetiboa, hau da, Euskal Telebista lehenengo telebista da eta gero da publikoa. Telebista publikoak telebista pritatu batek inoiz beteko ez lukeena betetzen du, baina lehenengo telebista da, eta telebista denez, audientzia izan behar du.
GALDERA: Baina telebista publikoak biztanlegoaren eskari kulturala betetzera jo behar duenez, telesaio kultural bat 'prime time'n jartzeak ez al luke suposatuko berau jende gehiagok ikustea?
ERANTZUNA:Ez, erratuta zaude; jende berak ikusiko luke. Hori da errakuntzetariko bat, programa bat minoritarioa bada hala delako da, eta jartzen duzun orduan jartzen duzula, minoritarioa izaten jarraituko du. Minoritarioa den programa bat 'primetime'eko ordu batean jartzean sintonizatua duzun ikusleak kanalez aldatzea baino ez duzu lortuko, non aukeratu badauka eta.
GALDERA: Telebista pribatuak, satelitearen bidez jaso ahal izango ditugun kanpoko telebistak... laister panorama telebisibo berria izango dugu. Hau ikusita, ETBk telebista lokalago bat egitera ala telebista guzti horiekin konpetitzera jo beharko luke?
ERANTZUNA: Beste kanalekin kolaboratzen ez badu garbi dago lehian iharduteko aukera gutxi izango duela, baina beste kanale autonomikoak dauden momentutik, TVErekin ere konpetitzeko posibilitatea du ETBk. Telebista pribatuekin konpetitu egin beharko luke ETBk eta konpetitu egingo du, beste telebista autonomikoekin bat eginik. Telebista lokalek bokazio zeharo minoritarioa dute, beren eremua eta lana dute... ez dut uste ETBk telebista lokala izan behar duenik. ETB Euskal Herriko telebista bat da hemengo gauzen berri, hemengo ikuspegiz, ematen duen zentzuan, baina era berean munduan gertatzen den beste guztia barneratu behar du bere programazioan: espektakulua, kultura, edozein eratakoa...
GALDERA: Zein eritzi duzu ETB1 eta ETB2 kanale bakar eta elebidunean bilakatzeko PSOEk egin zuen proposamenaz?
ERANTZUNA: Beno, gero atzera egin zuten, bi kanalak segi zezaketela esan zuten. Ni ez nago batere ados PSOEk atera zuen txosten harekin.
GALDERA: ETB1 eta ETB2 bere horretan jarraitzea iruditzen al zaizu egokiena?
ERANTZUNA: Bai, bai, erabat.
GALDERA: Eta ikusten al duzu ETB2aren beharrik?
ERANTZUNA: Hor dagoela errealitate bat dela uste dut. ETB1ak definizio eta bokazio argia du, euskararen normalizazioa dena, hau da, ETB ez da euskara irakasteko lekua, baizik eta euskara hiritarren bizitzan normala izan dadin eragiten duena. Eta normalizazio horretan 'Dallas', futbola, telesaio kulturalak, musikalak eta dena sartzen da, hori da hizkuntza bat normala egitea. Baina kontua da hizkuntza hau oraindik gutxiengo batean asentatzen dela eta telebista honek hedapen handiagoa ukan nahi duenez Komunitatearen osotasunean, orduan ETB2 sortzen da. Bere sorrera eztabaidagarria dela, bai, baina ni ez naiz horretan sartzen, orain existitzen da, eta absurdoa da komunikabide batek audientzi altuagoa izatearen aukerari uko egitea.
GALDERA: PSOEren informe horren ondorioz hitzarmeneko bi alderdien arteko batzordea osatu da hemendik aurrera ETB nondik nora joango den erabakitzeko. Zer hitzegin da batzorde horretan?
ERANTZUNA: Bai, uste dut batzorde hori osatu zela, baina ez dakit ezer kontu horretaz. Gu hemen lan egitera dediketzen gara eta ez dugu politikarik egiten.
GALDERA: Baina telebista politikan egiten da...
ERANTZUNA: Ez da komeni.
GALDERA: Gaur egun ETB1 eta ETB2 egitura bakarrean sostengatzen dira, aurrekontu bat, profesional talde bat bi kateentzat... Egokia erizten al diozu egitura hori mantentzeari?
ERANTZUNA: Forma hau egokia dela uste dut, gainera, aurrekontua ez da ba karra, kanale bahoitzak bere aurrekontua du emisio orduen arabera. Baina hainbat errekurtsoren probetxamendua oso ondo dago, hau da, absurdoa litzateke bi ekipo eta bi kamara informazio bera betetzen aritzea, tonu berberez emango denean.
GALDERA: Nola funtziona dezake zuzendaririk gabeko telebista batek?
ERANTZUNA: EITBko irratiek bere koordinadorea dute eta EITBko zuzendari orokorrak, praktikoki, ETBko zuzendariaren papera betetzen du.
GALDERA: Ez al dago tarteko karguen hutsune nabarmen bat?
ERANTZUNA: Zeuden hutsuneak betetzen ari garela uste dut, aurten bete dira funtsezkoak ziren karguak, zuzendariarena salbu, baina esaten dizuet bere funtzioak zuzendari orokorrak betetzen dituela.
GALDERA: Langileak 6 urte daramate konbeniorik gabe, ezta?
ERANTZUNA: Bai, baina hitzegiten ari garen une honetan, azken berrien arabera bederen, asuntoa konpondua dagoela uste dut.
GALDERA: Joan den urte zahar gauean ETBko langileek greba egin zuten eta, ez zen ezer pasa. Komunikabideek ere jaramon gutxi egin zieten. Zer gertatzen da, ETBk beneteko pisurik ez duela?
ERANTZUNA: ETBren pisu erreala audientziak ez ezik sektore guztietako ETBrekiko ardurak ere demostratzen du. ETBz mundu guztia arduratzen da. Ez da ETBk eraginik ez duela baizik eta greba hura pixka bat difuminatua geratu zela, zorionez.
GALDERA: ETB euskararen normalkuntzarako bidean ikaragarrizko urratsa izango zela pentsatu zen; ilusio handia piztu zuen. Erantzun al dio ETBk iguripen horri?
ERANTZUNA: Nire ustetan euskararen normalkuntzaren bidean eman den pausorik garrantzitsuena telebistaren bidez eman da. Momentu honetan ETB1en programazioa, %100ean, euskaraz da.
GALDERA: Gaztelerazko azpitituluak ez dira ezabatu oraindik, Koldo Anasagasti produkzio arduradunak desagertuko zirela esan zuen arren.
ERANTZUNA: Ezabatu zitezkeela aipatu zen baina erabakirik ez zen hartu. Euskara oso ondo menderatzen duenari enbarazo egin diezaiokete azpitituluek, baina ez da gauza bera gertatzen euskara ikasten ari denarekin. Nire eritziz azpitituluak mantentzea ona da, baina ez dut deskartatzen ezabatu daitezkeenik.
GALDERA: Gaztelerazko publizitatea ere bada ETB1ean.
ERANTZUNA: Hori ekiditzea oso zaila da, entrepesek bere spota dute eta horixe ematen dizute. Zuk ez baduzu bikoizten... bikoizketa ordaindu egin beharko litzateke.
GALDERA: Zein dira ETBren mugak? Aurrekontuak agian?
ERANTZUNA: Bai, ETBren aurrekontua oso mugatua da. Ez dut Kataluniakoarekin konparatu nahi, baina Galizakoaren aldean ere oso murritza da, hark aurrekontu bera bait du, baina kanale bakarrarentzat.
GALDERA: Dagoen presupostuarekin ez al da gehiegi bi kate egitea, ordu kopuru handiarekin gainera?
ERANTZUNA: Egiten ari gara eta nire ustez ez doa gaizki.
GALDERa: 'Telenorte' ko zuzendari izan zinen urtebetez. Orduan ere, gaur egun bezala, euskararen presentzia hutsaren hurrengoa zen. TVEko zentru errejionalek ez al lukete bertako hizkuntzetan gehiago egin beharko?
ERANTZUNA: Zaila da niretzat gai honen gainean hitzegitea, TVEko erizpideetan ez bait dut sartu nahi. Baina esan dezaket ni TVEean nengoela nire erizpidea 'Telenorte'. ko albistegia elebiduna izan zedin ahalegintzea izan zela.
GALDERA: Azken galdera gisa, eta zuri dagokizunez, ETB2ren zuzendariaren funtzioa betetzen duzula eta PSOEk EITBko zuzendaritzan duen ordezkaria zarela esan izan da. Egia al da?
ERANTZUNA: Lehenik, nik ez daukat PSOErekin inolako zerikusirik, baditut lagunak PSOEn beste alderdietan ditudan bezalaxe. Bigarrenik, ni ez naiz ETB2an arduratzen, nik batean zein bestean egiten dut lan. Hori esan duenak ez daki gai honetaz ezertxo ere, eta ni neu ere ez nau ezagutzen.
GALDERA: Baina ez da kasualitatea izango zure izendapena EAJ-PSOEren arteko hitzarmenaren ondoren izatea?
ERANTZUNA: Kasualitate hutsa da.
I.MURUA B.ARTOLA
40-43

Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Besteak
Pertsonaiaz\AZPIROZ1
Egileez\MURUA2\Komunikabid
Egileez\ARTOLA3\Komunikabid

Azkenak
“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


2025-05-16 | ARGIA
Haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen eta idazten eskuz idatzita trebatzen badira

EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]


Aroztegia auzia
Baztango lurren defentsa kriminalizatzeko saioa: Aroztegiako epaiketaren klabeak

Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


“Itxaropen handirik gabeko” negoziazioak Istanbulen

Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.


‘Buruz, bihotzez, oinez’, 2025eko Nafarroa Oinezen abesti eta bideoklipa

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.


Aiora Zulaika "Pirritx"
“Tristurak eta pozak partekatzeko gune lasaia da umorea”

Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


2025-05-16 | Enbata
Baterak Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berrabiatu du

Maiatzaren 10ean, Ezpeletan, Batera herritar plataformak Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berpiztu du. Birsortze Biltzar Nagusian parte hartu duten 120 bat pertsonek plataformaren oinarriak finkatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude